• eu
Kontaktatu

Hasi da jada bizkaiko adinekoen eguneko zentroak jendearentzat zabaltzen

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • IMQ Igurcok kudeatzen dituen Ondarroako eta Ugao-Miraballesko eguneko zentroak parte hartzen ari dira Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzak eguneko lau zentrotan abiarazi duen lehenengo proba pilotuan.
  • Ia-ia erabiltzaile gehienek itzuli nahi izan dute eguneko zentrora.

 

Ondarroako eta Ugao-Miraballesko adinekoen zentroek –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide direnak eta IMQ Igurcok kudeatzen dituenak– ateak zabaldu dituzte berriro, Foru Aldundiak abiarazitako egitasmo pilotu baten esparruaren barruan; horretan beste eguneko zentro bi ere parte hartzen ari dira eta aste bukaeran bederatzi gehituko zaizkie.

IMQ Igurcoko eguneko bi zentrotako erabiltzaileek eta horien senide gehienek erantzun ona eman diote egitasmo pilotuari: izan ere, Ugao-Miraballeskoan erabiltzaile guztiak (17) berriro itzuli dira, bat izan ezik, atzotik, eta Ondarroakoan, guztiak (10) bi salbu.

IMQ Igurcoko eguneko zentroetako zuzendari Eneritz Elgezuak azaldu duenez, “eguneko zentroak berriz irekitzeak aldaketa ugari ekarri ditu, erabiltzaileei beharrezko arreta emateko gai izan daitezen –segurtasun-neurri zorrotzekin, erabiltzaileentzat, beren familientzat eta zentroetako profesionalentzat. Dena den, esperientzia pilotua denez, litekeena da datozen egunotan zerbait aldatu behar izatea, zentroetako esku-hartzeen martxaren arabera, betiere, Bizkaiko Foru Aldundiaren ildoen arabera eta ikuskapen zuzenarekin”.

Eguneko zentroak berriro zabaltzeko kontuan hartu diren alderdien artean, erabiltzaileak talde txikietan –“bizikidetzarako unitateak”– antolatatzeko neurria azpimarratu beharra dago. Eneritz Elgezuak adierazi duen bezala, “bizikidetzarako unitateen bitartez, adinekoen talde txikiekin lan egin dezakegu, eta profesional beraiek ematen diete arreta etengabe, eta horrek segurtasun-neurri gehigarria dakar”. Lan egiteko modu berri horrek Ugao-Miraballesko eguneko zentroaren lanpostuen zerrenda handitzea ekarri du, eta beste profesional bat hasi da lanean.

Bizikidetzarako unitate bakoitzean, “adinekoak lehen, koronabirusaren krisia hasi aurretik, egiten zituen jarduera guztiak egiten ditu eta profesionalengandik esku-hartze guztiak jasotzen ditu, hots, alderdi fisikoei nahiz kognitiboei eta, jakina, ludikoei dagokienez”.

Oinarrizko alderdien, hala nola, garraioaren edo adinekoen eguneko zentroetako otorduen (gosariak, bazkariak eta askariak) protokoloak aldatu behar izan dira, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko; era berean, eguneko zentroetan tokien antolamendua ere aldatu egin da.

Halaber, adinekoek nahiz profesionalek maskarak daramatzate aldi oro, behintzat, datozen asteetan, eta gel hidroalkoholikoa dute eskura eskuak egoki eta etengabe garbitzeko. Eta zentroan dauden bitartean, osasun-agintzaritzek adierazitako pertsonen arteko segurtasun-tartea errespetatzen dute. Azkenik, zentroak garbitu eta desinfektatzeko prozedurak berregituratu dira, erabiltzaileei ahalik eta asepsia bermerik handienak emateko SARS-CoV-2 birusaren kontra babesteko.