INFORMAZIOA
Goibeltasuna, etengabeko nekea, ahanzturak, eroriak, lo egiteko arazoak edo sendagai askoren eguneroko hartualdia ez dira ekidinezinak urteen joan-etorrian. Zahartzapena ez da gaixotasuna, eta, zahartzen garen neurrian patologia kronikoak agertzen badira ere, arreta egokiaren bidez badago sintoma horiei aurre egiterik eta pertsonaren bizi-kalitatea nahiz autonomia nabarmen hobetzerik.
Igurcoko Balioespen Geriatriko Integrala
Zerbitzu honetan, adinekoen patologietan eta zailtasunetan espezializatutako kontsulta medikoa eskaintzen da. Daukagun edozein zentrotan egindako 3 eguneko egonaldian, Igurcoko profesionalen diziplina anitzeko taldeak zenbait proba egiten ditu, pazientearen osasun-egoeraren diagnostiko osoa lortzeko, faktore mediko eta farmakologikoak, funtzionalak, neuropsikologikoak eta sozialak kontuan hartuta. Balioespen horrek eskainitako emaitzetan oinarrituta, gure mediku geriatrak eta profesional soziosanitarioen taldeak kasuan kasuko zainketen plan integrala ezarri eta landu beharreko arloak lehenetsiko dituzte, pertsona hobeto sentitzen hasi dadin eta bere bizi-kalitateak hobera egin dezan.
Noiz egin behar den
Balioespen geriatriko integrala zenbait patologia edukitzean ondo ez dauden adinekoentzat dira, baita eguneroko bizimoduaren garapena eragozteko moduko narriadura funtzional edo emozionala dutenentzat ere. Zenbait sintoma jarduteko premiaren erakusgarri dira, arreta egokiaren bidez arindu ahal izango direlako:
- Pisuaren galera
- Jokabidearen eta aldartearen aldaketak.
- Loaren nahasmenduak.
- Ibilera geldoagoa.
- Mina
- Erorikoak.
- Hauskortasuna.
- Autonomiaren galera
- Egunero 5 sendagai baino gehiago hartzea
Probak
Balioespen geriatriko integrala azterketa zorrotza da, eta 3 eguneko sarreran egiten da gure zentroetan. Bertan, lau arlotako probak egiten dira:
- Biomedikoa: mediku geriatrak eta erizaintzako langileek pazientearen azterketa osoa egiten dute, sendagaiak berrikusten dituzte, haren konstanteak kontrolatzen dituzte, haren mina ebaluatzen dute eta haren nutrizioaren egoera aztertzen dute.
- Funtzionala: fisioterapiako eta erizaintzako profesionalek pertsonaren orekaren, ibileraren eta bizitzako oinarrizko jardueretarako dauzkan gaitasunen balioespen funtzionala egiten dute.
- Neuropsikologikoa: psikologoak pertsonaren egoera mentalaren, funtzio intelektual zein kognitiboen, egoera afektiboaren eta jokabidearen ebaluazio osoa egiten du.
- Soziala: gizarte-langileak pertsonaren ingurune familiar nahiz soziala eta giroa zein diren zehazten du, autonomiari eusteko behar dituen baliabideak eta babes-premiak zein diren ebaluatu ahal izateko, oztopo arkitektonikoak eta etxearen egokitzapena kontuan hartuta.
Prozesuan, hauskortasuna antzematen da modu berezian. Egoera hori itzulgarria da, eta desgaitasuna zein mendetasuna agertzeko aurretiazko urratsa da.