IMQ Igurco Alhóndiga adinekoen egoitza – arretan eta zaintzan espezializatua – Bilboko erdigunean dago, Concha Jeneralaren kaleko 20. zenbakian.
Eraikinak – 7.500 m2 inguruko azalera eraikia – 8 solairu asistentzial eta 3 bizikidetza-unitate ditu, eta bertan 69 gela daude – 59 banako eta 10 logela bikoitz – komun egokituekin. Gehieneko edukiera 79 erabiltzaile pribatukoa da.
Erabiltzaileak 3 bizikidetza-unitatetan antolatuta daude – sukaldea, jangela eta egongela dute guztiek –, beren arreta-premien arabera, eta mantenu osoa ematen zaie – plater bakoitzeko 2 aukera eta gaixotasun kronikoetara eta/edo mastekatzeko edo irensteko arazoetara egokitutako menuak –, eta hori guztia zentroko sukaldean egiten da.
IMQ Igurco Alhóndiga zentro liderra da Bilboko erdigunean – adinekoen tratamenduan eta zaintza pertsonalizatuan eta integralean –, eta haren helburu nagusia Arreta eta Banakako Bizitza Plana ezartzea da – profesional bakoitzaren lana horren inguruan antolatzen da –, autonomia eta bizi-kalitatea mantentzera bideratua.
Zentroak zerbitzu sorta zabala du, eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, honako hauek:
Hori guztia posible da lehen mailako diziplina anitzeko talde bati esker, hau da, medikuaz, erizainaz, fisioterapiaz, psikologoaz, gizarte-langileaz eta jarduera soziokulturaletako teknikariaz osatutako taldeari esker, erabiltzailearentzat kalitate- eta erosotasun-estandar altuenak bermatzen baitituzte.
General Concha kalea 22. 48010 Bilbao (Bizkaia)
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara.
Nola heldu