Lehenengo diagnostiko integralean oinarrituta, Igurcoko profesional sozio-sanitarioen taldeak banakako plana egiten du, pertsonaren osasuna, gizarteratze-prozesua eta asistentzia hobetzeko. Zainketen koordinatzailea adinekoarekin edota erreferentziako zaintzaileekin egongo da harremanetan, beharrezkoa den guztietan. Hartara, zehatz-mehatz bermatuko du Zainketen Plana abian jartzen dela eta horretarako zehaztutako helburuak betetzen direla. Zenbait kontrol-parametrotan, beste premia batzuetan edo koordinazioan desbideraketak antzemanez gero, betiere, senideek edota pazienteek onartzen badute, Zainketen Plana aldatuko da, une oro pazientearen gaur egungo egoera eta, horren ondorioz, bere bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.