Lege oharra

INFORMAZIO OROKORRA, ERREGISTRO PUBLIKOAK ETA ADMINISTRAZIO BAIMENAK

 

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, zure esku jartzen dugu "informazio orokorra" izeneko atala. Atal horrek webgune atari honetako (aurrerantzean, "Webgunea”) entitate titularraren identifikazio datuak jasotzen ditu:

Titularra: IGURCO GESTIÓN, S.L. (aurrerantzean, “IGURCO”)
Helbidea: Maximo Agirre kalea 18 (bis), 6. solairua, dptu. 9 Bilbo
Posta elektronikoa: igurco@igurco.esTelefonoa: 944 253 654
IFZ: B95209797
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4.180 liburukia, 173 folioa, 8. atala, BI-34337 Orria, 1. inskripzioa

WEBGUNEAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK ETA EDUKIA

 

Webgunera sartzea eta berau erabiltzea Legezko Ohar honetako zehaztapenei lotuta dago, produktu edo zerbitzuren batean sartzean baldintza berezi batzuk onartu beharko direla baztertu barik. 

Webgunera sartzea onartzen duen erabiltzaile orok onartzen du une horretan indarrean den Legezko Oharrean zehaztutako baldintza orokorrei men egiten diela, eta, holakorik bada, aplikagarriak diren baldintza partikularrei ere.

Beraz, erabiltzaileek arretaz irakurri behar dute Legezko Oharra Webgunea erabili nahi duten bakoitzean, baita unean erabili nahi dituzten produktu eta zerbitzuei dagozkien baldintza partikularrak ere.

Edonola ere, IGURCOk beretzat gordeko du Webgunearen itxura eta konfigurazioa, baita Legezko Ohar hau edo unean uneko baldintza partikularrak, edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu behar izanik gabe aldatzeko eskubidea.

Webgunean sartzea doakoa da erabiltzailearentzat. IGURCOk baimena ematen die erabiltzaileei Webgune honetara sartzeko eta bertatik ibiltzeko, bertan dauden zerbitzu eta edukiak erabiltzeko eta ikusteko.

Erabiltzaileak bere borondatez eta beren beregi onartzen du Webgunean sartzeko eta hori erabiltzeko erantzukizuna, baita bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuei buruzkoena ere. 

Horrez gain, debekatuta dago Webgunera legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin sartzea eta erabiltzea, xede ekonomikoa izan zein ez. Hori eginez gero, erabiltzailearen erantzukizunpean izango da.

Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela kenduko, ezabatuko, mugituko, manipulatuko edo aldatuko:

  • IGURCOk edo eskubideen legezko titularrek jabetza intelektualaren edo industrialaren kontuan Webguneko eduki eta materialei eransten dizkieten ohar, legenda, jarraibide edo ikurrak.
  • Edukiek izan ditzaketen babesteko edo identifikatzeko gailu teknikoak.
  • IGURCOk beren beregi galarazten du "framing"ak egitea edo hirugarrenek Webgunearen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatuko dituen beste edozein mekanismo erabiltzea.

IGURCOk beretzat gordetzen du dagozkion jarduera legalei ekiteko eskubidea, norbaitek ondoren agertzen diren debekuak urratuz gero:

  • Webgunearen edozein eduki eta zerbitzu zilegi ez diren helburuekin (Legezko Ohar honetan debekatuta daudenak) edo hirugarrenen interes edo eskubideak kaltetzeko asmoarekin erabiltzea; edo ekipo informatikoak edo dokumentuak, fitxategiak eta Webguneko askotariko edukiak edo IGURCOren edozein ekipo informatikotan gordetakoak kaltetu, erabilezin utzi, gainkargatu, hondatu edo horien erabilera normala eragoztea.
  • IGURCOri edo hirugarrenei dagozkien jabetza intelektual edo industrialaren edozein eskubidek babesten dituen edukiak eta zerbitzuak erabiltzea, erabiltzaileak aldez aurretik titularrengandik ez badu jaso horiek erabiltzeko beharrezko baimenik.
  • Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, komunikatu, transformatu edo aldatzea, horiei dagozkien eskubideen titularraren baimena izan ezean edota legeak hori egitea baimendu ezean.
  • Birusak zein bestelako elementu fisiko edo elektronikoak txertatzea, baldin eta horiek IGURCOren zein hirugarrenen sarearen, sistemaren edota ekipo informatikoen (softwarea eta hardwarea) ohiko funtzionamendua oztopa badezakete, edota ekipo informatiko horietan gordetako dokumentu elektronikoak nahiz artxiboak kaltetu baditzakete.
  • Edukiak eskuratzea, horretarako, eta kasuan kasu, erabiltzailearen esku ipinitako baliabideak zein prozedurak edota Interneten helburu horrekin erabili ohi direnen aldean bestelako batzuk erabili behar badira, betiere Webgunea, zerbitzuak edota edukiak kaltetu, hondatu edota erabiltezin uzteko arriskurik ez dutenean.

Webgunearen helburua IGURCOk eskaintzen dituen  produktu eta zerbitzuen informazioa zabaltzea da; hortaz, bertan agertzen den informazioa ez da eskaintza loteslea.

Era berean, Webguneak IGURCOk eskaintzen dituen produktuak kontratatzeko beharrezko datuak emateko aukera eskaintzen du.

IGURCOk osasunari, medikuntzari, ospitaleei, gaurkotasunari eta bestelako gaiei buruzko artikuluak jar ditzake Webgunean. Eduki horiek IGURCOko erabiltzaileen esku jartzen da, bere edo hirugarrenen iturrietatik jasotako informazioarekin. IGURCO saiatzen da edukiak ahal denik eta kalitaterik onena izan dezaten, baina ez du bermatzen eduki horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna eta/edo gaurkotasuna. IGURCOk adierazten du edukiek informazio helburu hutsa dutela eta erabiltzaileak  berak kontrastatu eta ebaluatu behar du erabili nahi dituen.

Webgunean edukiak jartzeak ez dakar inola ere aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitza zerbitzua. Erabiltzaileak onartuko du Webguneko edukietan jasotako informazioa ez dela nahikoa edozein motako erabakiak hartzeko. Hortaz, Webguneko edukietan jasotako informazioa ezin da hartu aseguruei, osasunari edo beste edozeri buruzko aholkularitzaren ordezko gisa.

BERMEAK ETA ETANTZUKIZUNA

 

IGURCOk beretzat gordetzen du Webgunean aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea, bertako edukiak edo diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, erantsi edota kendu nahi duenean. Webgunearen edukiak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea ez denez berehalakoa, gomendatzen dizugu Webgunean dagoen informazioa indarrekoa eta zehatza dela egiaztatzea beti.

IGURCOk beretzat gordetzen du Legezko Ohar hau edota aplika daitezkeen bestelako erabilera baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Webgunera edo bertako zerbitzuetara sarrera ukatzeko edo kentzeko eskubidea, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi barik.

IGURCOk arrazoizko ahalegin eta baliabide guztiak jarriko ditu Webgunea eskuragarri egoteko; hala ere, ezin du bermatu Webgunerako sarbidean etenik edo akatsik egongo ez denik, eta ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko Interneterako konexioak dirauen bitartean gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik.

IGURCOk ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak erabat seguruak izango direnik, hainbat faktore bere kontroletik kanpo daudelako. IGURCOk ez ditu bere gain hartuko informazio transmisioan gerta litezkeen gorabeheren ondorioz erabiltzaileak paira ditzakeen kalte edo galerak, esaterako, datuak galtzea edota hirugarrenak baimen barik sartzea.

Dena dela, jakinarazten dizugu IGURCOk segurtasun politikari eutsiko diola izaera pertsonaleko datuen tratamenduan, indarrean dagoen espainiar estatuko legeriari jarraiki.

JABETZA INDUSTRIAL ETA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK


Webgunearen diseinua, edukia eta iturburu kodea, bai eta bertan agertzen diren logo, marka eta gainerako zeinu bereizgarriak, IGURCOren edo horren alde lizentzia duten hirugarrenenak dira. Hortaz, guztiz galarazita dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, transformatzea edo bestelako antzeko jarduerak egitea, non eta ez duen hori guztia egiteko IGURCOk baimena idatziz eman ezean.

HIPERESTEKAK ETA ESTEKATUTAKO GUNEAK

 

Bere webgunetik IGURCOren Webgunera (“Hiperesteka”) hiperesteka bat edo lotzeko gailu tekniko bat (estekak edo botoiak esaterako) ezarri nahi duen erabiltzaileak eta, oro har, edozein pertsona fisiko edo juridikok IGURCOen baimena izan behar du, aldez aurretik eta idatziz.

Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi harremana dagoenik IGURCOren eta Hiperesteka jartzen den webgunearen jabearen artean, ezta IGURCOk bertako edukiak edo zerbitzuak onartzen edo onesten dituenik ere.

Edonola ere, IGURCOk beretzat gordetzen du Webgunera egindako edozein hiperesteka edozein momentutan debekatzeko edo deuseztatzeko eskubidea, hiperesteka jarri den Webgunearen jarduera eta edukiak ez-zilegiak izan daitezkeenean bereziki.

Halaber, IGURCOk interesgarriak gerta ahal zaizkizun beste webgune batzuetarako sarrera bideratzen dizu. Dena dela, web orri horiek ez dira IGURCOren ardura, eta ez ditu gainbegiratzen ez edukiak , ez Webgunearen funtzionamendu estekatua, ez bertan sartzeak edo hura erabiltzeak ekar litzakeen kalteak.

PRIBATUTASUN POLITIKA ETA COOKIEAK


Pribatutasun politikari eta cookien politikari buruzko informazioa jasotzeko, joan zaitez honako esteka honetara: https://igurco.imq.es/eu/pribatutasun-politika-eta-cookieak

DATUAK BABESTEKO POLITIKA


Datuak Babesteko Politikari buruzko informazioa jasotzeko, joan zaitez honako esteka honetara:
https://igurco.imq.es/eu/datuen-babesa

EZARRI BEHARREKO LEGERIA


Lege Ohar honetako edukiak eta baldintzak espainiar estatuko legeen edo espainiar estatuan aplikagarriak diren legeen arabera arautzen dira.