• eu
Kontaktatu

IMQ Igurco Orue, pazientearen segurtasunari buruzko ziurtagiria lortu duen Euskadiko lehenengo egoitza

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Ziurtagiri horrek alderdi hauek dakartza berekin: medikazioaren kudeaketa hobetzea; infekzioak, erorikoak eta presioko ultzerak prebenitu eta kudeatzea; bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko protokoloak, pazienteak identifikatzeko sistema berriak, nutrizioa, eta egoitzako erabiltzaileak nahiz horien senideak eta laguntzaileak prestatzea.
  • Adierazle eta helburuekin loturiko Arrisku Klinikoen Mapa dauka zentroak, eta haiek aldizka kontrolatu eta neurtzen dira.
  • Sektore soziosanitarioak gero eta adintsuagoak, konplexuagoak eta ahulagoak diren pazienteak artatzeko duen joaerak sustatu du segurtasun klinikoan eman den aurrerapausoa.

 

Bizkaiko (Amorebieta-Etxano) IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioa, pazientearen segurtasunerako arriskuak kudeatzeko sistemari buruzko AENORen ziurtagiria lortu duen Euskadiko lehenengo adinekoentzako arreta-zentroa da. 17 urtez baino gehiagoz pertsona adintsuei arreta ematen eta bi urtez buru-belarri aritu ondoren, Euskadiko zentro soziosanitario horrek UNE 179003 Arauaren araberako ziurtapena lortu du.

Gaur egun, zentroak Arrisku Klinikoen Mapa dauka, eta horrek hainbat dimentsio barne hartzen ditu, protokolo eta prozedura kliniko normalizatuetan bildurik, eta horiek, Aginte Talde Asistentzial baten bidez, aldizka kontrolatu eta neurtzen diren helburu eta adierazleekin lotzen dira. IMQ Igurco Orue-ren ziurtagiri berria, IMQ Igurco-ko egoitzek eta eguneko zentroek, duela hamar urtez geroztik, kudeaketan eta kalitatearen hobekuntzan (ISO 9001) dutenari gehitu zaio.

Asistentzia-hobekuntzak

IMQ Taldeko Pazientearen Kalitate eta Segurtasunaren arduradun Isabel Urrutiak adierazi duenez, “ziurtagiriak alderdi hauek dakartza berekin, besteak beste: medikazioaren kudeaketa hobetzea; infekzioak, erorikoak eta presioko ultzerak prebenitu eta kudeatzea; bihotz-biriketako bizkortzeko protokoloak hedatzea eta desfibriladoreak erabiltzea, pazienteak identifikatzeko sistema berria ezartzea; egoitzako erabiltzaileen nutrizioa zaintzea eta egoitzako erabiltzaileak eta horien senideak eta laguntzaileak prestatzea”. Hauek dira, hain zuzen ere, segurtasun klinikoaren hobekuntzak:

Bihotz-biriketako bizkortzea. Protokolo berria zehaztu da, jarduteko algoritmo batez. Halaber, bihotz-birietako bizkortzean esku hartzeko taldea prestatu da, material, medikazio eta desfibriladorearekin erraz mugi daitezen. IMQ Igurco Orue egoitzak eta San Mames futbol-estadioak larrialdietan esku hartzeko asistentzia-motxila berdinak dituzte.

Medikazioa modu seguruan kudeatzea. Medikazioa prestatu eta emateko zirkuitua kudeatzerakoan hobekuntzak izan dira, hala nola, pazientearen adiera bakarreko identifikaziotik hasita, medikazio-kutxaren erabilera, estupefazienteen kudeaketa, biltegiak minimizatzea edo galkortasuna aztertu eta kontrolatzeko sistematika.

Infekzioak prebenitu eta kontrolatzea. Hainbat ekimen burutu da eskuak garbitzeaz (neurri erraz eta eraginkorrena, infekziorik gerta ez dadin). Esaterako, soluzio hidroalkoholikoak jarri dira egoitzako erabiltzaileen gela guztietan eta guztientzako eremuetan, baita erizaintza-kontrolak ere. Era berean, protokoloak garatu dira lametizilinari erresistentea den Staphylococcusaureus-ekeragindako infekzioak prebenitu eta tratatzeko.

Istripuak eta erorikoak prebenitzea. Istripurik eta erorikorik gerta ez dadin,egungo protokoloa aztertu eta eguneratu da: arriskua egoki baloratu da, erorikoen prebentzio aktiboa eta pasiboa eta erorikorik gertatuz gero nola jokatu azaltzen duen protokoloa. Halaber, Informazio Gidaliburua egin da, istripuak eta erorikoak saihesteko, egoitzan sartzean nahiz etxean. Egoitzan sartzen diren guztiei ematen zaie gidaliburu hori.

Presioko ultzerak prebenitu eta zaintzea. Lantaldea eratu da erizainekin, ultzera horiek tratatzeko protokoloa aztertzeko. Tratamendu eta prebentzio-neurriei buruzko etengabeko prestakuntza-plana ezarri da. Halaber, presioko ultzerak tratatu eta prebenitzeko behar diren gailu guztiak –esaterako, zarakarren kontrako koltxoiak– etengabe eguneratzen dira.

Egoitzako erabiltzaileak eta horien senideak eta laguntzaileak prestatu eta heztea. IMQ Igurco Orue-ko profesionalek etengabe ematen diete senideei egoitzako erabiltzaileen osasun-egoeraren berri. Halaber, egoitzan dihardutenek berariazko gomendio medikoak eman ohi dituzte gripe-aldietan, bero-boladetan edo udaberriko alergietan, baita infekzioak prebenitzeko prestakuntza orokorra ere.

Pazienteak identifikatzeko prozesu berria. Errekuperazio funtzionaleko unitateetako pazienteak eta egoitzatik ihes egiteko arrisku handia duten pazienteak identifikatzeko eskumuturrekoen sistema hedatu da.

Nutrizioa. Egoitzako erabiltzaileen nutrizio-egoeran eragina duten aldagai guztiak zehatz-mehatz aztertu dira, adinekoek behar dituzten mantenugaiak modu egokienean har ditzaten, disfagia gertatzeko arriskua txikiago dadin eta malnutrizio, desnutrizio edo deshidratazio-egoerarik gerta ez dadin.