• eu
Kontaktatu

Lea Artibaiko Amankomunazgoak bere gain hartuko du 65 urtetik gorakoen eguneko arreta zerbitzua

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • 65 urtetik gora dituzten eta mendetasun-arriskua edo I. graduko mendetasuna duten pertsonei zuzendutako Eguneko Arreta Zerbitzua eskaintzen hasiko da Lea-Artibaiko Amankomunazgoa Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo Eguneko Arreta Zentruetan.

65 urtetik gora dituzten eta mendetasun-arriskua edo I. graduko mendetasuna duten pertsonei zuzendutako Eguneko Arreta Zerbitzua eskaintzen hasiko da Lea-Artibaiko Amankomunazgoa Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo Eguneko Arreta Zentruetan. Hitzarmena sinatu dute Rakel Elu Bengoetxea lehendakariak eta hiru zentroetako zuzendari diren Fernando Ibarra, Eneritz Elgezua eta Idoia Biterik.

Zerbitzua eskaintzeko baldintzak betetzen dituzten onuradunei, euren gaitasun ekonomikoaren arabera kobratuko zaio, eta baremazioaren arabera gutxiengo eta gehiengo bat jarriko da.

Amankomunazgoean hiru eguneko zentro daude eta hiruekin baldintza berdinak lortu dira, eta Amankomunazgoko udalerrietako herritar guztiek baldintza berdinetan jasoko dute zerbitzua. Astelehenetik ostiralera eskainiko da zerbitzua onuradunentzat,egunean bost orduz 9:00etatik 14:00etara Ondarroan eta Lekeition, Markina-Xemeinen 10:00etatik 15:00etara.

Zerbitzu hauek egunean zehar erabil dezaketen baliabide bat jartzen dute pertsonen eskura. Baliabide horren bitartez, pertsona horiei arreta emateko premia espezifikoekin lotutako intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaie, eta helburu hauek ditu:

  • Gizarte-bazterketako egoerak konpentsatzea.
  • Pertsonen autonomiari eusten laguntzea.
  • Ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea.

Honako prestazioak eskainiko dira, gutxienez, Eguneko Arreta Zerbitzuan:

Gizarte Zerbitzuenak:

a) Informazioa.

b) Jarraipenaren balorazioa. c) Lagun egite soziala.

d) Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:

  • Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea: trebetasunen garapena; eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzeko jarduerak eta ariketa errazak.
  • Hezitzailea: aisia, hezkuntza- eta kultura-jarduerak.

e) Garraio egokitua. Hala badagokio.

Osagarriak:

a) Mantenua.

b) Higiene pertsonala, hala badagokio.

Zerbitzua egikaritzeko epea Bi urtekoa izango da, zerbitzua modu eraginkorrean martxan jartzen denetik aurrera kontatzen hasita. Bi luzapen egin ahal izango dira, eta horietako bakoitza gehienez urtebetekoa izango da. Hala, kontratuaren eta bere luzapenen gehienezko epea lau urtekoa izango da.

Hitzarmenaren prezioa hilero ordainduko da, dagokion faktura Lea Artibai Amankomunazgoan aurkeztu ondoren. Faktura Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuen arduradun teknikoari zuzenduta egongo da, eta azken horrek faktura aurkezten denetik aurrera zenbatzen hasita 30 eguneko epea izango du faktura onesteko. Ordainketa banku transferentzia bidez egingo da faktura onetsi eta 30 eguneko epean, erakundeko presidentetzaren oniritziarekin.