Etxeko zainketei laguntzeko zerbitzu berria da, teknologia berriez baliatzen dena.
IgurTEKek errazten du adinekoak beren ingurune sozifamiliarrean ahalik eta denbora gehien eta autonomia funtzional handienarekin eta bizi-kalitate hobearekin egon daitezen. Era berean, adinekoa zaintzeaz arduratzen denari ezagutza profesionalak ematen dizkio bere lana egoki egin dezan labor.
Zahartze osasuntsuaren zerbitzura berrikuntzaren ahalmena maximizatzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea gauzatu duen fundazio Adinberrik, Adinberri Silver Forum ekitaldia antolatu du, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, azaroaren 8an eta 9an izango dena. Gaur goizean inauguratu da ekitadia, eta horretan, sektore horretako profesional nagusiak elkartuko dira formatu «inspiratzaile eta praktiko batean»; izan ere, nazioarteko erreferentziazko hizlariekin egindako biltzarra eta Silver Economy eremuko berrikuntza ezagutzeko antolatutako azoka bateratuko dira ekitaldi berean.
IMQ Igurco talde soziosanitarioak –egoitzetako arretan, eguneko zentroetako zainketetan, telelaguntzan eta adinekoen arloko informazio- eta aholkularitza-zerbitzu espezializatuetan 20 urtetik gorako esperientziaduna– ‘IgurTEK, etxeko laguntza’ zerbitzu berria aurkeztu du foro horretan: ‘IgurTEK, etxeko laguntza’.
Hortaz, IMQ Igurcoren standera hauek bertaratu dira: Santiago Canales, zuzendari kudeatzailea; Íñigo Elorza, Merkaturatze eta Negozio Garapeneko zuzendaria; Eneritz Elgezua, Eguneko Zentroetako zuzendaria; eta Selene Sánchez, psikologoa.
Eneritz Elgezuak azaldu duenez, «IgurTEKek xede du adinekoak beren ingurune sozifamiliarrean ahalik eta denbora gehien eta autonomia funtzional handienarekin eta bizi-kalitate hobearekin egon daitezen erraztea, eta, era berean, adinekoa zaintzeaz arduratzen denari ezagutza profesionalak ematea bere lana egoki egin dezan. Hori guztia, erabilera anitzeko plataforma teknologiko propio baten bitartez, zeinari esker, urruneko arreta eman daitekeen eta etxeko zainketei lagun dakiekeen».
IgurTEKen, kasu bakoitzak bere kudeatzailea du, IMQ Igurcoko erreferentziazko profesional bat, alegia, adinekoaren eta zaintzaileren eskura dagoena.
Zerbitzu berriak hainbat etapa edo fase du, eta guztiak urrunetik egiten dira, garatutako plataforma teknologikoaren bidez, eta zentro soziosanitarioetan aldizka egonda.
Lehenik, balorazio osoa egiten da, eta adinekoaren familia-inguruneko pertsona edo ahaide batek, 20 minutu baino gutxiagoan, galde-sorta erraz bati erantzuten dio, Internet bidez. Datuak biltzeko, plataforma teknologikoak balorazio-eredu propioa erabiltzen du, nazioartean onartutako eskala geriatriko estandarizatuetan oinarrituta.
Plataformak datuak bildu ondoren, aztertu egingo ditu IMQ Igurcoko profesionalek baliozkotutako algoritmoen bitartez, eta gaitasunak, sindromeak, premiak eta arriskuak identifikatuko ditu sozietate zienfitikoen gomendioen arabera zehaztuta. Informazio hori emaitza-txosten batean agertuko zaio, PDF formatuan, zaintzaileari, eta agiri horretan, emaitza horien arabera arlo bakoitzean egin beharreko esku-hartzeen proposamena ere txertatuko da.
Emaitzak aztertu ondoren, plataformak berak zainketa-plan indibidualizatu bat sortuko du, eta horretan adinekoa zaintzeko helburuak eta ekintzak proposatuko dira, hori guztia, modu grafikoan eta egutegi baten bidez. Zainketa-plan pertsonalizatu horrek jasotako esku-hartzeak zainduarentzat nahiz zaintzailerentzat izango dira.
Aurrekoak ez ezik, zaintzaileak hainbat laguntza-zerbitzu ere ditu eskura, hala nola mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko eskuragai dauden zerbitzuei eta laguntzei buruzko aholkularitza, zainketak optimizatzeko gomendioak edo diziplina anitzeko prestakuntza laburrak. Azkenik, IgurTEK zerbitzuak jarraipena egiten du, eta adinekoaren eta zaintzailearen egoera aldizka baloratzen eta zainketen bilakaera kontrolatzen du.
Biltzarra
Adinberri Silver Forum kongresuan erreferentziazko 20 hizlarik parte hartuko dute, eta lau mahai-inguru egingo dira. Foroan, besteak beste, nazioarteko aditu hauek parte hartuko dute: Saila Rinne, Eurpar Batasuneko Osasun Digital, Ongizate eta Zahartze Unitateko arduraduna; Ad van Berlo, ingeniari nederlandarra, Smart Home eta e-Health gaietan esperientzia ugariduna, ‘Adinekoen onerako Smart Homes konponbideak, zein erronka daude?’ txostena jorratuko duena; eta Dov Sugarman, AgeTech gaietan lider aintzatetsia, industrian liderra den segurtasun eta ongizateko monitorizazio konponbide bat garatu duena, biltzarrean hitzaldi hau emango duena: ‘Age-Tech star-up-en azelarazioa: zahartzearen etorkizuna aldatuko duten ekitzaileei laguntza’.
Aditu hauek ere parte hartuko dute: Keren Etkin, gerontologoa eta The Age Tech Revolution liburuaren idazlea, zeinak gai hau jorratuko duen, hitzaldi baten eskutik: ‘AgeTech iraultza, zer, zergatik eta noiz’; eta Sarah Thomas, zahartze-eremuko berrikuntza-estrategiako aditua, hitzaldi hau emango duena: ‘AgeTech berrikuntza- lankidetza da gakoa’.
Adinberri Silver Forum-ek living lab bat izango du etxe-formatuan, adinekoentzako produktu eta zerbitzuak erakusteko, eta hartan etxebizitzarekin eta ingurunearekin loturiko nobedadeak ezagutzeko aukera egongo da, hain zuzen, bizitza-luzerari, adinekoen arreta eta zaintzari, zahartze osasuntsu eta aktiboari eta adinkoentzako finantza-plangintza eta aseguruei buruzkoak. Era berean, erakustaldiak ere antolatuko dira, produktu berritzaileak probatzeko, eta aukera egongo da erakusketariekin eta bertaratuko direnekin bilerak ixteko.