<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1302467143154317&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">

INFORMAZIO ETA AHOLKULARITZARAKO ZERBITZUA

Leku bakar batean aurkituko duzu behar duzun irtenbidea

INFORMAZIOA

IMQ Igurcon, doako zerbitzua daukagu, zure premia eta zalantza guztiei erantzuteko, hau da, zure egoera edonolakoa dela ere, zuri laguntzeko erabiliko dugun leihoa. Horretarako, sektore soziosanitarioan daukagun esperientzia zabala jartzen dugu zure esku, lehenengo unetik orientazioa eta laguntza emateko eta, beti-beti, ahalik eta profesionaltasun handiena bermatzeko.

Zure senideren batek laguntzarik behar badu eta nondik hasi ez badakizu, sektore publikoko nahiz pribatuko irtenbide soziosanitarioei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, izapide administratiboei buruzko aholkularitza behar baduzu, zainketak behar dituen senideren bati laguntzeko konfiantzako profesionalen bila bazabiltza... Zure egoera edonolakoa dela ere, lagundu egingo dizugu.

Gurekin harremanetan jar zaitezke 94 662 04 00 telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez, helbide honetan imqayuda@igurco.es. Informazio hau emango dizugu:

  • Laguntza ekonomikoak: non eta nola eskuratu adinekoen asistentziarako dauden laguntza guztiak eta administrazio publikoarekin egin beharreko izapideetarako aholkularitza.
  • Egoitzak eta eguneko zentroak: inguruan dituzun baliabide soziosanitario publiko eta pribatu guztiak, beti-beti ahalik eta profesionaltasun handiena bermatzeko.
  • Telelaguntza: berehalako arretarako zerbitzu hau zertan datzan jakiteko informazioa eta, nahi izanez gero, zerbitzua bera abian jartzeko prozesua, etxean bertan 24 orduetan eduki dezazun.
  • Etxeko laguntza: profesionalek, enpresek eta instituzio publiko zein pribatuek etxez etxeko laguntza emango dizute, baita garraio egokiturako zerbitzua eta etxez etxeko janari-zerbitzua ere. Beti-beti, konfiantza handienaz emango dizute zerbitzua.
  • Etxebizitzen egokitzapena eta laguntza tekniko integrala: zure etxea edo zure senidearena behar bezala egokitzen laguntzeko aholkularitza, baita laguntza-produktuak saltzeko edo alokatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko zerbitzuekiko harremanak ere.
  • Zaintzaileak prestatzeko programak.

Horrez gain, zuretzat beharrezkoa izan daitekeen guztia. Geure jakintza guztia bateratzen dugu leku bakar batean, zalantzak argitu ditzazun eta irtenbide onenak lortu ditzazun.

IMQ_Ayuda-eus

OHIKO GALDERAK

Doako zerbitzua da, eta adinekoen laguntza soziosanitarioarekin lotutako informazio guztia eskainiko dizugu bertan. Leihatila bakarra da, eta edozein zalantza argitzeko jo ahal izango duzu bertara, telefonoz, posta elektronikoz edo zuzen-zuzenean. Gure profesionalen taldeak bere jakintza osoa jarriko du zure esku, edozein arazori buruzko aholkularitza emateko.

Adinekoen zainketekin zerikusia daukan edozein faktoreri buruz galdetu ahal izango diguzu: eskuragarri dauden laguntza ekonomikoei eta zerbitzu publikoei buruzko informazioa, egin beharreko izapide administratiboak, egoitzak eta eguneko zentroak, etxez etxeko laguntzarako zerbitzuak, etxearen egokitzapena edo zaintzaileentzako prestakuntza, besteak beste. Horretarako, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu, zeure premia edonolakoa dela ere.

Adinekoen zainketekin zerikusia daukan edozein faktoreri buruz galdetu ahal izango diguzu: eskuragarri dauden laguntza ekonomikoei eta zerbitzu publikoei buruzko informazioa, egin beharreko izapide administratiboak, egoitzak eta eguneko zentroak, etxez etxeko laguntzarako zerbitzuak, etxearen egokitzapena edo zaintzaileentzako prestakuntza, besteak beste. Horretarako, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu, zeure premia edonolakoa dela ere.


Ez. Gure profesionalen taldeak eskura dituzun zerbitzu publiko eta pribatu guztiei buruzko informazioa eskainiko dizu, betiere, guk geuk abalatutako profesionaltasunaren eta kalitatearen irizpideak betetzen badituzte.

Bai. Gure zerbitzuaren bidez, lehendik dauden lagunei buruzko aholkularitza eman eta prozesuan lagunduko dizugu, beharrezko izapideak egin ditzazun.

Bai. Zure premien arabera, erabateko konfiantzadun enpresen eta profesionalen zerrenda emango dizugu, eta haiekin jarri ahal izango zara harremanetan. Era berean, langileak hautatzen edo laguntza-zerbitzuen hornitzaileak aukeratzen ere lagunduko dizugu.

Jakina. Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu, eta ema beharreko hurrengo urratsak zein diren zehazten lagunduko dizugu. Horretarako, eskura dituzun aukera guztiei buruzko informazioa eskainiko dizugu

Gurekin harremanetan jar zaitezke 94 662 04 00 telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez, helbide honetan imqayuda@igurco.es.

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu