• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Elena Beristain, Vitoria-Gasteizko IMQ Igurco Arabako zainketen ospitaleko eta egoitzako zuzendari berria

Elena Beristain, Vitoria-Gasteizko IMQ Igurco Arabako zainketen ospitaleko eta egoitzako zuzendari berria

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Lehenago, Gipuzkoako egoitza batzuk eta gaixotasun mentala dutenen errehabilitazio psikosozialeko zentro bat zuzendu ditu.
  • Masterra du Desgaitasun, mendekotasun eta autonomia pertsonalaren sustapenean, eta Euskadiko talde soziosanitario horren egoitza bat zuzentzen duen lehenengo gizarte-langilea da.

 

Elena Beristain, gizarte-langilea eta Desgaitasun, mendekotasun eta autonomia pertsonalaren sustapenean masterduna, Vitoria-Gasteizko IMQ Igurco Araba zainketen ospitale eta egoitzako zuzendari berria da. Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 1973an, eta kargu hori  hartu du bere gain, Gasteizko asistentzia-zentro horrek ohiko jarduerari berriro ekin ostean, Araban COVID-19a zuten adinekoak zaintzeko funtsezko pieza gisa kokatu zuen lan itzela egin ondoren. Lan hori Osakidetzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean egin zuen zentroak. 

Zuzendari berriak, hainbat urtez adinekoen arretaren sektoreko gizarte-lana egiteaz gain, Gipuzkoako zenbait egoitza-zentro eta gaixotasun mentala duten pertsonen errehabilitazio psikosozialeko zentro bat zuzendu ditu lehenago; esperientzia ugaria du, beraz, laguntza-taldeak kudeatu eta administratzen.

Adierazi duenez, egoitzan izango duen kargu berriaren helburuak betetzeari dagokionez, “IMQ Igurco Araba zainketen ospitale eta egoitzan lan egiten duten profesional-taldearen laguntzarekin, adinekoei arreta espezializatuko zerbitzu-aukera anitza eskaintzen jarraitu nahi dut, behar jakin bakoitzari egokitutako erantzunak emanez”.

Zuzendari berriak garrantzi handia ematen dio “lehen mailako profesional-taldea izateari”, eta  “etika eta berotasuna gure zerbitzu eta jarduketa guzietan egon daitezen” lan egingo duela adierazi du.

Halaber, IMQ Igurcok Arabako hiriburuan duen egoitza eta zainketen ospitaleak duen “abangoardiako teknologia eta ekipamendu modernoa” nabarmendu ditu, “gure adinekoentzako kalitate- eta erosotasun-estandar altuenak bermatzeko aukera ematen digun hornidura baita, egoera eta bizi-fase guztietan. Hori guztia, adinekoen arretan berrikuntzaren aldeko apustua ahaztu gabe, hori baita IMQ Igurco-ren nortasunaren ezaugarria”.

Azkenik, Elena Beristainek pozik dagoela adierazi du, “IMQ Igurco bezalako izen handiko taldearen partaide izateagatik; sektorean aintzatespen handia du zerbitzu aurreratuengatik, berrikuntzagatik, lidergoagatik eta Geriatriaren alde, hau da, adineko pertsonen espezialisten alde lan egiteagatik. Horri esker, adineko pertsona bakoitza asistentzia-prozesuaren xede izan daiteke, beharrizan desberdinak eta konplexuak modu orokorrean kontuan hartuta”.

IMQ Igurco Araba

IMQ Igurco Araban 75 langilek lan egiten dute, hala nola: Medikuntzako, Erizaintzako, Psikologiako, Fisioterapiako, Gizarte Langintzako eta Terapia Okupazionaleko langileak, Erizaintzako Laguntzaileak eta Animazio Soziokulturaleko profesionalak, eta administrazioko eta beste zerbitzu batzuetako langileak.

Medikuntza- eta erizaintza-zerbitzua ere badu eguneko 24 orduetan, eta egonaldi ertain eta luzeko zainketa aringarri eta kronikoen unitate bakarra du Gasteizen, eta 90 ohe arteko edukiera du; horietatik 35 Osakidetzatik eratorritako paziente aringarri eta kronikoek betetzen dituzte.

Era berean, IMQ Igurco Arabak zainketa espezifikoak eskaintzen dizkie modu pertsonalizatuan mendetasun-maila handia duten pertsonei, eta gaixoaldian dauden pazienteei arreta emateko lekuak ere baditu; hau da, ospitale-alta jaso ondoren, oraindik berariazko osasun-laguntza (erizaintzako zainketak, errehabilitazioa, gainbegiratze medikoa, mugitzeko laguntza, etab.) behar duten pertsonentzat pentsatuta daudenak, beren etxera autonomia-baldintza egokietan itzuli ahal izan aurretik. Egoitzan autonomia funtzional osoa duten arabarrek ere hartzen dute ostatu.