IMQ Igurco Orue (Amorebieta-Etxano) eta IMQ Igurco Unbe (Erandio) egoitzek arrakastaz gainditu dute pazientearen segurtasunerako arriskuak kudetzeari buruzko UNE179003 Arauaren araberako jarraipen-auditoretza.
Halaber, IMQ Igurcok baditu kudeaketari eta kalitatearen hobekuntzari buruzko ziurtagiriak (ISO 9001) eta ingurumen-kudeaketari buruzkoak (UNE-EN ISO 14001) ere.
IMQ Igurco Orue (Amorebieta-Etxano) eta IMQ Igurco Unbe (Erandio) egoitza soziosanitarioek UNE 179003 Arauaren araberako ziurtagiria berritu dute oraintsu, pazientearen segurtasunerako arriskuak kudetzeko sistemari buruzko AENOR auditoretza arrakastaz gainditu ondoren. Izan ere, IMQ Igurco Orue izan zen, 2018an, ziurtagiri hori lortzeko gai izan zen Euskadiko lehen egoitza.
IMQ Igurcoko egoitzek eta eguneko zentroek kalitatea kudeatu eta hobetzeaz (ISO 9001) eta UNE-EN ISO 14001 Arauaren arabera ingurumen-kudeaketaz dituztenei gehitu zaie UNE 179003 Arauaren araberako ziurtagiria. Azkena zentro guztiei –Bizkaiko eta Arabako zazpi egoitza eta hamar eguneko zentro– dagokie, baita horien zerbitzu nagusiei ere.
IMQ Igurcoko Kalitate arduradun Iker Martinek azaldu duenez,«UNE 179003 Arauaren jarraipen-auditoretzak agerian jarri du Pertsona ardatz duen Arreta eredua aplikatzeari dagokionez bi zentroak hobetu izana, aurreko urteekin alderatuta, hainbat alderdiri dagokienez: erabiltzaileak, ereduaren eta familiaren ardatz nagusi gisa, aktiboki parte hartzea, arreta-plan indibidualizatuak eta partizipatiboak egitea, zainketak pertsonalizatzea eta profesionalak eta senideak sentikor bihurtzea, besteak beste».
Adituaren hitzetan, «oso nabarmengarriak izaten jarraitzen dute erakundearen konpromisoak eta auditoretza-prozesuan esku hartu duten bi zentroetako zuzendaritzen eta langileen inplikazio-mailak».
IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioa
IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioari dagokionez, Iker Martinek «taldeak etangabe hobekuntzari buruzko proiektuak egiteko dituen ilusioa eta konpromisoa» goretsi ditu.
Hala, jarraipen-auditoretzak egiaztatu dituen hobekuntza-alderdien artean hauek aipa daitezke: farmazia-laguntzailea figura abiarazi izana, zeinak medikazioaren segurtasun klinikoa hobetzen laguntzen duen. Izan ere, azken auditoretzan ez da errorerik egiaztatu zentro horretan eman diren botiken prestaketan.
Auditoretzak, era berean, segurtasun-informazio ugari editatatu izana aintzat hartu du, eta informazioak barne-eremuan jakinarazten dira eta senideen banaketa-zerrenda osora zabaltzen dira; era berean, senideei segurtasun-prozesuen adierazleen datuak igorri izana azpimarratu du, «zeina zentroan sortzen den informazioaren gardentasunaren erakusgarria den».
Halaber, erabiltzaileen gogoak eta nahiak errespetatzearen aldeko apustua areagotu egin da, «betiere haien bizitzan lagunduta, ez zuzenduta», eta disfagia dutenen arretan teknologia sartu da, muskulatura orofaringeoan hobeto jarduteko.
IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioa
IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioan, AENORen jarraipen-auditoretzan, erorikoak prebenitzeko neurri hauek egiaztatu dira: gaueko bideozaintza-sistema bat martxan jarri izana eta ohe baxuak ezarri izana. Ekimen horiek, era berean, lotura dute zentroan lotura fisikorik ez izateko egindako lanarekin eta loturarik gabeko zentroa izateko konpromisoarekin. Auditoretzak emandako datuen arabera, IMQ Igurco Unbe egoitzak ez zuen pazienterik ezein lotura fisikorekin.
Familien eskura jarritako hainbat adierazle dituen informazio-sistema bat eta erabiltzaileen artean ornoetako hausturak murrizteko osteoporosiari ekiteko modu berri bat ez ezik, IMQ Igurco Unbe zentroak, 2023an, 25 pertsonentzako lehen bizikidetza-unitatea ere abiarazi zuen. Eraldaketa hori pertsonalizazio baterantz bideratzen da, bizi-proiektua garatzeko laguntza behar duten pertsonen aniztasunaren arretan eta haien behar, igurikimen eta lehentasunen bilakaeran aurrera egiteko asmoaz.
Azkenik, AENORek egoitza horretan alderdi hauek ere egiaztatu ditu: zentroaren azpiegiturako hainbat elementu hobetu izana; telelaguntza-programa berri bati esker, egoitzako adinekoen gaitasun fisikoa areagotu izana, eta lehen sorospenetako simulakroak egin izana, bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko langileen prestakuntzaren eraginkortasuna egiaztatzeko.