Kontaktatu

IMQ Igurco egoitzak bizikidetza unitate bihurtzen hasi da

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • 25 pertsonentzako bizikidetza-unitate berriak arreta pertsonalizatuagoa bultzatzen du, etxe baten antzekoagoa, alegia; komunitatera zabalik dago  eta laguntza behar duten pertsonen behar, nahi eta itxaropenei erantzuten die.

IMQ Igurco talde soziosanitarioak 25 pertsonentzako lehenengo bizikidetza-unitatea abiarazi du Erandiko IMQ Igurco Unbe zentro soziosanitarioan, Bizkaiko Foru Aldundiak, zerbitzu soziosanitarioak kudeatzen dituzten erakundeekin lankidetzan, iraupen luzeko zainketak aldatzeko eman duen bultzadari erantzuteko. Izan ere, eraldaketa hori pertsonalizatzera bideratu da, aniztasunarekiko arretan eta beren bizitza-proiektua garatzeko laguntza behar duten pertsonen behar, itxaropen eta lehentasunen bilakaeran aurrera egiteko.

IMQ Igurcoko Eragiketa zuzendari Amaia Murok adierazi duenez, bizikidetza-unitate berriak «arreta pertsonalizatuagoa bultzatzen du, etxe baten antzekoagoa; komunitatera zabalik dago, eta laguntza behar duten pertsonen behar, nahi eta itxaropenei erantzuten die».

Bizkaiko Foru Aldundiak iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko martxan jarri duen prozesuaren helburua da aurtengo urtea bukatu aurretik Aldundiaren ardurapeko egoitza-arretaren % 35 bizikidetza-unitateetan ematea.

«Asistentzia-modu berri hori aintzindarietako bat da Bizkaian, eta toki berezi eta egokituak ditu, baita atsedenerako eta aisialdirako egonaldiak ere, egoitzan daudenak etxean bezala senti daitezen. Horrela, IMQ Igurcon berrikuntzaren alde eta asistentziaren kalitatearen alde egiten darraigu gure egoitzetan eta eguneko zentroetan», azpimarratu du Amaia Murok.

Azpiegiturak ez ezik, IMQ Igurco Unbe egoitzan antolaera eta kultura ere aldatu dira, profesional asistentzialekin eta ez-asistentzialekin: «Antolaketa-berrikuntza batzuk ezarri ditugu prestakuntza espezifikoen bidez, arreta pertsonalizatuagoa eta pertsona bakoitzarengan eta harreman-sarean oinarritua izateko moduak garatzeko», azaldu du Eragiketa zuzendariak.

Horren hitzetan, eredu-aldaketa sustatu duen filosofiarekin bat etorriz, prozesua «pixkanakakoa eta mailakatua» da, arreta pertsonalizatuagoa lortzeko, zeinean «harreman sozialak eta, hortaz, familien eta adiskideen partaidetza funtsezkoak diren».

Moduluen araberako antolaketatik bizikidetza-unitateetara

Berez gertatu da IMQ Igurco Unben egoitza-zentroetan tamaina txikiko bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua. Izan ere, zentroak berak, martxan jarri zenetik, modulu desberdinetan funtzionatzen du, horietan zaintzen diren pertsonen ezaugarrien arabera.

Aurretiko esperientzia unitate independenteetan

Halaber, beste elementu batek ere bultzatu du aldaketa: IMQ Igurco Unbeko profesionalek covid-19aren pandemiak ekarri zuen erronkan izandako esperientzia. Izan ere, zentroa modu guztiz independentean funtzionatu zuen, esparru berean, IMQ Igurcok, Osakidetzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin koordinatuta, covid-19ak jotako adinekoei arreta emateko abiarazi zuen bizikidetza-unitate soziosanitarioarekin batera. Unitate berezi horrek 272 pertsonari eman zien arreta, 2020ko apiriletik 2021eko apirilera, eta ez zen profesional bat ere kutsatu.