• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bizkaiko adinekoen egoitzetan hondakin-uren analisiaren bidez COVID-19-aren alerta goiztiarra egiteko programa aitzindaria ezarri dute

Bizkaiko adinekoen egoitzetan hondakin-uren analisiaren bidez COVID-19-aren alerta goiztiarra egiteko programa aitzindaria ezarri dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Ebidentzia zientifikoak berretsi egin du COVID-19aren hedapenaren lehen etapetan hondakin-uretan SARS-CoV-2a detektatzea estrategia garrantzitsua dela biztanle jakin batzuengan infekzioaren adierazle goiztiar gisa erabiltzeko.
  • Ministerio eta autonomia-erkidego batzuk hondakin-urak kontrolatzeko sare bat sustatzen ari dira COVID-19aren hedapenaren alerta goiztiarraren adierazle epidemiologiko gisa, eta hori bereziki baliagarria da kasu arinengan edo sintomarik gabekoengan.

 

IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioak COVID-19aren alerta goiztiarrerako programa pilotua abiarazi berri du, bere zentroetako hondakin-uren analisi sistematikoaren bidez.

Programa pilotu hori Bilboko IMQ Igurco Bilbozar eta IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzetan hasi da –egoitza biak, Bizkaiko Foru Aldundik gizarte-azpiegituren sare barruan daude, baita IMQ Igurco Forua egoitzan ere.

Proiektu pilotu horren datuak aztertzen, metodologia berri horrek egoitzetan koronabirusa goiz identifikatzeko sistema izateko gaitasuna duen zehaztuko da. Emaitza horiek interesgarriak balira, adinekoen egoitzetan ez ezik, beste eremu batzuetan ere ezarri beharreko metodologia izan liteke, hala nola ikastetxeetan.

IMQ Igurcok Biotalde eta AgrupaLab erakundeekin sinatu duen akordioari esker martxan jarri da proiektua; izan ere, langile adituak, ekipamenduak eta laborategiak dituzte haiek, programak behar duen oro egiteko.

Iñaki Artaza sendagileak, IMQ Igurcoko asistentziako zuzendari medikoak, ekimen  horren helburu nagusiak adierazi ditu: “lehenik eta behin, segurtasun-neurri bat gehiago izatea gure zentroetan SARS-CoV-2a goiz detektatzeko; eta, bigarrenik, koronabirus hori detektatuz gero, haren kontzentrazioak zehaztea”.

Geriatria eta Gerontologiako espezialistak tresna horrek pertsona hauengan koronabirusa detektatzeko duen ahalmena baloratzen du: “kutsatutako pertsonengan, batez ere prebalentzia txikian edo sintomarik gabekoengan. Eraginkortasun zientifiko frogatuko neurria da, eta ezarritako arauditik harago doa, eta prebentzio-neurri sorta handi bat indartzen du. Neurri horiek, duela hilabete batzuetatik hona, gure egoitzetan ezarrita daude, kutsatzeko arriskua ahal den neurrian murrizteko”.

Nieves Zabala biologo Biotaldeko zuzendariaren hitzetan, “ebidentzia zientifikoak berretsi egin du COVID-19aren hedapenaren lehen etapetan hondakin-uretan SARS-CoV-2a detektatzea estrategia garrantzitsua dela biztanle espezifiko batzuengan infekzioaren adierazle goiztiar gisa erabiltzeko, esaterako, adinekoen egoitzetan”.

Adierazi duenez, “ingurumen-zaintza horren datuak berehala erabil daitezke, zentroetako arduradunei eta osasun-agintariei kasu posibleen aurreko erantzuna koordinatzen laguntzeko tresna gisa. Horrela, ingurumen-adierazle bat ezartzen da prebentzio-tresna gisa, SARS-CoV-2aren transmisio-arriskua minimizatzeko, egoitzetako adinekoen edo profesionalen artean gerta daitekeen kasu bati aurre egiteko”.

Laginak astean hainbat aldiz biltzen dira. Behin horiek eskuratuta, analisiak egiteko, RT-PCR bidezko SARS-CoV-2 RNA detektatzen da denbora errealean, ingurumen-laginetan (hondakin-urak), detekzio molekularrean esperientzia duten laborategietan, emaitzak behar bezala interpretatzeko trebatutako eta gaitutako teknikarien eskutik.      

Emaitzak “Detektatuta/Ez detektatuta” bezala adierazten dira, eta, positiboa izanez gero, birusaren kuantifikazioa egingo da, eraikin barruko infekzioaren norainokoaz orientatzeko.

Gero eta gehiago erabiltzen ari den estrategia

Hiri askotan, administrazioak, unibertsitate, zientzia-talde eta laborategiekin batera, hasi dira hondakin-uretan SARS-CoV-2a detektatzeari eta horiek epidemiologia- eta ingurumen-datuekin duten korrelazioari buruzko analisiak egiten, eta, egungo pandemiaren esparruan, hori tresna baliagarria izan daiteke alerta goiztiarrerako, baita ezagutza-iturri ere, etorkizuneko antzeko egoerei begira. Neurri hori egoitzetan aplikatzen da, eta infekzioaren aurrean ahulenak diren gizataldeetako bat zaintzen du: adinekoak.

Horiek horrela, Osasun Ministerioak hauxe jakinarazi du: “hondakin-urak aztertzeak kasu arinak edo asintomatikoak detektatzeko duen gaitasuna da haren abantaila nagusietako bat, eta alerta goiztiarreko tresna izan daiteke SARS-CoV-2aren presentzia goiz identifikatzeko”.

Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi duenez, "hondakin-uretan COVID-19a aztertzeak kasuek noiz gora egin dezaketen adieraz dezake osasun-agintariek igoera horiek egiaztatu baino 5-7 egun lehenago”.