- IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adineko batzuk Konekta-ra (Aldauri Fundazioa) joaten dira astero informatika, Internet eta telefono adimendunen erabilera ikastera.
Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide den eta IMQ Igurcok kudeatzen duen Bilbozar egoitza eta eguneko zentroaren erabiltzaileek ikasturtea hasi dute informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan trebatzeko, hain zuzen, Konekta-ren eskutik (Aldauri Fundazioa). Astero ematen dira eskola horiek.
“Orain dela hiru urte programa esperimental bezala hasi zena, gaur egun baliabide bikaina eta aberasgarria da: zentroko adinekoek beren eguneroko bizimodura egokitu dute eta gero eta gehiago eskatzen dute”, zentroko psikologo María Pérez de Eulatek adierazi duenez. “Jarduera horren eskutik, kognizioa, gizarte-harremanak eta koordinazio psikomotorra lantzen dira, baita estimulazio sentsoriala ere”.
Egoitza nahiz teknologia berrietan prestatzen duen zentroa Bilbo Zaharrean daude. “Ekimena gizarteratzeko elementua da, bi zentzutan: alde batetik, IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adinekoak auzoko bizimodura bertakotzen ditu; bestetik, adinekoak mundu digitalak eta Internetek markatutako gizartean gizarteratzen ditu,”, azaldu du Mónica Cuevas egoitzako animatzaile soziokulturala.
Informatika-eskoletara joaten diren egoitzako adinekoen profilak era askotakoak dira, hala nola, “posta elektronikoa komunikabide bezala Vienan bizi den ilobarekin ezagutu zuena edo YouTube txartel irekiarekin bidaiatzeko ibilgailutzat hartzen duena, edo, ordenagailuaren bitartez, estimulazio kognitiboko ariketen eskutik, astero erronka berriak gainditzeko itxaropenarekin joaten dena”, azaldu du IMQ Igurco Bilbozar egoitzako animatzaile soziokulturalak.
Taldean adin eta gaitasun desberdinetako emakumeak nahiz gizonak daude. “Guztiek dute argi bizi-kalitatea hobetzen eta zahartze aktiboa izaten lagunduko diela eta komunitatean eta informazioaren gizartean integratuago egongo direla. Eta, gainera, hori guztia, gure auzoan bertan”, nabarmendu du María Pérez de Eulate psikologoak.
Konekta proiektua 2001ean sortu zen, "Konekta Sarea" izeneko ekimen baten eskutik, Esplai Fundazioak sortu eta sustatuta eta Bilbon Aldauri Fundazioak kudeatuta, talde batzuei informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eskuratzen laguntzeko, horiek gizarteratzea sustatzearren.