Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco José M.ª Azkuna foru-egoitzak jai bat antolatu dio bere erabiltzaileetako bati, Consuelo Sánchezi, gorazarre egiteko ehun urte bete dituelako. Festara omenduaren senideak eta lagunak bertaratu dira, baita Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko Udalako Berdintasun eta Gizarte Ekintzako zinegotzia. Izan ere, Udaleko ordezkariak plaka bat eman dio Consuelori, Udalak bizitza luzea omendu nahi izan duelako. Halaber, ospakizunean zentroko gainerako adinekoek eta egunero Consuelo zaintzen duten profesionalek eta egoitzako zuzendari Eduardo Garatek parte hartu dute. IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzako lorategian egin da ekitaldia, egun eguzkitsu batean, jai-giroan eta adeitsuki.
Consueloren bizitzaren azalpena
Consuelo Sánchez 1923an jaio zen, Olmedo de Camaces herrian (Salamanca); jaio eta hilabete gutxira, Buenos Airesera (Argentina) eraman zuten gurasoek, eta han bizi izan zen bere bizitzako lehen urteetan eta han ikasi zuen, ikastetxe batean. Bederatzi urte zituela, Espainiara itzuli zen, sorterrira. Izan ere, herrian ezkondu zen eta jaio ziren alabak, Milagros eta Chelo. Baina bigarrena jaio eta gutxira, senarra hil zitzaion, gaixotasun batek jota. Hala ere, gurasoen laguntzarekin atera zituen aurrera alabok.
Bere bizitzan zehar, hainbat ogibide izan ditu: jostuna, idazkaria, neskamea… Alabak koskortzean, Bizkaira joan ziren bizitzera. Baina, zoritxarrez, urte batzuk igaro ondoren, bi alabak hil zitzaizkion. Bizitzak gogor jo arren, indar handiko emakume adoretsua denez, ezbeharrak egin gainditu ditu eta bizitzako gauza onez gozatzen du, hala nola ilobez eta birbilobez.
IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzaz
IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitza soziosanitarioak, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoak, 112 plaza publiko eta pribatu ditu. Amorebietako hirigunean dago (Arraibi auzoan), parkez eta berdegunez inguratuta.
Abangoardiako teknologiaz hornituta dago, eta ekipamandu modernoa du, zeinen bitartez, adinekoen kalitate- eta erosotasun-estandarrak bermatzen dituen, inguru paregabe batean gainera. Gela bikoitzak, banako gelak eta toki zabalak ditu. Halaber, terraza handia, lorategia eta bisitentzako garajea jartzen ditu adinekoen eta beren senideen eskura.
Jakintza-alor anitzeko bertoko taldeak arreta pertsonalizatua eta osoa ematen die adinekoei, pertsonak eta horien arteko harremanak xede izanda; izan ere, egoitza moduluetan antolatu izanak arreta espezializatuagoa ahalbidetzen du.