• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Geriatriaren alde apustu egitea herritarren zahartzearen erronkari aurre egiteko eta adineko pazienteenganako arreta hobetzeko

Geriatriaren alde apustu egitea herritarren zahartzearen erronkari aurre egiteko eta adineko pazienteenganako arreta hobetzeko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • 2031n 600.000tik gora euskal herritar izango dira 65 urtetik gorakoak, eta Euskadik ez du haien patologiak artatzeko nahiko geriatra izango.
  • IMQ Klinikek eta IMQ Igurco talde soziosanitarioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute medikuntza- eta ospitale-espezialitateen baterako lana sustatzeko eta adineko pazienteek eta horien familiek behar dituzten osasun- eta gizarte-jarduketak hobeto koordinatzeko.
  • Hitzarmen horrek hainbat alderdi jaso ditu, hala nola, ospitale-arreta, egoitza-arreta, argibideak eta aholkuak, unitate espezializatuak, farmazia eta batera erabiltzeko protokoloak egitea.

 

2031n, Euskal Estatistika Erakundearen populazio-proiekzioen arabera, Euskadin 65 urteko edo hortik gorako 616.010 pertsona izango dira guztira (biztanleria osoaren% 28,2). Horrek esan nahi du 12 urtetan 127.000 pertsona gehiago izango direla adin-tarte horretan, 2019ko datuekin alderatuta (65 urteko edo hortik gorako 488.853 pertsona, hau da, erroldaren % 22,4). Horren aurrean, eta Euskadi Geriatria espezialitate medikoa (adinekoen espezialista) aitortuta ez dagoen autonomia-erkidego bakanetako bat den testuinguruan, IMQ Klinikek —Zorrotzaurre eta Virgen Blanca— eta IMQ Igurco talde soziosanitarioak lankidetza-hitzarmen bat sinatzea erabaki dute, adinekoen koordinazioa eta gizarte- eta osasun-arreta hobetzeko. Hitzarmen hori IMQ Kliniketako zuzendari Nicolás Guerrak eta, IMQ Igurcoko kudeatzaile Santiago Canalesek berretsi dute.

IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendari mediko Iñaki Artaza doktoreak adierazi duenez , “Ezin da ulertu osasun-arreta bikaina ematea adinekoen behar espezifikoei behar bezalako arreta eman gabe. Bizi-itxaropena luzeagoa izatea eta Euskadin erregistratzen ari garen adineko pertsonen guztizko kopuruaren hazkundea erronka handia dira bizi-aldi horri bizi-kalitatea emateko. Hain zuzen ere, etapa horretan agertzen dira gehien patologia anitzeko kronikoak. Era berean, eremu soziosanitarioan premia jakin batzuk mistoak eta konplexuak dira, eta, hori dela eta, ezinbestekoa da haiek artatzera bideratutako osasun- eta gizarte-jarduerak osagarriak eta koordinatuak izan daitezen. Horiek dira lankidetza-hitzarmen hori sinatzera eraman gaituzten baldintzetako batzuk”.

Bi erakundeen arteko lankidetzari esker, arretaren eta zainketen jarraitutasuna bermatuko duen asistentzia-sistema bat garatu ahal izango da, zerbitzu hauek barne hartuta: telelaguntza, etxeko arreta, eguneko zentroak, larrialdi-zerbitzua, akutuen ospitaleratzea, egonaldi ertaina eta luzea, egoitza-arreta, arreta aringarria eta bizitzaren amaierako zainketak.

Pazientearenganako arreta

Hitzarmenak lankidetza-irizpideak jarri ditu IMQ Igurcotik IMQ Kliniketara (Larrialdiak edo ospitaleratze programatuak, besteak beste) pazienteak bideratzeari buruz, eta alderantziz  (osatze funtzionalak, gaixondoak, bizitzaren amaierako zainketak edo gizarte-laguntza, besteak beste), adinekoen unean uneko beharren arabera.

Halaber, Hausturak Koordinatzeko Unitateak sortzea aurreikusi da, haustura osteoporotikoa duten pazienteen detekzioa estimulatzeko, ahal den neurrian bigarren haustura saihesteko. Talde kolaboratzailean, erizainak, familiako medikuak, erreumatologoak, barne-medikuntzako medikuak, geriatrak, traumatologoak, erradiologoak, errehabilitatzaileak eta abar ari dira.

Bestetik, IMQ Igurcok Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketan ospitaleratutako adineko pazienteei IMQ Laguntza zerbitzua emateko konpromisoa hartzen du. Zerbitzu horren bidez, adineko pazienteei eta horien senideei argibideak eta aholkuak ematen zaizkie kliniketan daudenean eta ospitale-altaren plangintza egitean. Hainbat alderdiri buruzko informazioa biltzen du: etxeko zainketak, laguntza teknikoak, etxebizitzen egokitzapena, zaintzaileen prestakuntza, etxeko zainketa-planak, eguneko zentroak, errekuperazio funtzionaleko unitateak, egoitzak, administrazioarekiko izapideak, laguntzen kudeaketa edo mendekotasuna baloratzeko izapideak, besteak beste.

Hitzarmenak, halaber, IMQ Kliniketako Farmazia Zerbitzuari eta IMQ Igurcoko unitate espezializatu jakin batzuei laguntzeari buruzko atal bat jasotzen du. Helburua da Pazienteak Larrialdietako zerbitzura ez bideratzea edo kliniketan ez ospitaleratzea, patologia akutuengatik edo gaixotasun kroniko aurreratuko egoera batengatik tratamendu jakin batzuk betetzeko. IMQ lgurco enpresaren egoitzei sendagaiez hornitzeko aukera ere jaso da, Eusko Jaurlaritzaren Farmazia Dekretu berriaren zirriborroan jaso den bezala.

Hitzarmenaren beste alderdi nabarmen bat da sindrome geriatrikoei eta adineko biztanleen artean bereziki nagusitzen diren gaixotasunei aurre egiteko laguntza-protokoloak eta baterako prozedurak egitea. Neurri hori gehitu behar zaio Geriatriako espezialistak IMQ kliniketako koadro medikoan sartu izanari, IMIBIren bidez (Barne Medikuntza) gehitu zaio neurri hori. Protokolo eta prozedura horiek Larrialdietako adineko pazientearenganako arretari gehituko zaizkie..

Prestakuntza eta ikerketa

Prestakuntzari buruzko jarduerak berariaz jasotzen dira bi erakundeetako medikuen arteko saio kliniko bateratuak egiteko hitzarmenean, baita bateratze-jardunaldiak eta -bilerak, espezialitate desberdinetako profesionalen arteko topaketak, profesionalak modu gurutzatuan txandakatzea, jardunbide egokien trukea eta abar egiteko hitzarmenean ere. Hitzarmena adineko gaixoarekin zerikusia duten ikerketa-proiektuen planteamenduarekin amaitzen da.