• eu
Kontaktatu

Bilboko adineko batzuek gorputza eta burua trebatzen dituzte hiribilduko parke bio-osasungarrietan

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko foru-zentroko adinekoek gorputza eta burua trebatzen dituzte aldi berean.
  • Asteroko jarduera da, alderdi hauek elkartzen dituena: osasuna, aisia eta hiri-ingurunea, zahartze aktiborako baliabide gisa.

Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adineko batzuek aisialdiko jarduera fisikoko programa bat, asterokoa, hasi dute, Bilboko Udaleko Parke Bio-osasungarrien sarean. Lehenengo saioa Bilboko Ametzolako Parke Bio-osasungarrian egin da.

“Mugi zaitez, egin kirola, beti hobetzen duzu” (“Muévete, haz deporte y siempre ganas”) lelopean, egoitza horretako adinekoek aisialdiko jarduera fisikoa egin dute, gorputza eta adimena trebatzeko, gurpil-aulkientzat ere egokia den toki batean eta eguraldi txarra balego, babestuta. IMQ Igurco Bilbozar egoitzako fisioterapeuta David Estallo eta animazio soziokulturaleko teknikari Mónica Cuevas adinekoekin joan dira Parkera, haiek gidatu eta laguntzera.

Terapia konbinatua ingurune natural batean

Bilbozar egoitzako adinekoek, estimulazio fisikoko ohiko ariketak ez ezik estimulazio kognitiboko ariketak ere egin dituzte (kalkulua, figurak eta forma geometrikoak bereizi eta parekatzea, erlojuarekin ariketak egitea...).

David Estallok azaldu duenez, “terapia konbinatuan adinekoei ingurune natural batean ariketa fisiko eta kognitibo batzuk egin ditzaten proposatzen diegu, ingurune horrek osasunari onura ugari dakarzkiolako, adinekoi iraganeko oroitzapenak eta normalizazio sentimendua dakarzielako eta, gainera, ingurunearekiko lotura sustatzen duelako”.

Parke Bio-osasungarriak

Bestetik, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloak hirian zehar aire zabalean gimnasia egiteko 40 makina- eta aparatu-instalazio dituela azpimarratu du Mónica Cuevasek,“eguraldi ona iristen denean, adinekoek instalazio horiek erabili egiten dituzte”.

Gogorarazi duenez, parke bio-osasungarrien sare horretan, espazio zabalak, oinezkoentzako kaleak, parkeak eta berdeguneak “aktibo garrantzitsuak dira hiri eta udalerrietan osasunaren alde egiteko”, adinekoak aintzat hartuta, zeren eta, espazio horiek egon izanak “herritarrek bizimodu aktiboak hartzeko beharra areagotzen baitu”, eta horrek, IMQ Igurcoko profesionalak zehaztu duenez, “zahartze aktiboa eta osasungarria” sustatzen du.