- IMQ Igurco Bilbozar eguneko zentro eta foru-egoitzako adinekoek aste batzuk daramatzate hainbat pieza ehuntzen, zentro gerontologikoko sarrera apaintzeko.
- Talde horretan, duela aste batzuez geroztik, 17 adineko, gizon nahiz emakume, biltzen dira, baita horien senideak eta zentroetako profesionalak ere, eta arratsaldero, hamabi orduz ehuntzen dihardute.
- ‘Urban knitting’ edo ‘artile-grafitia’ delakoak hainbat onura dakarkie adinekoei: estimulazio kognitiboa, esku-trebetasuna lantzea, sormena, kontzentrazioa, sozializazioa,...
Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko IMQ Igurco Bilbozar egoitzako 17 adinekok, ekainaren 8an izango den “Jendaurrean Ehuntzeko Munduko Egunean” parte hartzea erabaki dute. Emakumek nahiz gizonek osaturiko talde horri horien senideak eta zentro gerontologikoko profesionalak gehitu zaizkio.
Hortaz, maiatzaren 12an, Trikoarteko kide Mariló Hernandezen laguntzarekin, egoitzako adinekoek, zentroan bertan egindako tailer batean, antzinako eskuz ehuntzeko artea bultzada berri batez piztu duen mundu-mailako joera hori ezagutzeko aukera izan zuten.
IMQ Igurco Bilbozar egoitzako animazio soziokulturaleko teknikari Mónica Cuevasek azaldu duenez, “Jendaurrean ehuntzeko Munduko Eguna da eskuz ehuntzearekin loturiko mundu-mailako ekitaldi nagusia. 2005ean hasi zen, eta 2016an 57 herrialdetan ospatzen zen. Hortaz, kontuan hartzen badugu gure egoitzako pertsona askok, emakumeak gehienak, eskuz ehuntzen bazekitela, ‘urban knitting’ edo ‘artile-grafitia’ egitea proposatu genien, Jendaurrean ehuntzeko Munduko Egunaren esparruan burutzeko. Eta haien erantzuan kristorena izan zen”.
Beraz, egoitzan talde joria sortu zuten, eta lanegun guztietan, arratsaldeetan, bi orduz baino gehiagoz, hainbat motibo ehuntzen zuten. “Gizonezko bat ere badago taldean, alabarekin eta alabak animatuta parte hartzen duena”.
Prestatzen ari diren pieza asko bukatuta daude jada, eta zentroko kanpoaldea apaintzen eta alaitzen dute. “Horien bitartez, egoitzaren sarrera leundu nahi dugu. Ukitu onbera, beroa eta koloretsua ematea da gure helburua. Gure adinekoen sormenezko eta lan onaren adierazpena da”.
IMQ Igurco Bilbozar-eko psikologo María Pérez de Eulatek azaldu duenez, ‘urban knitting’ edo ‘artile-grafitia’ delakoak hainbat onura dakarkie adinekoei: “esate baterako, parte-hartzaileek puntuak kontatu behar dituztenez eta patroia kontuan hartu behar dutenez, funtzio kognitiboa biziki estimulatzen dute eta, aldi berean, jardueran arreta jarri behar izaten dute. Dena den, behin eta berriz egiten den esku-lana egiten den bitartean, mintza daitezke eta, hortaz, pertsona horiek bi orduz baino gehiagoz jarduera bat egiten egotea eta sozializatzea lortzen dugu”.
Era berean, eskuz ehuntzean, “norberaren sormena gara daiteke eta helburu nabariak eta eskuragarriak lor daitezke, zentzuzko ahalegin batez. Azkenik, eskuz orratzekin aritzean, esku-trebetasuna eta psikomotrizitatea lantzen dira eta, ondorioz, horiek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta ekintza instrumentalak egiten laguntzen diete adinekoei”, amaitu du azaltzen psikologoak.