Kontaktatu

Galdakao eguneko zentroa

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Aurkezpen

IMQ Igurco Plazakoetxe Galdakao Eguneko Zentroak, Bizkaiko Galdakaon kokatua, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen die egunez.

24 erabiltzailerentzako lekua du zentroak. Plaza publikoak (Bizkaiko Foru Aldundia) eta plaza pribatuak ditu, eta garraiorako aukera ematen du (joan-etorria).

Hauexek dira erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuak:

  • Oinarrizko arreta pertsonala
  • Osasun-arreta
  • Higienea
  • Gizarte-laguntza
  • Esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala
  • Eguneroko bizitzako jardueretarako berregokitzea
  • Dinamizazio soziokulturala
  • Bertan egindako cateringa
  • Erabiltzaileen senideei laguntzea
  • Garraioa

Bilbo Handiaren eremuan dagoen eguneko zentro honek 08:30ean irekitzen ditu ateak eta 18:00etan ixten (9 ordu eta erdiko asistentzia, etenik gabe), astelehenetik ostiralera, eta ez du ixten oporrengatik.

Instalazioak

Eguneko zentroak baditu 3 gela balioaniztun, 4 bainugela geriatriko, gimnasioa, erizaintza-gela, jangela, atsedenlekua, harrera-lekua, fisioterapia-gela, bilera- eta bisita-gela, bulegoa, esku-hartze terapeutikorako gela egokitua eta sukaldea.

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu

Kokapena eta kontaktua

Galdakaoko plazakoetxe egun zentroa

Plazakoetxe, Chalet nº3 48960 de Galdakao

94 457 34 91

Astelehenentik ostiralera 8:30etatik 18:00etara.

Nola heldu