IMQ Igurcon etengabe garatu eta egokitu izan duguadinekoentzako arretaren gure eredua, eta hala, asistentzia-kalitatearenestandar berrietara moldatu gara. Horrek esan nahi du hobeto identifikatzendirela gure zentroetan sartzen diren adinekoei eragiten dieten sindromeei etagaixotasunei lotutako arriskuak. Laguntza-bikaintasunarekiko konpromisoarenerakusgarri, gure kudeaketa-sisteman hainbat arau eta ziurtagiri sartu ditugu,erabiltzaileei eta familiei ahalik eta konfiantza handiena bermatze aldera:
ENS – Segurtasunaren Eskema Nazionala
2025ean Segurtasunaren Eskema Nazionalaren (ENS)ziurtagiria lortu dugu, ERTAINA kategorian. Ziurtagiri horrek esan nahi duinformazioaren kudeaketa zorrotz eta fidagarriegiaztatu behar dela, ENSk ezarritakosegurtasun-estandarrei jarraituz.
ISO 9001 – Kalitatearen Kudeaketa
10 urte baino gehiagoko ibilbidearekin,Kalitatea Kudeatzeko Sistemak aukera ematen dio IMQ Igurcori zerbitzuarenetengabeko hobekuntzarako eta kalitate bikainerako beharrezkoak direnbaldintzak eta kontrolak zehazteko.
UNE 179003 - Pazientearen segurtasunaren arriskuak kudeatzea
Pazientearen segurtasuneko arriskuak kudeatzeko arauaIMQ Igurco Orue-n ezarri zen 2018an, eta IMQ Igurco Unbe-ra zabaldu zen2021ean, egoiliarrentzat dauden arrisku espezifikoak identifikatzeko etaminimizatzeko helburuarekin.
ISO 14001 - Ingurumen kudeaketa
2021az geroztik, jasangarritasunak, baliabideenerabilera arduratsuak eta hondakinen kudeaketa eraginkorragoak aukera emandiote IMQ Igurcori Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria lortzeko.