- Arabarren zainketa-zentroa, Lakua auzoan dagoena, Arabako Foru Aldundiaren itunpeko zentroa da. Horren toki guztiak publikoak dira, eta horiek foru-zerrendan izena emanda dauden pertsonen eta lekualdatzeko eskaeren arabera esleituko dira.
Zentroak, Arabako Foru Aldundiak sustatu eta Arabarren irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatibak kudeatzen duenak, Gizarea zainketa-eredu berria ezarri du, eta IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioaren laguntza du.
Arabarren zainketa-zentro berriak, Gasteizko asistentzia-zentro berriak, ateak zabaldu ditu gaur; izan ere, lehenengo bi erabiltzaileak sartu dira zentroko psikogeriatriako lehenengo moduluan. Asistentzia-zentroak, Lakua auzoan dagoenak, Arabako Foru Aldundiak sustatu eta Arabarren irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatibak kudeatzen duenak, Gizarea zainketa-eredu berria ezarri du, eta IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioaren laguntza du. Lankidetza publiko-sozialaren emaitzari esker abiarazi da zentroa, eta horren toki guztiak publikoak dira.
Hortaz, Arabako Foru Aldundiak arabarren eskura jarri duen asistentzia-eskaintzari beste ehun toki gehiago gehitu dizkio Arabarren zainketa-zentroak adindunentzat; 25 toki, eguneko zentroan eta 25 toki, desgaitasun fisiko larria dutenentzat. Toki horiek foru-zerrendan izena emanda dauden pertsonen eta lekualdatzeko eskaeren arabera esleituko dira.
Proiektua hasi zenetik bi urte igaro ondoren, eta 15 milioi euroko inbertsioa egin ostean, Arabarrenek 102 kooperatibista hautatzeko prozesua burutu du azken hilabeteetan, hainbat profilekin, osasun-laguntzarako (medikuntza, erizaintza, psikologia, fisioterapia, terapia okupazionala, erizaintzako laguntzailea, farmaziako laguntzailea) eta gizarte-laguntzarako (gizarte-lana), zentroaren kudeaketa eta administraziorako, eta sukalde, garbiketa eta garbitegi, eta mantentze-lanetarako.
Zentroan sartzeko epeak
Arabarren zainketa-zentroak 25 tokiko bizikidetza-unitate bi ditu, psikogeriatriako profila duten adinekoentzat; 25 tokiko modulu bat, gaixotasun mental zahartua dutenentzat; 25 tokiko beste modulu bat, desgaitasun intelektual zahartua dutenentzat; eta 25 tokiko modulu bat, desgaitasun fisiko larria dutenentzat, zentroko zero solairuan dagoena, irisgarritasuna hobea izan dadin. Asistentzia-eskaintza osatzeko, eguneko zentroak 25 toki ditu.
Gaur hasi da erabiltzaileak sartzeko egutegia, psikogeriatriako 25 tokiko lehen moduluan; eguneko bi erabiltzaile sartuko dira (hamar asteko). Psikogeriatriako lehen moduluan urtarrilaren 9tik 25era bitartean sartuko dira adinekoak.
Ondoren, desgaitasun fisiko larria duten pertsonen unitatearen txanda izango da, eta edozein adinetako 25 pertsona hartuko ditu unitateak. Kasu horretan, urtarrilaren 26tik otsailaren 13ra bitartean sartuko dira erabiltzaileak.
Psikogeriatriako bigarren modulura (25 plazakoa hori ere) otsailaren 14tik martxoaren 2ra bitartean sartuko dira erabiltzaileak. Egun bat geroago, gaixotasun mental zahartuaren moduluan zainduko diren 25 pertsonak sartzen hasiko dira, martxoaren 21era arte.
Martxoaren 22tik apirilaren 7ra, desgaitasun intelektual zahartua duten adinekoentzako 25 lekuko moduluaren txanda izango da. Eta prozesuak apirilaren 10etik 26ra bitartean iraungo du, eta epe horretan mendekotasun-graduren bat duten adinekoentzako eguneko zentroko 25 pertsonak sartuko dira.
Prozesuen kudeaketa integratuan esperientziaduna
IMQ Igurco, zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan erreferentziazko erakundea den aldetik, Arabarreni esperientzia eman dio arreta kudeatzeko eta jarduera administratzeko prozesu guztiak ezartzeko. Prozesu horiek azken belaunaldiko tresna informatikoen eta bi hamarkadatan adinekoei arreta ematen eskuratutako esperientziaren bidez sendotzen dira.
Kudeatu eta antolatzeko eredu berria
Arabarren gizarte-ekimeneko kooperatiban ezarri da lehenen Gizarea zainketa-eredua. Zentroan zaintzen diren pertsonen, senideen eta profesionalen arteko harremanetan jarri du arreta eredu horrek, horien guztien ongizate-maila hobetzeko helburuarekin. Era berean, zainketa-zentro berriak eredu inklusibo baten alde egiten du, asistentzia-baliabide berean erabiltzaile-profil desberdinak artatzen baititu.
Aurrekoaz gain, eta pandemiaren ondoren egindako gogoetak kontuan hartuta, Arabarren bizikidetza-unitatetan banatu da, arreta pertsonalizatuagoa eman ahal izateko.
Lankidetzako eredua
Arabarren, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba, elkarlaneko kooperatiba da, eta Mondragon Taldearen babespean sortu da. Zentroan zaintzen diren pertsonak eta horien senideak artatzen dituzten profesionalen taldea osatzen duten langileek zuzenean eta aktiboki parte har dezakete kooperatibaren gobernu-egituran, bazkide langile diren aldetik. Arabarren Kooperatibaren asmoa da lankidetza publiko-soziala sendotzea, Gasteizen zerbitzu soziosanitarioak emateko hirugarren sektorearen erreferentzia gisa.