Kontaktatu

Egoitza IMQ Igurco Araba

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Aurkezpen

Adinekoentzako IMQ Igurco Araba egoitza – arretan eta zaintzan espezializatutakoa – Gazteizko erdigunean dago – Mendizorrotza auzoan – unibertsitate-eremutik eta Olarizu parketik oso gertu.

Eraikina – 4.000m2-ko azalera eraikia duena –3 solairuz eta 80 logelaz osatuta dago, egokitutako bainugelekin – 70 pertsona batentzat eta 10 birentzat –, eta gehienez 90 lagunentzako edukiera dauka. Gainera, egoitzak terraza handi bat eta lorategi propioa ditu aire zabaleko jarduerez eta bisitez gozatzeko.

Egoitzako erabiltzaileak bizikidetza-unitateetan daude antolatuta euren beharrizan kognitiboen eta funtzionalen arabera, eta mantenu osoa ematen zaie; zentroko sukaldean bertan prestatzen dira otorduak. Egoitzak gune komun zabalak, gimnasioa eta ile-apaindegia ere badauzka bere instalazioen barruan.

IMQ Igurco Araba erabiltzaileei laguntza pertsonalizatua eta integrala emateagatik nabarmentzen da. Horien ongizatera bideratutako zerbitzu-sorta zabala esakintzen du, besteak beste:

  • Arreta-plan indibidualizatuak – zentroko diziplina anitzeko taldeak pertsonalizatutako Arreta eta Bizitza Plana diseinatzen du erabiltzaile bakoitzarentzat, gaitasun funtzionalak eta kognitiboak mantentzeko jarduera zehatzekin.
  • Eguneroko jardueren programa – zentroak erabiltzaileei eskura uzten die jarduera-programa zabala egunerokotasuna girotzeko eta euren gaitasun funtzionalak eta kognitiboak mantentzeko.
  • Errekuperazio funtzionaleko klinika – egoitza-unitateaz gain, zentroak badu errekuperazio funtzionaleko klinika bat ere, ospitaleratu eta gero aldi baterako egonaldia behar duten pazienteentzat (adibidez: aldaka hautsi delako)
  • Nahasmenduei aurre egitea – adineko pertsonen zaintzan eta arreta espezializatuan 20 urte esperientzia duenez, IMQ Igurcok protokoloak ditu dementziarekin lotutako jokabide-nahasmenduei aurre egiteko.
  • Minari aurre egitea – zentroak baditu protokoloak minari aurre egiteko, berori arintzeko.
  • Egoitza Gardenak aplikazioa – erabiltzailearen familiari aplikazioak haren egunerokotasunaren eta azken nobedadeen berri denbora errealean izateko aukera ematen dio (adibidez: zein jardueratan hartu duen parte edo medikazioan ze aldaketa izan duen)

Aurreko guztia goi-mailako diziplina anitzeko talde batek egiten du posible, medikuz, erizainez, fisioterapeutez, psikologoz, gizarte-langilez eta terapeuta okupazionalez osatutakoa. Horiek denek erabiltzailearentzako kalitate eta erosotasun-estandar altuenak bermatzen dituzte.

Erabiltzailearen informazioa

IMQ Igurco Araba Deskargatu

Bideoa

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu

Bisita birtuala

Kokapena eta kontaktua

IMQ Igurco Araba

Salbaterrabide Kalea, 9, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba

945 14 21 00

10:00etatik 18:00etara.

Nola heldu