Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Sodexo-ko sukaldariburu exekutibo Pepe Rodríguezek Bizkaia bisitatu du adineko batzuekin sukaldaritzako jarduera bat egiteko

Sodexo-ko sukaldariburu exekutibo Pepe Rodríguezek Bizkaia bisitatu du adineko batzuekin sukaldaritzako jarduera bat egiteko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • IMQ Igurco Orue egoitzak, Amorebieta-Etxanokoak, pintxo-txapeleketa bat antolatu du, eta horretan egoitzako adinekoek, beren senideek eta Lauaxeta Ikastolako ikasleek parte hartu dute.

  • Epaimahaikideek aukeratutako errezeta sorpresa bana egin behar izan dute lekuan bertan talde parte-hartzaileek, hurbileko jakiez baliatuta. Txapelketan hainbat gauza aintzat hartu da, hala nola zaporea, aurkezpena, talde-lana eta izenaren originaltasuna.

Euskal Herriak badu sukaldaritza entzutetsua, hein handi batean, askotariko sukaldaritza tradizionalean eta hurbileko elikagaien eskaintza ugarian oinarritua. Milaka urtetan zehar garatutako kultura da, zeinaren jakintza belaunaldiz belaunaldi transmititu den. Zerbait esan beharko, Bizkaiko amama-aititek nazioarteko sukaldaritzako figura gailenei?

Zalantzak uxatzeko, IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioak (Amorebieta-Etxano, Bizkaia), egoitza sukaldaritzako zerbitzuez hornitzen duen Sodexo-rekin elkarlanean, pintxo-txapelketa bat antolatu du, horren protagonista eta epaimahaikide nazioartean oso ezaguna den sukaldaritzako figura bat protagonista izanda: Pepe Rodríguez, Sodexo-ko sukaldariburu exekutiboa. Egoitzara, halaber, Amorebieta-Etxanoko udalburu Ainhoa Salterain eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Sonia Cabeza bertaratu dira txapelketa ikustera.

Jarduera horren protagonistak Orueko eta Euskadiko talde soziosanitarioko beste egoitza batzuetako –esaterako, IMQ Igurco Bilbozar– adinekoak izan dira. Hala, adinduek, beren senideek eta egoitza ondoko Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek erronka zorrotz bati aurre egin diote: pintxo bat egitea, zeinaren errezeta antolatzaileek jarduera hasi arte isilean gorde duten.

IMQ Igurcoko zuzendari Rakel Llamosasek adierazi duenez, «emozioa jarri nahi izan diogu txapelketari, eta zer hobeto, ustekabeko zerbait prestatzen beren jakintza eta txispa jartzea baino! Gainera, abantaila bat genuen: Orue lehen sektorea oso presente dagoen inguru batean dagoenez, kokalekuak aukera eman digu kalitate bikaineko lehengaiak izateko, hots, hurbileko elikagaiak edo zero kilometrokoak, esaten zaien moduan, inguruko ustiategietakoak eta baserrietakoak».

Eta emaitza ezin hobea izan da. Belaunaldiarteko eta sukaldaritzako jarduera horren parte-hartzaileek, hasierako harriduraren ondoren eta lana di-da planifikatu ostean, lanari ekin diote, jakintzaz eta esperientziaz ez ezik, bat-batekotasunaz eta arriskuaz ere baliatuta, azken horietaz ere asko baitakite kozinatzea gustuko duten pertsonek.

Sodexo-ko sukaldariburu exekutibo Pepe Rodríguez izan da epaimahaikideen buru, eta taldeak pintxoak prestatzen denbora errealdean ikusteko aukera izan du eta, aldi berean, aholku baliagarriak eman dizkie.

13.00ak iristean, lehiakideek beren zereginei utzi behar izan dizkiete eta epaimahaikideei beren kreazioak aurkeztu. Parte-hartzaileen platerak zehatz-mehatz baloratu ondoren, lehian zeuden lau kategorietako sariak banatu dira: zapore hobea, aurkezpen hobea, izen originalena eta talde-lana. Hala ere, parte-hartzaile guztiek opari bana jaso dute, egindako lana eskertzeko.

Astia izan da ere gonbidatu ospetsuari detaile bat emateko: bereziki brodatutako txapela tradizional bat, ospakizun bihurtutako lehiaketaren oroigarri gisa. Horren ostean, anaitasunezko bazkaria egin da. A zer erantzukizuna halako sukaldariburu ospetsuari jaten ematea!