Kontaktatu

Eguneko Zentroak

Adinekoentzako eta haien zaintzaileentzako laguntza

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Informazioa

IMQ Igurcoko eguneko zentroek adinekoentzako leku publikoak eta pribatuak eskaintzen dituzte, bizimodu aktiborako dituzten zerbitzuen eskaintza oso zabala da eta zaintzaileei eurei ere laguntzen diete.

Gure eguneko zentroetan, eguneko arretarako lekuak daude astelehenetik ostiralera, arduraldi osoan (8 orduz) edo arduraldi-erdian (4 orduz), garraioarekin edo garraiorik gabe. Badago egunka, asteka edo hilabeteka kontratatzerik, 60 urteko edo hortik gorako pertsona autonomoentzat, arazo fisiko edo kognitiboak dutenentzat edo familia-babes urria dutenentzat, baita bakarrik daudenentzat, gaixondoko ahulentzat... ere. Zentro horiei esker, adinekoak badauka bere ohiko ingurunean bizitzen jarraitzerik.

IMQ Igurcoko eguneko zentroetan, nahierako banakako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Arreta hori profesional espezializatuen diziplina anitzeko taldeak ematen du, eta honako hauexek dira taldekideak: mediku geriatrak, neuropsikologoak, erizainak, psikologoak, fisioterapeutak, gizarte-langileak eta erizaintzako laguntzaileak.

Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditugu; esate baterako, otorduak (gosaria, bazkaria eta askaria), eta, horretarako, gure diziplina anitzeko taldeak arretarako egindako banakako planetan oinarritzen gara. Horrez gain, pertsona bakoitzaren premietara egokitutako zerbitzu espezializatuagoak ere eskaintzen ditugu, adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea ahalik eta handienak izan daitezen. Horrela, narriadura kognitiboa geldotzen da, edo, beste kasu batzuetan, prebenitu ere egiten da. Helburu horiek lortzeko, era guztietako programak garatzen ditugu IMQ Igurcoko eguneko zentroetan. Hona hemen zenbait adibide:

Programak

JARDUKETA SANITARIORAKO PROGRAMAK: nutrizioa kontrolatzea eta elikadura zaintzea; bihotz-hodietako arriskua kontrolatzea; diabetea kontrolatzea; mediku geriatrak farmakoak ikuskatzea (preskripzioa eta depreskripzioa); larruazalaren osotasuna zaintzea (presioagatiko ultzerak); gernu-ihesa prebenitzea eta esku-hartzea; eta hauskortasuna zein sarcopenia antzematea, prebenitzea eta esku hartzea (muskulu-masa galtzea).

FUNTZIOEI EUSTEKO ETA ESKU HARTZEKO PROGRAMAK: eroriak prebenitzeko programak, mantentzeko gimnasia, psikomotrizitatea lantzeko prozesua, jarduketa dualerako programa (faktore kognitiboak eta faktore fisikoak lantzen dira)...

JARDUKETA PSIKOLOGIKORAKO PROGRAMA: psikoestimulazioa, erreminiszentzia, zentzumenen estimulazioa eta beste batzuk.

JARDUKETA AFEKTIBORAKO PROGRAMAK: antsietatea eta depresioa prebenitzea.

JOKABIDEAREN NAHASMENDUETAKO JARDUKETARAKO PROGRAMAK: agresibitatea, nora ezeko ibilera, inhibiziorik gabeko jokabideak...

GIZARTE ETA KULTURA ARLOKO JARDUKETARAKO PROGRAMA: ergoterapiako tailerra (eskuko terapien bidez laguntzen zaie; esate baterako, pinturaz, oihalez, egurrez zein hareaz egindako lanak eta beste batzuk) eta ludoterapiako tailerra (jokoaren bidez egindako terapia da; esate baterako, mahai-jokoak...), hileko jarduerak (urtebetetzeak) eta tematikoak (Aste Santua, Gabonak, aratusteak, herriko jaiak), txangoak eta beste batzuk. Horrez gain, adinekoen bakardadeari aurre egiteko asmoz, IMQ Igurcoko eguneko zentroetan zeresan handia daukate aisialdi bateraturako programek. Hori dela eta, zentro irekiak direnez, kokagune duten udalerriko zenbait erakunderekin eta elkarterekin lan egiten dute, eta haiekin ere badaude elkarreraginean. Horren adierazgarri, honako programa hauek garatzen dira bertan: Musikaz gozatuz (aisialdi bateratu honetan, musika da nagusi), Elkarrekin ikasten (ikastetxeekin egindako belaunaldi arteko tailerrak) eta Ingurua ezagutuz (gazteen taldeekin ingurua ezagutzeko egindako bisitaldi turistikoak).

Erabiltzailearen informazioa

IMQ_Igurco-centros-eus

Ohiko galderak 

Eguneko zentroa egunez laguntza behar duten, eta etxean bizitzen jarraitzen duten, adinekoentzako edo desgaitasuna dutenentzako eguneko arreta zerbitzua da.

IMQ Igurcoko eguneko zentroetan, arreta profesionala, jarduera terapeutikoak eta laguntza eskaintzen dira ingurune seguru eta egokitu batean.

Eguneko zentroak, autonomia zaindua edo mendetasun arina edo moderatua duten, eta beren etxean bizitzen jarraitu nahi duten, 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.

Egokiak dira beren bizi proiektuarekin jarraitzeko laguntza behar duten pertsonentzat edo eguneroko zaintza bateratzeko laguntza behar duten familientzat.

Eguneko zentro batean zaintza, jarduera eta programa pertsonalizatuak eskaintzen dira, hala nola estimulazio kognitiboa, jarduera fisiko egokitua, osasun arreta, elikadura eta jarduera sozialak. Horiek guztiak, beren balio eta lehentasunetan oinarrituta daude, eta haien bizitza edo biografiari jarraipena ematen diote.

Helburua gaitasunak mantentzea, erreferentziazko komunitatean parte-hartze aktiboa sustatzea eta erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea da.

Eguneko zentro batera joatea malgua da, eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen da.

IMQ Igurcon lanaldi osoan, lanaldi erdian edo orduka joan daiteke, astelehenetik ostiralera edo txandaka, garraio egokituko zerbitzuaren aukerarekin, zentroaren eta pertsonaren beharren arabera.

Eguneko zentroak isolamendua prebenitzen, autonomia mantentzen eta adinekoen ongizate fisiko eta emozionala hobetzen laguntzen du, pertsonaren balio eta lehentasunetan oinarrituta egindako esku hartze plan pertsonalizatuen bidez, ikuspegi inklusibo eta komunitario batetik.

Familientzat, lasaitasuna eta laguntza profesionala ematen ditu, eta bizitza pertsonala eta lana uztartzea errazten du.

Desberdintasun nagusia da eguneko zentroan ez dagoela gaua igarotzerik.

Pertsona egunean zehar joaten da eta etxera itzultzen da, egoitza batean egonaldia iraunkorra den bitartean. Eguneko zentroa bitarteko aukera bat da oraindik etxean bizi daitekeenean. Eguneko zentroan, zaintza partekatua eta osagarria da profesionalen eta familiaren artean, eta bien arteko koordinazioa eta laguntza da ardatz nagusia.

IMQ Igurco eguneko zentroetan plaza publikoak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, eta plaza pribatuak ditugu. IMQ Igurcoko eguneko zentro batean plaza bat eskatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke 946 62 04 00 telefonoaren bidez, edo imqayuda@igurco.es helbide elektronikoaren bidez, zentroei, modalitateei eta prestasunari buruzko informazio pertsonalizatua jasotzeko eta egoera bakoitzerako aukera egokiena baloratzeko.

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu