Martxoaren 14an Covid-19aren ondorioz alerta-egoera dekretatu zenetik, Grupo IMQ taldea buru-belarri aritu izan da egoera berrira eta horren eskakizunetara egokitzeko, pandemiak euskal sistema sanitarioari eta soziosanitarioari eragindako larrialdian bezero eta pazienteei estaldura ahalik eta hobekien eskaintzeko helburuz. Hortaz, taldeko klinika, zentro, egoitza, dibisio eta profesionalen eskutik, zuzenean, telefono bidez eta modu digiltalean, 52.438 zerbitzu eta asistentzia eman zaizkie behar izan duten pertsonei.
Hain zuzen ere, IMQ klinikek (Zorrotzaurre eta Virgen Blanca) Covid-19ak jotako 210 pertsonari eman diete arreta: zorritxarrez, horietako 20 hil egin dira, baina 156k alta hartu dute jada. Bestetik, guztira 3.247 larrialdi artatu dira eta 977 PCR proba -298 positibo izan dira- eta 1.505 torax-plaka egin dira -testuinguru honetan, proba diagnostiko nagusienetako bat.
IMQ-ko zentro polikontsultorioetan (Bilboko IMQ Colón zentroa, Barakaldokoa, Donostiako Zurriolakoa eta Vitoria-Gasteizko Amárica-koa) larrialdiko zuzeneko arreta nahiz telefono bidezkoa ematen jarraitu da, eta larrialdi anbulatorioko zerbitzuak eta Laborategiko, Erizaintzako eta Erradiologiako zerbitzuak jardunean daude. Izan ere, zerbitzu horien bitartez, azken 13 egunetan 5.361 pazienteri eman zaie arreta: 980 pertsonari, zuzenean, eta 4.381 pertsonari, telefono bidez.
Bestetik, IMQko familia-medikuen sarea etengabeko jarraipena egiten ari da etxeetan, konfinamenduan, batez ere, Covid-19aren sintomak dituzten pazienteei. Era berean, 400 txat mediko baino gehigori eman zaie arreta pandemia hasi zenetik, eta 53 bideo-kontsulta egin dira, gehienak, laguntza psikologikoa emateko.
Era berean, IMQ Amsako arreta psikologikoa eta psikiatrikoa emateko zerbitzuak 94 larrialdi anbulatoriori eta 33 ospitale-arretari eman die arreta, eta Ospitaleratze Unitatea zabalik eta jardunean dago, aldaketarik gabe, Covid-19a ziurtatua edo susmatua egonez gero martxan jarri beharreko protokoloak ezarri behar ez badira behintzat, eta 27 solairuko ospitaleratze izan ditu. Gainerako zerbitzuei dagokienez, ume eta gazteentzako unitatean 284 kontsulta telematikori eman zaie arreta, eta nagusientzako 2.646 kontsultari. Eguneko ospitalea itxi bada ere, horko 184 pazienteei modu telematikoan eman zaie arreta astero.
IMQ-ko hiru hotz-klinikek (Bilboko Casilda, Gasteizko Avenida eta Donostiako Zurriola) asteotan 306 larrialdiri eta 20-50 deiri eman diete arreta. Era berean, IMQ-ko Errehabilitazio Zentroek erditzeko 23 online prestakuntza-ikastaro egin dituzte, eta errehabilitazioko medikuek 5-10 deiri erantzun diete, haien zerbitzua larrialdietarako aktibo egon baita.
IMQ Igurcok kudeatzen dituen eguneko zentroei eta egoitzei dagokienez, esan beharra dago, alerta-egoera dekretatu ostean eguneko zentroek jarduera eten behar izan bazuten ere, erabiltzaileen jarraipena egin dutela aldizka. Egoitzek etengabeko arreta ematen jarraitzen dute, hain zuzen, 600 adinekoei, eta haietan koronabirus 20 kasu positibo edo susmagarri bakarrik izan dituzte. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiarekin koordinatuta, IMQ Igurco Unbe egoitzan Koronabirus Unitate berezia zabaldu da eta, gaur egun, horretan 50 Covid paziente inguru daude, eta lehenengo altak ematear daude. IMQ Igurco Araba klinikak 50 Covid paziente baino gehiagori eman die arreta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak klinika horretan koronabirusdun pazienteak arta zitezen erabaki zuenetik. Horietako batzuei alta eman zaie jada.
IMQ Prevenciónek, Laneko Arriskuak Prebenitzeko konpainiako Zerbitzuak, laguntza eta aholkua eman dizkie 718 enpresari krisiaren lehenengo egunetan, alarma-egoerak sortutako egoeraz eta jokatzeko aukerez informatzeko. Azken hilabete honetan, esaterako, Covid-19ak kutsatutako kasu ziurtatu, probable eta posible diren 2.225 langileren jarraipena egin du, eta horien koarentena kudeatu. Halaber, PCR probak egin zaizkie 591 langile sanitarioei, soziosanitarioei eta funtsezkoei, eta bereziki kaltebera diren 1.775 langileren balorazioa egin da, LMAra aldi baterako ezintasun-egoera eskatzeko eskaera egin dutenena, eta koronabirusaren eraginpeko arriskuaren 4.176 ebaluazio egin dira, baita kontingentzia-planak eta azterketak ere, araudi-aldaketen arabera, eta pandemiaren gaineko 7.259 aholkultze eman, sektore-protokolo espezifikoak prestatu eta kontingentzia-planen eranskin gisa banatu direnak.
IMQ-ko bezeroen arretarako bulegoak zabalik egon dira, eta asistentzia eta laguntza eman dituzte; izan ere, 439 arreta eman dituzte zuzenean eta 6.535, urrunetik edo digital moduan.
IMQ-ko call centerrak hainbat die jaso ditu, hain zuzen, 28.433 (5.173 larrialdietako zerbitzuentzat; 7.787, informazioa eskatzeko eta 15.473, profesional medikoekin hitzorduak kudeatzeko).
Lagundi eta lagun egiteko neurriak
Osasun-krisiak maila sozioekonomikoan izango duen eraginaz jabeturik eta gehien behar izango dutenei laguntzeko asmoz, IMQ-k, alarma-egoerak dirauen bitartean, kontratatutako polizen ordainketa gehienez hiru hilabete arte atzeratu edo zatikatzeko aukera prestatu du norberaren konturako nahiz besteren konturako langileei laguntzearren, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ERTE), kaleratzeak edo egoera ekonomikoari nabarmen eragin dion sarrera-murrizketa jasan badituzte.
Aldi berean, IMQ-k Euskadiko profesional mediko guztiei fakturazioaren % 70 aurreratzeko neurria onartu du. Hori berehala aplikatuko da, profesionalen ohiko jarduera asistentziala mugatzen duen alarma-egoerak dirauen bitartean.
Osasun-egoeraz informazio puntuala eta zehatza, prebentzio eta ongizateari buruzko aholkuak eta gaurkotasun-albisteak emateko, IMQ-k Covid-19ari buruzko berariazko web-orria sortu eta herritar guztien eskura jarri du: https://coronavirus.imq.es.
IMQ, halaber, sistema publikoarekin eta agintari eskudunekin ari izan da buru-belarri eta erabat koordinatuta elkarrekin eta elkarlanean osasun-krisiari aurre egiteko, batez ere, une gorenean zegoenean.