Kontaktatu

Egoitza IMQ Igurco Zorrozgoiti

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Aurkezpen

IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroa – arreta eta zaintzan espezializatua – Bilboko Zorrotza auzoan dago. Kokapen bikainari esker, garraio publikoko aukera ugari ditu (Bilbobus, Bizkaibus eta FEVE).

Eraikinak – Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-azpiegituren sarekoa – 6 asistentzia-solairu ditu, 120 logela – 100 banakakoak eta 20 bikoitzak –, bainugela integratua eta egokitua dutenak.

Egoitza-unitateak 140 lagunentzako edukiera du, eta eguneko zentroak 30 lagunentzako edukiera. Bai egoitzan, bai eguneko zentroan, Bizkaiko Foru Aldundiko plaza publikoak plaza pribatu gisa daude.

Zentroko erabiltzaileak moduluka antolatuta daude – guztiak jantoki eta egongela propioekin –, beren beharren arabera – kognitiboak, funtzionalak eta sozialak –, eta pentsio osoa ematen zaie – menu egokituekin –, hori guztia zentroko sukaldean eginda. Zentroak, halaber, begiratoki zabalak eta garaje propioa ditu familientzat eta bisitarientzat. Gainera, Zorrotzako jarduera soziokomunitarioan kide aktiboa da, eta bere eragin-eremuko elkarteekin partekatutako ekimenak ditu abian.

IMQ Igurco Zorrozgoiti Zorrotzako eta Barakaldoko zentro nagusia da – adinekoen tratamendu eta zaintza pertsonalizatuan eta integralean –, eta haren helburu nagusia Arreta eta Bizitza Indibidualizatuko Plana ezartzea da – horren inguruan artikulatzen da profesional bakoitzaren lana –, autonomia eta bizi-kalitatea mantentzera bideratua.

Zentroak zerbitzu sorta zabala du, eta, besteak beste, hauek nabarmentzen dira:

  • Arreta-plan indibidualizatuak – zentroko diziplina anitzeko taldeak Arreta eta Bizitza Plan pertsonalizatua diseinatzen du erabiltzaile bakoitzarentzat (haren edo familiaren parte-hartzearekin), gaitasun funtzional eta kognitiboak mantentzera eta haren ongizatea sustatzera bideratutako ekintza zehatzekin.
  • Preskripzioa optimizatzea – laguntza-taldeak desegokiak izan daitezkeen farmakoak identifikatzen ditu (adibidez, ondorio kaltegarriengatik edo erortzeko arriskua indartzeagatik), eta horiek aldatzea edo jarraibide farmakologikoa kentzea baloratzen du.
  • Hauskortasuna prebenitzea eta horri heltzea – osagai anitzeko ariketa fisikoko programak ezartzen dira, autonomia sustatzeko eta erorikoak eta narriadura funtzionala izateko arrisku txikiagoa izateko.
  • Aisialdiko eta denbora libreko jardueren programa – zentroak erabiltzaileen eskura jartzen du jarduera-programa zabal bat, erabiltzaile bakoitzaren bizi-proiektuari eusten laguntzeko.
  • Egoitza Gardenak aplikazioa – aplikazioak aukera ematen dio familiari egunerokoaz eta erabiltzailearen azken berrikuntzez denbora errealean jakinaren gainean egoteko (adibidez: parte hartu duen jarduerak edo medikazio-aldaketak).

Aurreko guztia lehen mailako diziplina anitzeko talde bati esker egin daiteke. Mediku, erizain, fisioterapia, gizarte langile eta TASOCek osatzen dute talde hori, eta erabiltzailearentzat kalitate eta erosotasun estandar altuenak bermatzen dituzte.

Erabiltzailearen informazioa

IMQ Igurco Zorrozgoiti Deskargatu

Bideoa

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu

Bisita birtuala

Kokapena eta kontaktua

IMQ Igurco Zorrozgoiti

Zorrozgoitibidea, 23, 48013

944 74 25 36

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara.

Nola heldu