Osasun-agintaritzek IMQ Igurcok kudeatzen dituen adinekoen egoitza guztietan SARS-CoV-2 koronabirusaren kontrako txertoaren bigarren dosia jarri ostean eta gorputzean immunitatea sortzeko zazpi eguneko beharrezko denboraldia igaro ondoren, egoitza horietan bizi edo lan egiten duten pertsona guztiak zain eta ilusionatuta daude, baina, aldi berean, zuhur, etapa berriaren aurrean.
IMQ Igurcok txertatzeko prozesuan esku hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie, hala nola, ikertzaile, laborategi, arduradun publiko, kudeatzaile, profesional, senide eta, jakina, adinekoei. Guztiei eskertu nahi die aparteko konplexutasuneko prozesu baterako oso denbora laburrean txerto bat sortu ahal izatea eta koronabirus horren aurrean hain ahula den biztanleria immunizatzen lagundu izana.
Hori jada islatzen ari da Euskadiko adinekoen egoitzetako intzidentziaren gaineko datuetan, azken asteetan drastikoki murriztu baitira. Itxaropenezko etorkizuna hautematen da.
IMQ Igurcoko egoitzak toki seguruak dira, eta beharrezko tentuaz, hainbat aldaketa aztertzen ari dira, epe laburrera eta ertainera, egoera sendotu eta gainerako biztanleak txertatzen jarraitu ahala, ezarritako lehentasunen arabera. Hala eta guztiz ere, merezi du gogoraraztea aldaketa horiek osasun-agintaritzek zehazten dituztela, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek. Guztion nahia da normaltasunezko tokiak berreskuratzea, gizartearen immunizazioa handitu eta sendotu ahala.
Merezi du azpimarratzea txertatutako profesionalen ehunekoa oso handia dela, zentro batzuetan % 100era iritsi baita; horri esker, talde-immunitatea lortuko da ia bizikidetza-unitate guztietan. Salbuespenak osasun-egoera oso pertsonalei lotuta daude beti.
Iñaki Artazak, IMQIgurcoko zuzendari mediko asistentzialak, adierazi duenez, «urte latza daramagu, beldur kolektibo eta pribatuez, ikaraldi etengabez, itxaronaldi eramangaitzez eta, PCR negatibo bat baieztzean, alaitasun neurritsuez josita. Batzuk, esaterako, neu, ospitaletik igaro ginen eta gaixotasuna, bakardadea eta, gure odalaren oxigenoa nahikoa ez zelako, ZIU batean amaitzeko beldurra hurbilagotik ezagutu genituen. Bai, beldun izan ginen, oso beldur, are gehiago, sendagile izanik eta zientziak argitaratzen zuena egunean izanda, eta horrek ez zuen preseski adorerik ematen. Halaber, egunero beste galaxia bateko izaki janztera bultzatzen gintuen birus krudel eta garratz horrekin lehen lerroan bizitzean, gure ustez, ahaztuta ez, baina arintasun, eraginkortasun eta errentagarritasunaren mesedetan ezkututa edo zokoratuta zeuden balioak berriro azaldu zirela ohartu ginen, hala nola, elkartasuna, gorputz eta arima aritzea, txera eta ternezia, zaintzen genituen pertsonek –hain sentibera, ahul, eta pertsona maiteengandik urrun– guregan sortu zituztenak. Nolabait, gero eta irreal, arraro eta goibelagoa zen mundu batekin zuten lotura bakarra ginen haientzat”.
“Eta, orduan, txertoa iritsi zen”, jarraitzen du azaltzen adituak, “hedabideen zalapartaren kutsuaren ostean, argazkilariekin eta bonbazia handiko lerroburuekin, eta horrekin batera, itxaropena eta, berriro ere, poztasun neurritsua, zer gerta ere… Eta, gaur, prozesua amaitu denean, eta horrekin, eguneroko ezustekoak eta izualdiak, benetakoa dela pentsatzen hasi gara, amesgaiztoa buka daitekeela, eta lasaitua hartzen dugu, ez dakit guztiz lasai gauden, baina lasaitua hartzen dugu”.
Bestetik, María José Arenazak, IMQ Igurco Centros Gerontológicos-eko zuzendariak, hauxe adierazi du: “gure egoitzetan, hainbat zio dela bide, itxaropenerako bidea ikusi dugu, asalduraz eta emozioz bizi izan dugu. Gure buruei argazkiak atera genizkien! Zentroetan lan egiten eta bizi garen pertsona gehienok, pandemia latz eta luzea hasi aurretik genuen ohikotasunerantz geratzen zaigun bide bakarra dela sentitzen dugu. Egoera ulertzeko gai diren adinekoengan poztasuna eta lasaitasuna hauteman ditugu. Jakin badakite oraindik neurri prebentiboak betetzen jarraitu behar dela, kontu handiz jokatu behar dela, baina txertoaren babesa pribilegiotzat hartu dute. Zorionekotzat jotzen dituzte beren buruak, gainerako herritarrekin alderatuta. Baina ez dute ahazten pandemia okerren bizi izan dutela”.
Familiei dagokienez, hau esan du: “familiek ere senideentzako lorpentzat hartu dute txertoa, pandemiak gogor jo baititu, eta orain beren buruei galdetzen diete nola gozatu ahal izango duten familia-adiskidetzea lehen bizi izaten zuten moduan. Baina, pertsona maiteekin harreman hertsiagoa noiz iritsiko zain daude adinekoak, horrek kezkatzen ditu, txertatzeko tarte desberdinetan baitaude”.
Langileez aritzean, hau dio: “langileok egoera berean gaude. Nolabaiteko lasaitua dugu, kutsa ez daitezen orain arte oso neurri zorrotzak hartu ditugulako, arduratsuak izanda, eta orain, erne beti, etorkizun desberdina, normala, ikusten ari gara. Azkenean, guztiok txertoaren besoetan jarri gara 2020ko martxoan gelditu zen bizitzara itzultzeko. Hori itxaropena ez bada, ez dakit nola deitu!”.
Etapa berriaz aritzean, Mercedes de la Sotak, IMQ Igurco Orueko zuzendariak, gogorarazi du
apiriletik egunero komunikatu direla familiekin eta langileekin, eta “Zentroan gertatzen zenaren berri ematen genuen: positiboak, negatiboak, isolatuak, PCRak, bisitak bertan behera uztea”, eta idazkietan esaldiak ere sartzen ziren, esaterako, hauek:
«Bizitzen ari garen une latzotan indarra, laguntza eta zentzua emateko elkartasuna eta itxaropena gauzatzen jarrai dezagun».
«Ez naiz nekatzen haiei esaten denok gorputz eta arima ari garela egoera hau salbatzeko, eta badutela gure maitasun guztia. Jarrai dezagun itxaropenari eusten».
«Nahi dut argi izan dezatela guk ez diogula adi egoteari utziko. Langileek norbera babesteko ekipamendu berberak izaten jarraituko dute, profesionaltasun berarekin lan egiten jarraituko dute eta orain arte izan dugun onberatasunik handiena lortzen saiatuko dira».
Eta abenduaren 27an “irrikatutako txertoaren lehen dosia hartzeko poztasuna iritsi zen, denboraldi honetan arren eskatu dugun itxaropenezko argia iritsi zen, bizi izando etsipena baretzeko guztiok behar dugun bakea iritsi zen. Ezin diogu adi egoteari utzi, baina bizitza bestelako moduan ikusten da, eta bizia badago, itxaropena egongo da!”, adierazi du amaiera gisa IMQ Igurco Orueko zuzendariak.