• eu
Kontaktatu

Gazte etorkinek eta Bilboko adinekoek adinak eta kulturak hurbiltzen dituzte sukaldaritzaren bidez

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Esku-hartze sozialeko programa da, belaunaldiartekoa eta kulturartekoa, Bilbo Zaharreko auzokoen artean egiten dena.
  • Gizatalde biek plater tipikoak kozinatu eta dastatzen dituzte elkarrekin, jatorrizko kulturak eta bizimoduak ezagut ditzaten.
  • Ekimen horrek onura ugari dakarzkie adinekoei nahiz gazte etorkinei.

 

Badago pertsona bat eta bere kultura ezagutzeko mahai bat baino toki hoberik? Mahai baten inguruan, hainbat herritaldetako plater tradizionalak dastatzen, alegia. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, IMQ Igurco Bilbozar egoitzak –Bizkako Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– eta Claret Sozial Fondoa fundazioko Claret Enea Gizartetxeak, sukaldaritzan oinarritutako belaunaldiarteko eta kulturarteko programa abiarazi zuten 2016an: “Un mundo de sabores”. Aurten hirugarren aldiz antolatu da.

Egoitzako animazio soziokulturaleko teknikari Mónica Cuevasek azpimarratu duenez, “programaren diseinuari esker, jarduerek hainbat onura dakarkie egoitzako adinekoei. Hortaz, horientzat erronka da bestelako kulturadun pertsonak ezagutzea, alde kognitiboari eta bizi-aldeari dagokienez. Hizkuntzaren oztopoak gainditzea, zapore exotikoen bidezko zentzumenen estimulazioa, gazteekin gizarte-harreman berriak garatzea eta egoitzatik irtetea, auzoko egile aktibo sentituz, erronka handiak dira haientzat, eta horrek estimulatu eta, inolako zalantzarik gabe, asko ekartzen die”.

Programaren tailer praktikoak egiten diren Claret Enea Gizartetxea eguneko zentroko hezitzaile Saioa Echevarríak, bestetik, azaldu du “topaketak errespetuan, ezagutza-trukean eta kultura-aniztasunean oinarritzen dira. Horiek oso presente daude gure gizartean, are gehiago, Bilbo Zaharra auzoan. Horrelako programen bitartez, auzo honen ezaugarri den aniztasunean antolatu eta gizarteratzen laguntzen da”. Halaber, hezitzaileak adierazi duenez, “Un mundo de sabores” programa “aberasgarria da, ordezko aisia ahalbidetzen du, hots, bi gizataldeen onerako, elkar ezagutu eta topatzeko tokietan adinekoek eta gazte etorkinek elkarren errealitateak ezagutzen baitituzte”.

Adinekoak Bilbo Zaharrean bertan dagoen IMQ Igurco Bilbozar eguneko erabiltzaile eta egoiliarrak dira, eta gazte etorkin gehienak Aljeria eta Marokotik datoz.

Aisia inklusiboko programa hori IMQ Igurcoko eta Claret Sozial Fondoa fundazioko profesionalek, gizatalde biekin egunero lan egiten dutenek eta esperientzia handia dutenek, taxutu eta zuzentzen dute. Hala nola, psikologiako (María Pérez de Eulate), gizarte-laneko (Patricia Sastre), animazio soziokulturaleko (Mónica Cuevas) eta gizarte-hezkuntzako (Saioa Echevarría) profesionalek parte hartzen dute.

Programaren aurtengo edizioak sei hilabete inguru iraungo du, eta horretan sukaldaritzaren gaineko prestakuntza-jardunaldiak eta tailer praktikoak antolatu dira, eta horietan, azkenean, emaitzak ebaluatzeko fasea egongo da.