Adinekoentzako IMQ Igurco Orue egoitza – arretan eta zaintzan espezializatutakoa – ingurune paregabean dago – naturan bertan – Euba auzoan, Zornotzan. Zentroa, gainera, Zornotzatik eta Durangotik 4 eta 7 kilometrora dago, hurrenez hurren; Arratiako haranetik oso gertu.
Eraikinak – 6.500m2-ko azalera eraikia dituenak– 5 solairu, logelak – pertsona batentzat, zein birentzat -, egokitutako bainugela eta guzti, eta gehienez 124 erabiltzailerentzako edukiera dauka – egoitza-unitatearen eta errekuperazio funtzionaleko unitatearen artean banatuta. Bai egoitzan, bai errekuperazio funtzionalerako klinikan plaza pribatuak eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutakoak daude.
Egoitzako erabiltzaileak moduluetan daude antolatuta euren beharrizan kognitiboen eta funtzionalen arabera, eta mantenu osoa ematen zaie – plater bakoitzeko bi aukera eta egokitutako menuak eskainita –; zentroko sukaldean bertan prestatzen dira otorduak. Egoitzak gune komun zabalak – barruan, zein kanpoan – eta bisitentzako aparkaleku pribatua ditu.
IMQ Igurco Orue erreferentzia-zentroa da Zornotzan, Durangaldean eta Arratiako haranean – menpekotasuna duten adinekoen tratamendu eta zaintza pertsonalizatuan eta integralean – eta zentroaren helburu nagusia Banakako Arreta Plana ezartzea da, eta horren inguruan antolatzen da profesional bakoitzaren lana, autonomiari eta bizi-kalitateari eusteko.
Zentroak zerbitzu-sorta zabala dauka, horien artean hauek dira nabarmentzekoak:
Aurreko guztia goi-mailako diziplina anitzeko talde batek egiten du posible, medikuz, 24 orduko erizaintza-zerbitzuz, fisioterapeutez, psikologoz, gizarte-langilez, terapeuta okupazionalez eta gizarte- eta kultura-animazioko teknikariz osatutakoa. Horiek denek erabiltzailearentzako kalitate eta erosotasun-estandar altuenak bermatzen dituzte.
Bº San Migel de Dudea s/n 48340 AMOREBIETA-ETXANO
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara. Larunbatak 10:00etatik 13:00etara.
Nola heldu