Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Arabarren egoitza, «pertsonak zaintzeko eredu berri bat ezartzearekin konprometituta dauden» kooperatibisten bila

Arabarren egoitza, «pertsonak zaintzeko eredu berri bat ezartzearekin konprometituta dauden» kooperatibisten bila

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
      • Lakua auzoko Arabarren egoitza berriak kooperatibistak hautatzeko prozesua hasi du. Zentro soziosanitarioak bertoko beharrak betetzeko hamabost profil profesional hautatuko ditu.
      • Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko Arabarren kooperatibak abiarazi eta zuzenduko du zentroa, zeina Arabako Foru Aldundiak sustaturiko eta harremanetan oinarritutako eredua ardatz duen Gizarea zainketa-ereduak gidatuko duen.

Gasteizko egoitza soziosanitario berria, Arabarren, 2023ko hasieran irekiko dena,   kudeatuko duen kooperatibak bazkide kooperatibistak hautatzeko prozesua ireki du oraintsu plantilla osatzeko. Prozesu horretan parte hartu nahi duten profesionalek eskabidea aurkeztu ahal izango dute web-atari honetan: https://arabarren.eus. Egoitza berriko plaza guztiak Arabako Foru Aldundiak hitzartuko ditu.

Lakua auzoko Arabarrenek adinekoei nahiz desgaitasun fisiko larria duten pertsonei arreta emateko zerbitzuak bilduko ditu egoitza berean. Halaber, gizarte-berrikuntzako esperientzia da egoitza, Arabako Foru Aldundiko Gizarea zainketa-eredua ezarriko duen gizarte-ekimeneko lehenengo kooperatiba baita. Izan ere, eredu horrek egoitzako erabiltzaileen, senideen eta profesionalen arteko harremanak ditu oinarri, horien guztien ongizatea hobetzeko.

Egoitza berriaren helburua da pertsonak zaintzeko eredu berria ezartzearekin konprometituta dauden kooperatibisten eskutik profesional-taldea osatzea; hots, hamabost profil profesional hautatuko dira, eta horiek, elkarrekin, egoitzako pertsonen beharrez arduratuko dira eta zentroa kudeatuko dute: erizaintzako laguntzaileak, farmaziako laguntzaileak, erizaintzako profesionalak, medikuntzakoak, psikologiakoak, fisioterapia, lanbide-terapiakoak, gizarte-lanekoak, zuzendaritza orokorraz arduratuko direnak, administrazioaz eta harreraz arduratuko direnak, garbiketako eta ikuztegiko langileak, sukaldaritzakoak eta mantentze-lanetakoak.

Arabarren egoitzakoek interesdun guztiak animatu nahi dituzte eskabidea aurkeztera, proiektu horren partaide izateko. Hiru euskarri ditu proiektuak: Gizarea zainketa-eredua, zentroak kudeatuko duen eredu kooperatiboa eta IMQ Igurco talde soziosanitarioaren asistentzia-esperientzia.

Gizarea zainketa-eredua

Esku hartzen duten pertsonen arteko harremanen testuinguruan gertatzen dira arreta- eta zainketa-prozesu guztiak, eta, hortaz, zainketa-komunitate bat sortzen da, non guztiak protagonista diren: adinekoak, horien senideak eta profesionalak. Harremanak xede dituen arreta aurrerapausoa da pertsona xede duen arretaren kontzeptuari dagokionez.

Eredu horren aplikazioan atzerrian dagoen esperientziaz gain — eta haren abantailei eusten die —, Foru Aldundiak oso balantze positiboa egin du bere egoitzetako batean egindako pilotajeari buruz; izan ere, egoitza horietan erabiltzaileen artean psikofarmakoen kontsumo txikiagoa dagoela eta senideen eta profesionalen ongizatea hobetu dela ikusi da.

Eredu kooperatiboa

Arabarren, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba, elkarlaneko kooperatiba da, eta Mondragon Taldearen babespean sortu zen. Egoitzako erabiltzaileak eta horien senideak artatuko dituzte profesionalen taldeko langileek, zuzenean eta modu aktiboan parte hartu ahal izango dute kooperatibaren gobernaketaren egituran, bazkide laguntzaile gisa.

Arabarren kooperatibaren asmoa da, hortaz, lankidetza publiko-soziala sendotzea Gasteizen, zerbitzu soziosanitarioak ematen dituen hirugarren sektoreko erreferente gisa. Mondragon Taldeak –1956an sortutako enpresa-errealitate kooperatiboaren emaitza– lagunduko dio Arabarreni bere filosofia ezarri eta sendotzen; izan ere, kooperatibaren balio korporatiboetan dago jasota filosofia hori: lankidetza, kudeaketan parte hartzea, erantzukizun soziala, berrikuntza, antolaketa demokratikoa, hezkuntza eta gizarte-eraldaketa, besteak beste; eta enplegua sortzea, langileen giza eta lanbide-sustapena eta gizarte-ingurunea garatzea du helburu.

Esperientzia prozesuen kudeaketa integratuan

Bestetik, IMQ Igurcok, zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan enpresa erreferente gisa, bere esperientzia joria jarri du jarduera kudeatu eta administratzeko prozesu guztiak ezartzeko. Prozesu horiek sendotzeko, azken belaunaldiko tresna informatikoak erabiltzen dira, hala nola SIGECA, laguntza-zerbitzu guztiak modu integratuan kudeatzeko, eta hori enpresa-baliabideak planifikatzeko plataforma batekin (ERP) osatzen da.

Horrez gain, asistentzia-datuak digitalizatzen ditu, denbora errealean, tableta informatikoen bidez; etxeko zainketa-planak garatzen ditu, plataforma teknologiko baten laguntzarekin; eta, besteak beste, Egoitza Gardenak aplikazio informatikoa (app) eskaintzen du: horri esker, senideek etengabe izan dezakete egoitzako adinekoei ematen zaizkien zainketen berri, hainbat alderdiri dagokionez (medikuntza-zainketak, erizaintza-zainketak bizi-konstanteak, medikazio-aldaketak, otorduak, gorabeherak eta abar).

Instalazioei buruz

Arabarren Blas de Otero kalean dago, eta eredu inklusibo batez baliatuko da laguntza-baliabide berean, erabiltzaileen profil desberdinei arreta emateko. Adinekoei arreta emateko planifikatu den egoitzaren zonak bizikidetza-unitateetan banatutako ehun toki izango ditu, narriadura kognitiboa duten adinekoentzat, adimen-desgaitasuna duten pertsona zahartuentzat eta gaixotasun mentala duten adinekoentzat. Arabarren egoitzako adinekoentzako moduluetako gelen % 75 banakoak dira.

Desgaitasun fisiko larria duten pertsonentzako egoitzaren zonak 25 pertsonentzat izango du lekua. Banako gelak izango dituzte eskura, azken aurrerapenekin hornituta, zainketak errazteko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Eta, instalazioa biribiltzeko, adinekoentzako eguneko zentroa ere badago, 25 lekuekin.