- «Zahartzaroari buruzko ideia estereotipatuei aurre egiten saiatzen gara, baita hainbat alderdi jorratzen ere, hala nola gaitasunak garatzea, balioak berreskuratzea eta ezagutza historikoak eta kulturalak aberastea».
- «Proiektu horren xedea da adinekoen ahalmena profitatzea, horiekin batera eta horiengandik ikasteko eta gazteei halabeharrezko errealitate bat, zahartzea, ikuspegi konstruktibo, onuragarri eta natural batetik hurbiltzeko».
Gernikako San Fidel Ikastolak eta IMQ Igurco Forua udal-egoitzak belaunaldiarteko programa bat abiarazi dute elkarrekin, ikastolako ikasleentzat eta egoitzako adinekoentzat. Hortaz, San Fidel Ikastolako 20 ikaslek eta ordezkari batzuek egoitza bisitatu dute belaunaldiarteko programaren saioa hasteko.
Saioan, gazteak 15 adinekorekin elkartu dira. Ikasleak talde txiki batzuetan banatu dira eta, elkarrizketa baten bidez, egoitzako adinekoen bizitzen historioei buruzko informazioa bildu dute. Oroipen-teknikaren eskutik, adinekoek oroitzapenak, ikaskuntzak, pasadizoak eta esperientziak berreskuratu eta ikasleekin partekatzen dituzte, eta ikasleek oharrak hartzen dituzte, jardueraren ariketa gisa.
IMQ Igurco Forua egoitzako psikologo Janire Achicallendek adierazi duenez, «adinekoentzat, umeen aurrean beren bizitzen historia gogoratzeak gaitasun kognitiboak, emozionalak eta sozialak suspertzen ditu, eta adinekoen eta ikasleen arteko lotura sendotzen du».
Egoitzako psikologoak azaldu duen bezala, «belaunaldiarteko programa horretan 66 ikaslek parte hartzen dute, hainbat lantaldetan banatuta. Proiektu horren xedea da adinekoen ahalmena profitatzea, horiekin batera eta horiengandik ikasteko eta gazteei halabeharrezko errealitate bat, zahartzea, ikuspegi konstruktibo, onuragarri eta natural batetik hurbiltzeko. Horrela, zahartzaroari buruzko ideia estereotipatuei aurre egiten saiatzen gara, baita hainbat alderdi jorratzen ere, hala nola gaitasunak garatzea, balioak berreskuratzea eta ezagutza historikoak eta kulturalak aberastea».
Trebetasun sozialak eta emozionalak trebatzea «oso garrantzitsua da umeen prestakuntzan eta heziketan. Belaunaldiarteko tolerantzia eta elkarrenganako errespetua balio unibertsalak izan beharko lirateke».
San Fidel Ikastolako irakasle Begoña Zabaletak hau adierazi du: «umeak bihotz-ukituta itzuli ziren ikastolara, egoitzako adinekoekin enpatizatzeko eta esperientzia pozik bizitzeko gaitasuna izan zutelako».
San Fidel Ikastolaren eta IMQ Igurco Forua egoitzaren arteko belaunaldiarteko programak zazpi saio ditu talde bakoitzerako, eta horiek 2021/2022 ikasturtean zehar banatuko dira.