Kontaktatu

UGAO-MIRABALLES EGUNEKO ZENTROA

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

INFORMAZIOA

Hezurra hausteagatiko kirurgiaren, garuneko hodietako istripuaren edo gaixondo luzearen ondoren, adinekoek zainketa bereziak jaso behar dituzte, mugikortasuna eta autonomia berreskuratzen laguntzeko, eta hori nekez egin ahal izango dute etxean edo ospitalean. IMQ Igurcon, Susperraldi Funtzionalerako Unitateak ditugu, eta modu berezian daude diseinatuta, premia horri aurre egiteko. Horretarako, honako hauexek eskaintzen dituen zerbitzu osoa ematen da: arreta mediko geriatrikoa, fisioterapia eta errehabilitazioa, laguntza psikologikoa eta nutrizioaren jarraipena.

IMQ Igurcoko Susperraldi Funtzionalerako Unitateak

Susperraldi Funtzionalerako Unitateak osasun-arazo batetik suspertzeko fasean daudenentzako edo berreskuratu daitekeen autonomia galdu dutenentzako modulu espezializatuak dira. Honako hauxe eskaintzen da unitateotan:

  • Ortogeriatria: ebakuntza kirurgikoaren ostean, bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko orduan errehabilitazio-prozesua, atsedenaldia eta babesa behar dituztenentzat.
  • Neuro-errehabilitazioa: garuneko hodietako istripua eduki ostean, ospitaleko alta eduki arren oraindik ere errehabilitatu beharreko ondorioak dituztenentzat.
  • Gaixondoak: ospitalean edo etxean luzaroan egon ostean, gaixondo horren ondorioz maila fisiko eta funtzionala ahulduta dutenentzat.
  • Bizitzaren amaiera: geure unitatean, bizitzaren amaieran daudenei laguntzeko gunea daukagu, eta, bertan, behar dituzten arreta eta zainketa aringarri guztiak ematen dizkiegu oso giro atseginean.

Zerbitzuak

Gaixondorako eta errehabilitaziorako modulu horietan, pazienteek euren gaitasun funtzionalak ahalik eta gehien berreskuratzea daukagu helburu. Gainera, behar izanez gero, egoera berrira egokitzen ere laguntzen diegu. Mediku geriatrak eta unitateko diziplina anitzeko taldeak paziente bakoitzaren egoera balioetsiko dute, susperraldirako banakako plana diseinatzeko.

Honako hauxe dago IMQ Igurcoko SFUetan:

  • Geriatriako mediku espezialista.
  • Banakako jarraipen medikoa.
  • 24 orduko erizaintza-zerbitzua.
  • Balioespen geriatriko integrala: biomedikoa, funtzionala, neuropsikologikoa eta soziala.
  • Fisioterapia eta errehabilitaziorako zerbitzua.
  • Eguneroko bizimoduko jardueretarako laguntza profesionala.
  • Balioespen dietetikoa eta nutrizioaren jarraipena.
  • Banakako arreta psikologikoa.
  • Lanbide-terapiarako zerbitzua.
  • Logopedia.
  • Podologia.
  • Ile-apainketa.
  • Laguntzailearentzako ohea eta menua.

Onurak

Susperraldi Funtzionalerako Unitateek errehabilitazio-epealdia eskaintzen diete erabiltzaileei, geriatrian ditugun espezialisten begiradapean behar dituzten arreta eta zainketa guztiak jaso ditzaten. Hona hemen onurak:

  • Ibilera hobetzea.
  • Oreka handitzea.
  • Mina kontrolatzea.
  • Irabazi funtzionala lortzea.
  • Jokabidearen nahasmenduetan esku hartzea eta hobetzea; esate baterako, insomnioa, apatia, depresioa eta buru-estimu txikia.
  • Sendagaiak berrikustea, egokitzea eta murriztea.
IMQ_IGURCO_URF-eus

OHIKO GALDERAK

Susperraldi Funtzionalerako Unitateak ospitaleratze-araubidepeko arreta soziosanitario espezializaturako guneak dira. Errehabilitazio-prozesua eta etxean jaso ezin dituzten zainketak behar dituztenentzat daude diseinatuta.

Susperraldi Funtzionalerako Unitateak osasun-arazo batetik suspertzeko fasean daudenentzat edo berreskuratu daitekeen autonomia galdu dutenentzat dira. Hori dela eta, ebakuntza kirurgikoa edo garuneko hodietako istripua eduki edo gaixondo luzeagatik gaitasunak galdu dituzten pazienteentzat ere badira.

Gure unitateetan, bizitzaren amaieran daudenentzako arreta ere eskaintzen dugu, laguntasunerako eta zainketa aringarrietarako zerbitzu integralaren bitartez.

Honako hauxe eskaintzen dute gure unitateek: geriatrian espezializatutako jarraipen medikoa, susperraldi funtzionalerako lan-planak, eguneroko bizimoduko jarduerak egiteko laguntza profesionala, nutrizioaren jarraipena, jarraipen psikologikoa eta zainketa soziosanitarioak.

Susperraldi Funtzionalerako Unitateetan, honako hauexek osatutako diziplina anitzeko taldea dago: mediku geriatra, 24 orduko erizaintza-zerbitzua, fisioterapeutak, psikologoak, logopedak, nutrizionistak eta gizarte-langileak.

Errehabilitaziorako eta banakako zainketetarako prozesuari esker, gaitasun funtzionalak hobetu, mina kontrolatu, sendagaiak murriztu eta pertsonaren egoera emozionala hobetzen da. IMQ Igurcoko Susperraldi Funtzionalerako Unitateetan sartzen diren pazienteen %70ek 20 puntutik gorako irabazi funtzionala dute Barthel indizearen arabera, etxera itzultzen direnean.

IMQ Igurcoko Susperraldi Funtzionalerako Unitate Unbe egoitza soziosanitarioko eta Orue egoitza soziosanitarioko instalazioetan daude kokatuta.

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu