• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Adinekoen zentroetan animalien bidez egiten den terapiak emaitza onak lortu ditu narriadura kognitibo handiko pazienteengan ere

Adinekoen zentroetan animalien bidez egiten den terapiak emaitza onak lortu ditu narriadura kognitibo handiko pazienteengan ere

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Animalien bidezko terapiak “bakardade-sentimendua eta depresioa murrizten lagundu behar du, baita komunikazio afektiboa eta ludikoa indartzen ere”.
  • “Nahitatezkoa da txakur horien zeregina zaintzea eta zailtasun fisikoak, kognitiboak, emozionalak edo sozialak dituztenei terapiak eta asistentzia emateko programetan parte har dezaten bultzatzea”.

Asistentziaren Kalitaterako Espainaiko Elkartearen XXXVII. Biltzarrean –urriaren 23tik 25era Donostian egiten ari dena– adinekoentzako animalien bidezko terapiari buruzko komunikazioa aurkeztu da, Zornotzako (Bizkaia) IMQ Igurco Orue zentro soziosanitarioko psikologo Eneritz Aguirreren eskutik. Biltzarrean bildutako adituen aurrean adierazi duenez, “animalien bidezko terapiak, horretan parte hartu ohi duten adinekoen gogo-aldartea hobetzen duela erakutsi du; hots, emozioen adierazpena sustatzen du, antsietate-mailak txikiagotzen ditu, pertsonen arteko  harremanak eta elkarrekin aritzeko jarduerak errazten ditu eta onurak dakarzkie arreta eta memoriaren arlo kognitiboei, baita psikomotrizitateari ere”.

Adituak hauxe nabarmendu du: “narriadura kognitibo handiko pazienteengan ere beste terapia batzuen bidez lortzen ez diren erreakzioak agertzen dira animalien terapiaren bitartez”.

Adinekoentzako terapia bat egoki garatzeko hainbat betekizun behar direla azpimarratu du psikologoak.

“Lehenik, aukeratutako txakurra programa terapeutiko batean sartzeko berariaz entrenatu dela eta bizkarroiak hiltzeko eta txertatzeko kontrol guztiak igaro dituela egiaztatu beharra dago. Era berean, txakurrak instruktorearekin joan behar du saioetara, eta horrek esperientzia eduki behar du adineko pazienteak tratatzen”, adierazi du.

Halaber, IMQ Igurco Orueko psikologoak hauxe argitu du: “profesional soziosanitario kualifikatu batek egin behar du terapiaren plangintza; saioak planfikatzeaz gain, adineko parte-hartzaileak hautatu, helburuak jarri, jarduerak zuzendu eta, programaren bilakaera baloratzeko, emaitzak ebaluatzeko sistema garatu behar ditu, eta behar denean hori berregokitu”.

Adinekoentzako animalien bidezko terapia baten helburuen artean, hauek aipatu ditu: “terapia zentro soziosanitarioko adinekoen tratamendu-prozesuaren osagai gisa ezartzea, zentroan bizi direnen sozializazioa eta tailerretan parte-hartzea sustatzea, mugimen-funtzio kaskarra duten pertsonen mugikortasuna hobetzea eta elkarrenganako konfiantza eta sozializazioa sustatzea”.

Halaber, adinekoei “jardueran arreta eta kontzentrazioa jartzen hobetzen” lagundu behar zaiela adierazi du,zeren eta, animalien bidezko terapiak “bakardade-sentimendua eta depresioa murrizten lagundu behar baitu, baita komunikazio afektiboa eta ludikoa indartzen ere”.

IMQ Igurco Orueko psikologoak adierazi duenez, asistentzia eta terapiarako erabili ohi diren txakurrak “osasuntsuak eta seguruak dira eta adinekoekin horrelako jarduerak egiteko entrenatu dira. Funtsezko eginkizuna betetzen dute giza gizarteetan. Txakur horiek pertsona askoren bizitza hobetzen laguntzen dute, zeregin zehatzak eginez, baina ez hori bakarrik. Txakur horien eta haien jabeen edo terapien erabiltzaileen artean sortzen den lotura emozionalak pertsona horien ongizate-sentsazioa areagotzen du”.

Hori guztia dela eta, Eneritz Aguirrek adierazi duenez,“ezinbestekoa da txakur horien funtzioa zaintzea eta laguntza ematea, eta zailtasun fisiko, kognitibo, emozional edo sozialak dituzten pertsonei terapia eta asistentzia programetan parte hartzen laguntzea”.

IMQ, SECAren biltzarrean

IMQ Taldea SECAren XXXVII. Biltzarrean parte hartzen ari da: 15 komunikazio zientifiko aurkeztu ditu, baita I. osoko saioan, txosten bat ere. Gai hauek dira Biltzarraren hizpide: segurtasun klinikoari eta asistentzialari buruzkoak, IMQko zentro eta zerbitzuen kalitate-ziurtagiriak, arretaren humanizazioa (hainbat arlotan, hala nola, haurren kirurgia, ospitaleratzea, erditzeak, zainketa intentsiboetako unitatea, egoitza sociosanitarioak, etab.), pazienteentzako aplikazio mugikor berriak, gaitasunen araberako kudeaketari buruzko alderdiak eta talentu-mapak, besteak beste.