Kontaktatu

IMQ Igurcok osasun arriskuen adierazleei buruzko informazio sistema bat ezarri du egoitzetan familien eskura

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Hilero, erreferentzia-senide bakoitzak sindrome geriatrikoen adierazleak, tratu onaren item batzuen adierazleak eta zentroko biztanleria geriatrikoaren balorazio-eskalen adierazleak jasotzen ditu.
  • Eratzetik bertatik Taldeko egoitzetan ezarritako osasun-arriskuen adierazleen jarraipen-sistema horrek arreta optimoaren gaineko desbideratzeak identifikatzen ditu, gertaera kaltegarri bat gertatzeko banakako arriskua gutxitzeko jarduketa-planak proposatzen ditu eta adierazle bakoitzerako helburuak zehazten ditu sozietate zientifikoek ezarritako kalitate-estandarren arabera.

IMQ Igurco Talde Soziosanitarioak, Euskadin 1.300dik gora leku kudeatzen dituenak, osasun-arriskuen adierazleei buruzko hileko informazio-sistema bat ezarri du Taldearen Euskadiko adinekoen egoitzetan adinekoen senideen eskura.

Zentroetako profesionalek adinekoak zaintzeko egiten duten asistentzia-lana gardenagoa izan dadin eta hobetu uler dadin hartu du neurri hori erakundeak, haren kalitatearen onerako.

Zentro bakoitzean eratzetik bertatik ezarritako arrisku-adierazleen sistema baten bitartez, Taldeko profesionalek zeregin hauek egiten dituzte: «arreta optimoaren gaineko desbideratzeak identifikatzen dira, gertaera kaltegarri bat gertatzeko banakako arriskua gutxitzeko jarduketa-planak proposatzen dira eta adierazle bakoitzerako helburuak zehazten dira sozietate zientifikoek ezarritako kalitate-estandarren arabera», azaldu du IMQ Igurcoko Asistentzia zuzendari eta Geriatria espezialista Naiara Fernández doktoreak.

Hala, Osasunaren Mundu Erakundeak honela definitu du kalitatezko osasun-arreta: osasunaren sustapena, prebentzioa, tratamendua, errehabilitazioa eta arintzea barne hartzen duen prozesua da. Eta haren kalitatea etengabe neurtu eta hobetu daiteke, zerbitzuen erabiltzaileen (pazienteak, familiak eta komunitateak) beharrak eta lehentasunak kontuan hartuko dituen datu frogagarrietan oinarritutako arreta emanez.

Espezialistak gogorarazi duenez, «azken urteotan, gero eta gehiago, egoitzetan sartzen diren adinekoak, askotan, komorbilitate klinikoko (gaixotasun kroniko batzuk batera izatea) eta narriadura funtzional eta kognitiboko testuinguru batean egiten dute, eta, hortaz, sindrome geriatrokoak garatzeko arrisku handia dute, hala nola erorikoak, presioko ultzerak eta deliriuma».

Egun, hilero,erreferentzia-senide bakoitzak zentroko biztanleria geriatrikoaren balorazio-eskalen adierazleak jasotzen ditu, baita sindrome geriatrikoen adierazleak eta tratu onaren item batzuenak ere.

Egoitzako adinekoen ezaugarrien adierazle deskribatzaileak

Egoitza bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak deskribatzen dituzten adierazleei dagokienez, horietako lehenengoa Barthel eskalaren batezbestekoa da. Eskala horrek «pertsonen autozaintzarako gaitasuna neurtzen du, bai eta garbitu, jantzi, elikatu, ohe eta aulkiaren artean mugitu, bainua erabili eta gernuari eta eginkariari eusteko laguntzak ere», azaldu du Fernández sendagileak.

Bigarren adierazlea Mini Mental Status Examination (MMSE) eskalaren batezbestekoa da, zeinak pertsona baten narriadura kognitiboaren mailaren berri ematen duen, «osotasun kognitibotik hasita,narriadura kognitibo larrira».

Hirugarren adierazlea Cummings (NPI) Inbentario Neuropsikiatrikoa da, zeina dementzia baten testuinguruan sintoma psikologiko eta konduktual (asaldu psikomotorra, agresibitatea, delirioak…) dituenari aplikatzen zaion. «Esku-hartze espezifiko baten beharrari buruzko adierazlea da, terapia ez-farmakologiko batekin, berbideratzeko edo preskripzio farmakologikoa aldatzeko, besteak beste».

Sindrome geriatrikoen adierazleak

Sindrome geriatrikoak mendekotasun-egoeran dauden pazienteen koadro, seinale eta sintoma multzo bat dira. Organoen eta sistemen narriadurak eta horiek gaixotasun arrunten aurrean ematen duten erantzunak eragiten dituzte. Pertsonaren ahultasuna areagotzen dute eta, kasu askotan, ezintasun funtzionala eta soziala eragiten dute, paziente geriatrikoaren eta haren zainketa-ingurunearen bizi-kalitatearen pertzepzioari kalte eginez.

IMQ Igurcon, hasieran, presioko ultzerak dituzten pertsonen kopuruari (larruazalean erizaintza-sendaketak behar dituzten lesio irekiak (ez mugitzeagatik) dituzten pertsonak) buruzko adierazleak bidaltzen dira hilero, baita hilean zehar erorikoak izan dituzten pertsonen kopurua ere.

Tratu onaren adierazleak

Tratu onaren lehen adierazlea ospitale-deribazio edo ospitaleratze kopurua da. «Adinekoekiko tratuan jardunbide egokitzat jotzen da ospitaleratzeak ekar ditzakeen onura eta arriskua baloratzea, batez ere, pertsona ahulengan edo gaixotasun bat fase aurreratuan dutenengan, zeina beste aukera batzuen bidez saihestu edo konpon daitekeen, hala nola etxeko arreta talde espezializatuen bidez, talde propioen bidez edo osasun-zerbitzu publikoaren laguntzaren bitartez».

Jarraipen-sistema horren barruko tratu onaren bigarren adierazlea euskarri fisikodun pertsonen kopurua da. IMQ Igurcoko Asistentzia zuzendariak honela azaldu du gai hori: «Euskarri fisikoak erabiltzeko gezurrezko uste bat hartu da aitzakiatzat, kalte handiagoak saihestuko dituztela eta euskarri horiek erabiltzeak jokabide-arazoren bat (hala nola agresibitatea, ezinegona edo inpultsibotasuna), erortzeko arriskua edo jarrera-arazoren bat duten pertsonen osotasuna babesten duela. Hala ere, zaintzaren ikuspegi hori, zeinaren arabera erreferentziazko profesionala edo senidea zaintzapeko pertsona babesteko, horren duintasun- eta autonomia-eskubideak menpean jartzen dituen, etikoki deitoragarritzat jotzen da».

Amaitzeko, geriatrak adierazi du adierazle horiek jakinarazteak «IMQ Igurcoko profesionalek tratuaren kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa» ezagutarazteko balio izatea nahi duela.