- Zornotzako IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna bi egoitzetako adinekoek elkarrekin egin zuten erreleboa XXI. Korrikan, 20.05ean, Zornotzan.
- Senideekin eta bi zentro soziosanitarioetako profesionalekin batera egin zuten.
Euskararen aldeko XXI. Korrika, apirilaren 4tik 14ra bitartean Puente la Reina-Gares eta Vitoria-Gasteiz elkartu zituena, Zornotzatik igaro zen, apirilaren 13an –larunbata– 20.05ak inguruan. Horiek horrela, IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna (azken hori, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaidea) egoitza zornotzarretako adinekoek bat egin nahi izan zuten kultura- eta gizarte-ekimen garrantzitsu horrekin.
Hortaz, beren kabuz moldatzeko gai diren adinekoak nahiz mugikortasun urrikoak, bi zentroetako osasun-profesionalekin batera, 20.05ean elkartu ziren Gregorio Mendibil kaleko 8. zenbakiaren parean (El Cojo jatetxearen aurrean), herriaren erdialdean.
Korrika horren lekukoa IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzako Eusebia Batizek eraman zuen. “Emakume zornotzarra da, euskalduna, pertsona mina, egoitzan nahiz herrian”, adierazi du egoitzako zuzendari María José Arenazak. “Eusebiaren familia oso ezaguna da herrian, eta Eusebiarekin detaile hori eduki izana txalotu eta eskertu dute”.
Eusebia Batiz gurpil-aulkian joan zen, semearekin, eta IMQ Igurco Orueko beste nagusi batekin partekatu zuen lekukoa, José Manuel Ortizegaz. Lekukoa Eneko Atxa eskolako Julen Baz sukaldariak eman zien. Eta hura hartu ondoren, Eusebia Batizek eta José Manuel Ortizek, egoitzako gainerako adinekoekin, horien senideekin eta bi zentroetako osasun-profesionalekin batera egin zuten ibilbidea. Bidea egin ondoren, Vinos Aguirre-ko ordezkariari eman zioten lekukoa, antolatutako ibilbidea ibiltzen jarrai zezan.
Halaber, Ugao-Miraballeseko IMQ Igurco eguneko zentroko (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaidea) profesionalak eta erabiltzaileak Korrikaren bidera irten ziren, korrikalariak agurtu eta animatzera.
Zornotzan Korrikaren lekukoa nola eman zen ikusteko, zabaldu esteka hau.