• eu
Kontaktatu

Bizkaiko 350etik gora adineko egoitza eta eguneko zentroetatik 'erromes', Begoñako Amatxua ohoratzera

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Gaur Otxarkoagako eta San Adriango (Bilbo), Leioa Estartetxeko, Getxo Aiboako, Ugao-Miraballeseko, Ondarroako eta Galdakao Plazakoetxeko eguneko zentroetako adinekoak joan dira, Erandioko IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoekin.
  • Ekainaren 30ean, egoitza eta eguneko foru-zentro hauetakoak joango dira: Bilbozar eta Zorrozgoiti (Bilbo) eta José M.ª Azkuna (Amorebieta), Foruako udal-egoitzako eta IMQ Igurco Orue zentro soziosanitario zornotzarreko adinekoekin.
  • ‘Erromesaldia’ egiten duten adineko askok Begoñako Andra Mariarekin loturiko oroimen handiak dituzte, esaterako, Ondarroako 102 urteko Maritxuk, han ezkondu baitzen.
  • 350etik gora adinekoei ehunetik gora senide eta talde soziosanitarioko dozenaka profesional gehituko zaizkie.

Bizkaia osoaren Begoñako Andra Mariarenganako jaiera oso errotuta dago Lurralde Historikoko biztanleengan. Horiek horrela, bizipen ugari Andra Mariarekin lotuta daudela egiaztatu du IMQ Igurcok, baita zaintzen dituen adineko askok bizitzaren gertaera garrantzitsuak gogoratzeko eta Bizkaiko zaindariaren Hitzaren ospakuntzara eta otoitz egitera Begoñako Andra Mariaren basilikara itzultzeko gogo handia dutela ere. Ekimen hori Euskadiko talde soziosanitario horren hamazazpigarren urteurrenean kokatzen da.

Hortaz, txango jendetsua antolatu du eta 350 adineko baino gehiago, zentroetako egoiliar eta erabiltzaile direnak, maiatzaren 23an eta 30ean Andra Maria ohoratzera joango dira. “Erromesaldi tradizionalaren antzekoa izan dadila nahi izan dugu, baina kasu honetan —gure egoiliarren egoera bereziak direla bide, hots, batzuen mugikortasuna urria da eta batzuk gurpil-aulkian doaz—, Bizkaiko hainbat herrialdetatik autobus egokituetan etorri dira”, azaldu dute Sonia Robles eta Naiara López de Gereño IMQ-ko gizarte-langile eta erromesaldiaren antolatzaile direnek.

Hain zuzen ere, gaur, José Luis Atxotegi apaizaren eskutik, Jainkoaren Hitzaren ospakuntzara, Euskadiko zentro soziosanitarioak kudeatzen dituen eguneko zentro hauetako 179 adineko  bertaratu dira basilikan: Otxarkoagakoa eta San Adriangoa (Bilbo), Leioa Estartetxe, Getxo Aiboa, Ugao-Miraballes, Ondarroa eta Galdakao Plazakoetxe eta IMQ Igurco Orue zentro soziosanitario zornotzarreko adinekoak.

Adinekoak Jainkoaren Hitzaren ospakuntzan eta mezan izan dira. IMQ Igurcoko ordezkariek eskaintzak  jarri dituzte, IMQ Igurcoren balioen (elkartasuna, konpromisoa, motibazioa, komunikazio zintzoa, profesionaltasuna, errespetua eta maitazarrea) eta ematen dituen zainketen (fonendoscopio batean sinbolizatuta) ikur gisa. Bestetik, “alaitasuna, adiskidetasuna eta itxaropena” irudikatzeko, zentroetako erabiltzaile eta egoiliarrek lore-sorta bat eman diote Ama Birjinari.

179 adinekoak ez ezik, senideak eta profesionalak ere bertaratu dira, hain zuzen, berrogeita hamar lagun inguru. Halaber, pertsona ospetsu batzuk ere bertaratu dira, hala nola, IMQ Taldeko kontseilari zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujua eta IMQ Igurco zuzendari nagusi Santiago Canales.

Ekainaren 30ean, egoitza eta eguneko foru-zentro hauetakoak bertaratuko dira: Bilbozar eta Zorrozgoiti (Bilbo) eta José M.ª Azkuna (Amorebieta), Foruako udal-egoitzako eta IMQ Igurco Orue zentro soziosanitario zornotzarreko adinekoekin.

Lekukotzak

IMQ Igurcoko egoiliar eta erabiltzaileek izugarri gozatu dituzte bisitaldia eta Hitzaren ospakuntza eta, aldi berean, beren bizitzetako une gogoangarriak gogora ekarri dituzte. Esate baterako, 102 urteko Maritxuk, Ondarroako eguneko zentrokoak, basilikan ezkondu zela ekarri du gogora. Gloria, Otxarkoagako eguneko zentroko erabiltzailea, Begoñan ere ezkondu zen, abuztuaren 16an. Santa Marinako apaiz José Maríak ezkondu zituen. Gloriaren senarra Santa Marinan ospileratuta egon zen eta apaiza han ezagutu zuten. Denboraren poderioz, tratua eta harremana zirela eta, José Maríak ezkontzeko eskatu zuten.

Otxarkoagako eguneko zentroko beste erabiltzaile bat, Nieves, Begoñako basilikan bataiatu zuten. Gogoratzen duenez, “urtero, maiatzean (loreen eta Ama Birjinaren hila) eskolarekin joaten ginen, Begoñako Amatxuri loreak eramatera eta hori bisitatzera”.

IMQ Igurco Leioa Estartetxe eguneko zentroko erabiltzaileen artean, Tinok ezin konta ahal aldiz jartzen zituen loreak –Bilboko bere loradendakoak– basilikan, erretiroa hartu zuen arte. Jesús hainbat urtez joan zen basilikara kristau-elkartearekin jardukizunak egitera. Esperanzak, bestetik, bertan abestu zituen aldiak ditu gogoan; Aureliok, garai bateko koru-topaketak.

Catyk eta bere lagunek oso gogoko zuten gaztetan basilikara joatea eta Begoñako Amatxuri lore-sorta bat eramatea; dirurik ez zutenez, bildu eta eskatu egiten zuten, Ama Birjinari loreak eraman ahal izateko. Leioako zentroko beste erabiltzaile batek altxorraren barruan, hots, Ama Birjinaren figuraren atzean dagoen toki blindatuan, egon dela ziurtatzen du. Basilikako elizainak azaldu duenez, ez da bitxidun altxorra, “balio sinbolikoduna baizik”.

Ospakizuna bukatzean, Begoñako Andramari abesti tradizionala abestu ondoren, “Udondoko Txikiteroak” abesbatzak, ekitaldiei “ginga” jartzeko, kanta batzuk abestu ditu elizpean.