- Beste erakunde batzuk ere hautagai izan diren lehiaketa publiko baten ondoren lortu da esleipena berritzea eta, ondorioz, Leioa, Ondarroa eta Ugao-Miraballesko adinekoentzako eguneko zentroetan etxeTIC eredu berria abian jarriko da. Bizkaiko Foru Aldundiaren doako zerbitzu hori adinekoek etxean bizitzen jarraitzeko zainketen lagungarri da. Bilboko IMQ Igurco Etxaniz eguneko zentroan badagoenari gehitu zaio zerbitzua haietan.
- IMQ Igurcoko eguneko foru-zentro hauetarako ere berritu da esleipena: Bilboko San Adrian eta Otxarkoaga, Getxoko Aiboa eta Galdakaoko Plazakoetxe. IMQ Igurcok, halaber, emakida-erregimenean foru-zentro gerontologiko hauek kudeatzen ditu: Bilbozar eta Zorrozgoiti.
Euskadiko IMQ Igurco talde soziosanitarioak Bizkaiko Foru Aldundiko adinekoentzako zazpi eguneko zentroren kudeaketa berritu du oraintsu lehiaketa publikoan. Orain arte, zentro horiek Bilboko Etxaniz zentroarekin batera kudeatzen zituen. Hain zuzen, hauek dira zentroak: Bilboko San Adrian eta Otxarkoaga; Leioako Estartetxe; Getxoko Aiboa; Galdakaoko Plazakoetxe, Ondarroa eta Ugao-Miraballes. IMQ Igurcok, halaber, emakida-erregimenean foru-zentro gerontologiko hauek kudeatzen ditu: Bilbozar eta Zorrozgoiti. Guztira, 393 leku ditu Bizkaiko eguneko zentroetan.
Azpiegiturak kudeatutako lehiaketa publiko baten deialdiaren ondoren lortu da esleipena berritzea. Euskadi barruko eta kanpoko hainbat enpresa-taldek parte hartu duten ondoz ondoko lehiaketa publikoen Bizkaian enpresa-, gizarte- eta kirol-azpiegiturak proiektatu, eraiki, kontserbatu eta kudeatzen dituen enpresa publikoa da hura. Eta, azkenik, euskal talde soziosanitario horri esleitu zaio kudeketa.
Esleipena berritzearen ondorioz, halaber, Leioa, Ondarroa eta Ugao-Miraballesko eguneko zentroetan etxeTIC eredu berria abian jarriko da. Bizkaiko Foru Aldundiaren doako zerbitzu hori adinekoek etxean bizitzen jarraitzeko zainketen lagungarri da. Bilboko IMQ Igurco Etxaniz eguneko zentroan badagoenari gehitu zaio zerbitzua. Izan ere, IMQ Igurcok kudeatzen duen zentro hori aitzindaria izan zen zerbitzua ezartzen. Hala bada, IMQ Igurco, lau eguneko zentro dituenez, Bizkaian etxeTIC zerbitzuen kudeatzaile nagusienetako bat bilakatu da.
Azpimarratzekoa da etxeTIC eredua erabat hiri-eremutik (Bilbo) kanpo ezarri izana eta biztanleria-dentsitate txikiagoa duten eta landako eta arrantzako eremuetan garrantzi handia duten eremuetan garatu izana, hala nola Ugao-Miraballeseko eta Ondarroako eguneko zentroetan. Zentro horietan, Arratiako eta Lea-Artibaiko hainbat udalerritako mendekotasun-egoeran dauden pertsonak eta horien zaintzaileak artatuko dira.
Horren haritik, etxeTIC ez da adinekoen eremura mugatzen; aitzitik,desgaitasunen bat duten pertsonei ere ematen die zerbitzua, eta, horretarako, beren gaitasunak iraunaraztea, etxean bizitzen jarraitzea eta zaintzaileei laguntzea sustatzen ditu.
IMQ Igurcoko Eguneko Zentroen zuzendari Eneritz Elgezuaren hitzetan, «lehiaketa bakoitzean aurkeztutako baldintza-agirien balorazioan, alderdi teknikoak eta ekonomikoak ez ezik, zerbitzuaren kalitatearekin lotutako beste faktore batzuk ere hartu dira kontuan. Esleipena berritu izanak Administrazio Publikoak ez ezik, erabiltzaileek ere berretsi gaituztela esan nahi du, erabiltzaileak baitira gure izateko arrazoia. Eskerrak ematen dizkiegu batzuei eta besteei gugan jarritako konfiantzagatik, baita IMQ Igurcon lan egiten duten profesional guztiei ere, urteotan egindako lan itzelagatik».
Adierazi duenez, «adinekoek etxean bizitzen jarraitzeko etxeTIC moduko laguntza-eredu berritzaile bat martxan jarri izana aparteko erronka izan zen guretzat. Gaur egun, hainbat urtetan kudeatzen ibili ondoren, esan dezakegu ezagutza, esperientzia eta inplikazioa baditugula ereduaren aplikazioa beste zentro eta ingurune batzuetara hedatzeko. Eraldaketa garrantzitsua da parte hartzen dugun zainketa-ereduan, eta horrek harrotu eta motibatu egiten gaitu».
20 urtetik gorako esperientzia eguneko zentroak kudeatzen
20 urte baino gehiago dira IMQ Igurcok Bizkaiko hainbat udalerritan eguneko zentroak kudeatzen dituela, zeinak Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-azpiegituren sarearen barruan dauden. Baliabide horiek adinekoei hainbat esparrutan laguntza eskaintzen laguntzen dute, ongizate fisikoa, mentala, emozionala eta soziala sustatuta. Era berean, pertsonek etxean bizitzen jarraitzea ahalbidetzen dute, autonomia pertsonalaren mailari eustea errazten dute eta zaintzaileei zaintzen laguntzen diete eta arnasaldia ematen.
60 urteko edo hortik gorako pertsonentzat dira tokiak: autonomoak, arazo fisiko edo kognitiboak dituztenak, susperraldi baten ondoren ahul daudenak, familia-euskarri eskasa dutenak, desgaitasun-egoeran daudenak edo bakardade-sentimenduak dituztenak, besteak beste. Eguneko zentroetako arreta diziplina arteko talde espezializatuek ematen dute. Talde horiek medikuntzako, psikologiako, erizaintzako, fisioterapiako eta gizarte-laneko profesionalek eta arreta soziosanitarioko teknikariek (gerokultoreek) osatzen dituzte.
IMQ Igurcoko eguneko zentroek nahierara pertsonalizatutako zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta horietako batzuek, plaza pribatuak ere. Oinarrizko zerbitzuak ez ezik (gosaria, bazkaria eta askaria), diziplina anitzeko taldeak egindako banakako planetan oinarrituta, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza espezializatuagoak ere eskaintzen dira, adinekoei ahalik eta autonomia handiena eta bizi-kalitate onena emateko, beren gaitasunei eusten lagunduta edo, beste kasu batzuetan, prebentzio-elementu gisa.
Horretarako, hainbat programa garatzen dira, hala nola esku-hartze sanitarioa, esku-hartze funtzionala, esku-hartze psikologikoa eta aisialdi komunitarioko programak, zeinen helburua den eguneko zentroak dauden komunitatearekin integratuta egotea eta harreman zuzena izatea.