ALDI BATERAKO EGONALDIEN ABANTAILAK
Aldi baterako egonaldiak onuragarriak dira pertsona zaintzailearentzat eta mendekotasuna duten adinekoentzat. Zaintzaileari dagokionez, aldi baterako egonaldi edo atsedenaldiak mesedegarriak dira. Esaterako, zaintzaileari abagunea eskaintzen dio osasuna zaintzeko (elikadura osasungarriarekin eta ordutegi egokiak errespetatuz, kirola eginez eta burua lasaituz, paseoak emanaz, yoga eginez, erlaxatuz, etab.), atseden hartzeko (atsedenaldiak errespetatuz eta beharrezko loaldi orduekin), bakardadea ekiditeko (familiakoekin, lagunekin eta elkarteekin harremanak mantenduz, laguntza-sarea indartuz) eta zaintzaren ondorioz, sarritan baztertzen diren, ohiko zaletasunekin jarraituz.
Mendekotasuna duen adinekoari dagokionez, egoitza espezializatu batean aldi baterako egonaldi edo atsedenaldiek abantaila ugari eskaintzen dizkio. Batetik, IMQ Igurcon, adinekoari, alderdi soziosanitarioari lotutako balorazio geriatriko integrala burutzen zaio (arlo biomedikoa, adimen-arloa, arlo funtzionala eta gizarte-arloa) eta emaitzak aztertuta, lantaldeko profesional ezberdinek tratamendu eta esku-hartze plan bat diseinatzen dute. Horrela, gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta gizartekoak hobetzen dira, narriadura fisikoa, psikikoa eta/edo funtzionala saihesten da eta beste erabiltzaileekin elkarrekintza sustatzen da.
Gainera, aldi baterako egonaldiak errutinatik ateratzeaz gain, bestelako bizimodu esperientziak eskaintzen ditu; hori guztia, 24 orduz, erizaintza-arreta espezializatuarekin eta egoitzako osasun-zerbitzu propioarekin.
Halaber, IMQ Igurco egoitzetako egonaldia amaitzean, etxebizitzako zaintzan jarraitu beharreko gidalerroak jasotzen dituen txostena emango dizugu, adineko pertsonaren gaitasunak ahalik eta ondoen mantendu eta bere garapenean sor daitezkeen arrisku-faktoreak identifikatzeko.