• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bizkaiko eta Arabako bederatzi egoitza eta eguneko zentrotako adinekoek bat egin dute #Harriak herritarren ekimenarekin ingurumenaren garrantziarekiko sentikortzeko

Bizkaiko eta Arabako bederatzi egoitza eta eguneko zentrotako adinekoek bat egin dute #Harriak herritarren ekimenarekin ingurumenaren garrantziarekiko sentikortzeko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Harriak joko bat da, oso arrakastatsua, sare sozialetan, eta harriak margotu eta ezkutatzen datza, lagungarri batzuen bidez beste batzuek bila, aurki eta berriro ezkuta ditzaten.
  • IMQ Igurco-ko adinekoak ekimen horretaz baliatuko dira beren harrien eskutik ingurumena babestu eta natura zaintzeko jokabideak sustatzeko.

 

Adinekoek herritarren mugimenduetan sare sozialen bidez parte hartzeko joera gero eta sendoagoa da, baita hainbat balio, hala nola ingurumena babestea eta natura zaintzea sustatzen dituzten ekimenetan parte hartzea ere. Horren adibide ederra dira Bizkaiko eta Arabako bederatzi egoitza eta eguneko zentrotako –IMQ Igurco-k kudeatzen dituenak– adinekoak. Izan ere, zentro horietan bizi direnak eta horietako erabiltzaileak #Harriak jokoan parte hartzera animatu dira. Joko horrek arrakasta handia du sare sozialetan eta herritarrak ingurumena zaintzearen beharrarekiko sentikortzea du xede.

Hortaz, Ingurumenaren  Munduko Eguna –ekainaren 5a– baino egun batzuk lehenago, Bizkaiko IMQ Igurco Bilbozar eta Zorrozgoiti (Bilbao), Orue eta José M.ª Azkuna (Amorebieta), Unbe (Erandio) eta Arabako IMQ Igurco Araba egoitzetako eta Bizkaiko Bilboko San Adrián, Bilbozar eta Zorrozgoiti eta Estartexte Leioa, Aiboa Getxo, Plazakoetxe Galdakao eta Ondarroako eguneko zentroetako adineko batzuek margotutako dozenaka harri zentroen inguruetan ezkutatuko dira beste pertsona batzuek bila, aurki eta parteka ditzaten.

Harriak ezkutatu aurretik argazkiak atera eta sare sozialetan igoko dira ezkutalekuen gaineko lagungarri batzuekin. Batzuetan, ezkutalekuaren aurrean egindako harriaren argazki bat erabiliko da. Era berean, sare sozialen post-ekin batera hashtag (#) bat jarriko da ezkutalekuaren izenarekin, adibidez, #HarriakBilbao.

Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitzako zuzendari María Urrozek azaldu duenez, «gure egoitzan dihardugunok ekimen horrekin bat egitera animatu gara, laster Ingurumenaren Munduko Eguna izango dela baliatuta. Gure balioak eta lurrarekiko errespetua datozen belaunaldiekin partekatzeak ederki sentiaraziko gaitu guztiok, harriak margotu dituzten adinekoak ez ezik, haiek bilatu, aurkitu eta berriro ezkutatuko dituzten pertsona guztiak ere.      Guztira, gure zentroan bakarrik 37 harri margotu ditugu, eta horiek egoitzaren inguruetatik, Zorrotza auzotik, alegia, utziko ditugu, ekainean zehar. Poz handiz parte hartzen dugu auzoko jardueretan eta poztu egiten gaitu ingurumen-balioak sustatzeagatik ezagut gaitzaten».

Harriak margotzeko jokoa Badajozko familia bati otu zitzaion. Eguraldia kaskarra denean, harriak margotzen dituzte eta, ondoren, oskabitzean, haiek ezkutatzen dituzte beste batzuek aurki ditzaten, aire zabala gozatuta. Duela hilabete batzuetatik hona, ekimenak gorakada itzala izan du sare sozialetan, eta, ondorioz, Euskadiko hainbat eskualdetan talde ugari sortu dira Facebook-en, eskualde bakoitzean margotutako harrien argazkiak eta lagungarriak partekatzeko. Familia-joko hura, hortaz, gizarte-joko bihurtu da, eta hasiera batean parte-hartzaileak haurrak baziren ere, gaur egun adinekoak ere badira.

Mezudun (eta itxaropendun) harri horiek ez diezaiotela pirritan joateri utz, eta ingurumenarekiko errespetua irakasteko nahiz gure adinekoak ikusgai egiteko balio dezatela. Jokatzea ez baita haurren kontua bakarrik.