- Clara Puertas 2011. urtetik bizi da IMQ Igurco Bilbozar foru-egoitzan.
- Abusun jaio zen, oso emakume langilea izan zen eta Bilboko inguru horretako garai bateko ehun-lantegian lan egin zuen.
Clara Puertas 2011. urtetik bizi da IMQ Igurco Bilbozar foru-egoitza eta eguneko zentroan. Egoitza hori Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa da eta IMQ Igurcok kudeatzen du. Duela egun gutxi batzuk, Abusu auzoko bilbotar horrek ehungarren urtebetetzea ospatu du, zorionez.
Eta ospakizun hori berezia samarra izan da; lehenik, COVID-19aren pandemia betean ospatu delako, hots, egoitza barruan bizikidetza-unitateko kideak, profesionalak eta erabiltzaileekin bakarrik ospatu baita ospakizuna.
Bigarrenez, semeak, oraingo honetan, bideodei baten bidez abestu diolako “Zorionak zuri”. Baina horren berezia izan den urtebetetze bat ez zen biribila izango opari eta kandeladun tartarik gabe. Hortaz, lore-sorta eder bat eta txokolatezko tarta gozo batek jarri diote ginga urtebetetze-pastelari.
Clararen bizitzaren azalpena
Clara Puertas Tristan Bilbon jaio zen, 1920an. Abusukoa da jaiotzez, oso emakume langilea izan zen, eta Bilboko inguru horretako garai bateko ehun-lantegian lan egin zuen. Cecilio Barrio Llorenterekin (bilbotarra, Torre Urizar ingurukoa) ezkondu zen Zamakolako Artzain Onaren elizan, eta harekin seme bat eduki zuen, Jose Ignacio.
Clara Puertas zaintzen duten profesionalen hitzetan,“emakume xaloa da, hiztuna, eta oso gogotsua. Bere gaitasun funtzionalei dagokienez, oso aktiboa da, eta COVID-19a iritsi aurretik, egunero parte hartzen zuen psikoestimulazioko nahiz aisiako eta animazioko talde-jardueretan. Izugarri gozatzen du jolas-jarduerekin, esaterako, bingoarekin, nahiz arte bidezko terapiarekin –margoztea du gogokoen”.
Zentroaz
IMQ Igurco Bilbozar adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroa da; Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa da eta IMQ Igurcok kudeatzen du. Bi zerbitzuek azken teknologia eta kalitate-estandarrik handienak dituzte. Bertako jakintza-alor anitzeko taldeak arreta pertsonalizatua eta osoa egiten du, arreta bikaina ahalbidetzen duen egoitza modularizatuan.
Bilbo hirigunean dago egoitza, hain zuzen, Mesedeetako eta San Antongo zubien artean, Erriberako azokatik hurbil. 137 toki publiko eta pribatu dauzka, eta eguneko zentroak, beste 50. Instalazioetatik Hiribilduaren bista ederrak daude, begiratoki handiak baititu adinekoek eta horien senideek goza dezaten.