- Zainketa aringarrietan prestatzea ezinbestekoa da Euskadiko adinekoen egoitzetako arreta hobetzeko.
- Jacinto Batiz sendagileak adierazi duen bezala, “Horrelako ekimenek fase terminaleko pazienteen bizitza duin bihurtzen duen kultura sustatzen dute eta zaintzaileei arreta bikaina emateko tresnak ematen dizkiete”.
Zainketa aringarrien prestakuntza ezinbesteko bilakatu da Euskadiko adinekoen egoitzetan lan egiten duten profesionalentzat. Horretaz jabetuta, IMQ Igurco Unbe izan da trebakuntza hori lortu duen Taldeko lehen egoitza, Jacinto Batiz doktoreak eman duen ikastaro baten bidez –Pía Aguirreche fundazioaren eskutik–, fase terminaleko egoitzako pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko ez ezik, zaintzaileei arreta onberagoa eta adinekoen banakako beharretan oinarrituta dagoena eskaintzeko tresnak emateko ere.
'La cultura paliativa en el cuidar a personas mayores' (Kultura aringarria adinekoen zainketan) izenburupean, hainbat gai jorratu ziren, hala nola zaindu zaintzen den pertsonaren duintasuna, nola zaindu giza gertutasunetik, nola errespetatu pazientearen balioak eta autonomia edo nola bizi galera.
Jacinto Bátiz sendagileak, Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko hobeto zaintzeko institutuko (Instituto Cuidar Mejor) zuzendariak, zainketa aringarrien arloan figura gailena denak, prestakuntza horren garrantzia azpimarratu du: “Nire ustez, horrelako prestakuntza-ekimenek erakundeak pertsonenganako arreta leuntzeko duen interesa dute ezaugarri, batez ere, kalteberengan, ahulengan eta egoera terminalean dauden pazienteengan". Sendagileak gaineratu duenez, "zainketa aringarrien gainean prestatzea funtsezkoa da osasun arloko profesionalen prestakuntza biribiltzeko, pazienteari eta haren familiari buruzko ikuspegi holistikoa garatzeko aukera ematen baitie, baita benetako helburua ulertzeko aukera ere: pazientearen ondoan egotea".
Euskadin, Fundación Pía Aguirreche fundazioa erreferente bilakatu da kultura zaingarria sustatu eta zabaltzen. 2022an sortu zen, eta fase terminaleko pazienteen bizitza hobetzea du xede; horretarako, zaintzaileak prestatzen ditu, profesionalak izan ala ez. Hala, hitzaldiak eta mintegiak antolatzen eta liburuak aragitaratzen ditu (Hacia una cultura paliativa eta Velad conmigo), gizartean zainketa aringarrien balioak finkatzeko.
Zainketa aringarrietan prestatzeak dakartzan onurak
Zainketa aringarrietako prestakuntzari esker, adinekoentzako egoitzetako profesionalek arreta onberagoa eskaintzen dute, pazientea xede izanda, batez ere, gaixotasuna aurreratua dutenei eta fase terminalean daudenei.
Zainketa horien helburua da pazientearen bizi-kalitatea hobetzea, mina eta beste sintoma estugarriak arintzen eta pazienteari eta horren senideei laguntza emozionala ematen.
Prestakuntza horren funtsezko alde bat da komunikazio enpatikorako trebetasunak garatzea, pazientearen nahiak eta balioak ulertzea erraztearren.
Halaber, zainketa aringarrietako prestakuntzak baliabideen erabilera eraginkorragoa izaten laguntzen du, hots, beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak saihesten eta egoitza-inguruneko zainketen kudeaketa hobetzen.
Onura argiak baditu ere, badira erronka batzuk zainketa aringarrietako prestakuntza-programak ezartzeko orduan. Denbora falta eta baliabideak mugatuak izatea ohiko oztopoak dira, eta horiek erabakitasunez eta estrategia egokien bidez gainditu behar dira. Gainera, funtsezkoa da zainketen jarraitutasuna eta beharrezko baliabideen eskuragarritasuna –hala nola sendagaiak eta farmazia-zerbitzuak– bultzatuko dituen antolaketa-egitura bat sustatzea.
Zainketa aringarriak IMQ kliniketan ere
IMQ-k taldeko osasun-profesionalei zainketa aringarrien gaineko prestakuntza emateko egin duen apustua IMQ kliniketan islatu egin da lehenago; izan ere, Jacinto Batiz sendagileak berak mintegi bat eman zien zainketa aringarriak ezartzeaz (“Implementación en Cuidados Paliativos”) eraizainei eta erizaintzako laguntzaileei, eta sedazio aringarriaz (“Sedación Paliativa”) medikuei.
Europako herrialde askotan, lehentasunezkotzat jotzen da zainketa aringarrien gaineko trebakuntza. Espainiako agintaritza soziosanitarioek aitortu dute horrelako programak antolatu behar direla adinekoen egoitzetan eta egonaldi luzeko beste erakunde batzuetan. Hala ere, oraindik ez dago antolaketa eta prestaskuntza egokirik eremu horretan.
Hala, Batiz doktoreak adierazi duenez, “zainketa aringarrien gaineko prestakuntza funtsezko inbertsioa da pazienteei arreta bikaina eskaini nahi dieten klinikentzat. Osasun-arloko profesionalak diziplina horretan trebatzean, pazienteen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeaz gain, osasun-sistemako baliabideen erabilera optimizatzen da”. “Izan ere –gaineratu du profesionalak–, zainketa aringarrietan prestatzea, halaber, funtsezkoa da Medikuntzako ikasleen prestakuntza biribiltzeko, aukeratuko duten espezialitatea edozein izango dela ere".