- 102 urtetara iristeko sekretuetako bat, “Ondarroako portuko arrain freskoa jatea”.
- Ondarroako eguneko zentroan sartu aurretik, Artibai egoitzara joaten zen arratsaldero, adinekoekin egotera.
María Egigurenek, 1917ko otsailaren 18an Ondarroan jaio zenak eta herriko eguneko zentroaren (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren barruan dago eta IMQ Igurcok kudeatzen du) erabiltzailea denak, 102 urte bete dituela ospatu du gaur.
Urtebetetzea eguneko zentroan ospatu da, eta hain berezia den egunean, senideak izan dira berarekin, opariak emateko eta berarekin egoteko. Urtebetzeko tarta tradizionala ere egon da, eta ospatzaileak kandelei putz egin die, eguneko zentroko profesionalen konpainiarekin. Ospakizunak bihar ere jarraituko du, Zaldupe herri-ikastetxeko ikasleek omenaldia egingo diotelako.
Mariaren bizitzaren azalpena
María Egiguren Ondarroan jaio zen. Bertan eman du bizitza guztia, hilda dagoen senarrak bezalaxe. 53 zituela ezkondu zen María, eta, 24 urte ondoren,alargun geratu zen, 77 urte zituela.
Oso emakume gogotsua izan da beti María. Jostea zuen jarduera nagusienetako bat. Gainera, Artibai egoitzara joaten zen arratsaldero, adinekoekin egotera. Bestetik, ezagunek badakite oso katolikoa dela, igandero eta gorde beharreko jaietan mezatara joaten dela.
2017ko abuztuaz geroztik, Ondarroako eguneko zentroaren erabiltzailea da, eta beste erabiltzaile batzuekin eta zentroan lan egiten duten Igurco-koprofesionalekin bizi da egunez. Gaitasun fisikoak eta kognitiboak mantentzeko,hainbat jarduera egiten ditu bertan. Eguneko gainerako orduak, familiarekin ematen ditu, hain zuzen ere, loba baten semearekin, horren emaztearekin eta horien bi seme-alabatxoekin, Maríak ez zuelako seme-alabarik izan.
IMQ Igurco-ko eguneko zentroetako zuzendari Eneritz Elgezuak azpimarratu duenez, “hainbeste urte baditu ere, oso ondo dago; makilaz dabil eta kognitiboki bikain dago”. Entzumenak, aldiz, sentimen pixka bat galdu du, bizitza luzedun pertsonengan gertatu ohi denez.“Urte asko egoera onean bizi daitekeelako adibide argia da”, adierazi du Igurco-ko neuropsikologoa ere denak.
María Egigurenek aitortu duenez, “nire burua zaintzeko, soja-esnea lezitinarekin edaten dut, eta jogurtak, frutak eta Ondarroako portuko arrain freskoak jaten ditut”.Gogoan hartzekomodukoa.
Eguneko zentroa
Ondarroako adinekoen eguneko zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren barruan dago eta IMQ Igurcok kudeatzen du. Duela urte askoz geroztik, herriaren erdialdean, pertsonen beharretara egokitutako arreta soziosanitarioa ematen du, goi-mailako prestakuntza duten jakintza-alor anitzeko profesionalen eskutik, adinekoei, beren bizi-inguruan, ahalik eta autonomia-mailarik eta bizi-kalitaterik handiena emateko.
Halaber, eguneko zentroak, eguneko arretako toki pribatuak eskaintzen dizkie 60 urteko edo hortik gorakoei, mendekotasun-egoeran egon ala ez.