Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Getxoko Udalak esperientzia pilotu bat jarri du abian, mendekotasuna duten pertsonen eta haien zaintzaileen beharren ezagutzan sakontzeko

Getxoko Udalak esperientzia pilotu bat jarri du abian, mendekotasuna duten pertsonen eta haien zaintzaileen beharren ezagutzan sakontzeko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Esperientzia pilotuan kasuen hasierako balorazioa egingo da, zaintzaileen eta mendekoen egoerak ezagutzeko.

Ondoren, haientzako zainketa pertsonalizatuen planak egingo dira, IgurTEK plataforma teknologikoaren laguntzarekin. Etxeko zainketetarako laguntza-zerbitzu berria, teknologia berrietan oinarritua eta IMQ Igurcok garatua.

Getxoko Udalak esperientzia pilotu bat jarri du abian mendekotasuna duten pertsonen eta haien familiako zaintzaileen egoera eta premiak hobeto ezagutzeko. Hori da ezarritako lan-ildoetako bat, azken hilabeteetan etxean mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzen dituzten pertsonen premiei buruzko azterlan diagnostiko batek emandako datuak ezagutu ondoren. Azterlan horretan, desgaitasunen bat duten 23 pertsona eta mendekotasun-egoeran dauden 90 pertsona artatzen dituzten Getxoko 113 zaintzailek hartu dute parte. Zaintzaileen profila oraindik ere emakumezkoa da, adinekoa, eta premien diagnostikoan hurrengoak agertu dira: kezka ezagutzarik ezagatik, jokabide-aldaketak jasaten ez jakiteagatik, erorketengatik, baliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik, etorkizunari begira ziurgabetasunagatik, edo zaintza egiteko denbora nahikorik ez edukitzeagatik.

Udaleko zaintzaileentzako laguntza-zerbitzu espezializatu eta espezifikoak azterlanean jasotako kezkei irtenbide integrala eman nahi die. Esperientzia pilotuaren bidez, 20 kasuren balorazioa egingo da, hainbat galdetegiren bidez, zaintzaileen eta mendekoen egoerak ezagutzeko. Ondoren, zaintza plan pertsonalizatuak egingo dira, IgurTEK plataforma teknologikoaren laguntzarekin. Etxeko zainketetarako laguntza-zerbitzu berria da, teknologia berrietan oinarritua, eta mendekotasuna duten pertsonen eta haien zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi du, bai eta etxeko egonaldia luzatu ere. IgurTEK IMQ Igurcok garatu du, Getxoko Zaintzaileei Laguntzeko Zerbitzuaren Programako ikastaroen eta tailerren kudeaketaz eta prestakuntzaz arduratzen den erakundeak. Tresna berri horri esker, zaintzaileak harremanetan egon ahal izango du bi pertsonak (zaintzailea eta mendekoa) prozesu osoan laguntzeaz arduratuko diren profesionalekin, sortzen diren behar guztiei erantzuteko ikuspegi integral, profesional eta espezializatu batetik, eta errealitate bakoitzari pertsonalizatua emanez.

Plan pertsonalizatuak egiteko, tablet bat erabiliko da, estimulazio kognitiboa, ariketa fisikoa eta jardueraren monitorizazioa errazteko, kontrol- eta jarraipen-deiak egiteko, eta gomendioak eta laguntza jasotzeko. Probaldia amaitutakoan, mendetasuna duten pertsonen zaintzan hobekuntzak erraztuko dituzten ondorioak atera ahal izango dira.

«Ekimen horren bidez, beste urrats bat eman nahi dugu mendekotasuna duten pertsonei eta haien familiako zaintzaileei laguntza integrala emateko, pertsona horien ongizate emozionalean eta fisikoan aurrera egiteaz gain, aisialdi partekatuko programen, tailerren eta ikastaroen bitartez», nabarmendu du Getxoko Udaleko Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Diazek.

Getxon zaintzaileak hainbat laguntza-zerbitzu ditu eskura, hala nola mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko eskura dauden zerbitzuei eta laguntzei buruzko aholkularitza, zainketak optimizatzeko gomendioak, diziplina anitzeko prestakuntza laburrak... Aisialdi partekatuko programa bat ere eskaintzen da, zaintzaileentzako ohiko tailerrak, kudeaketa emozionalari, erlaxazioari, prestakuntzari eta entrenamendu fisiko eta kognitiboari buruzko txangoak eta ikastaroak.