Kontaktatu

4,5 milioi pertsonak baino gehiagok desgaitasunen batekin egiten diote aurre zahartzaroari Espainian

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Desgaitasuna duten adinekoen arreta pertsonarengan eta horren harreman-sarean oinarritutako plangintzaren arabera egin behar da.
  • Elena Beristain: «Benetan baliabide berriak sortu behar al ditugu gerora sortutako desgaitasuna duten adindunentzat, edo, besterik gabe, adinekoentzat badauden baliabideak hobetu behar al ditugu?».

Estatistika Institutu Nazionalaren Encuesta sobre Discapacidad, Autonomía personal y situaciones de Dependencia 2020 (Desgaitasun, Autonomia Pertsonal eta Mendekotasun Egoerei buruzko Inkesta) inkestan bildutako datuen arabera, Estatuan 4,5 milioitik gora pertsonak zuten desgaitasunen bat zahartzean. Datu horiek –seguru asko, aldatu egin dira ordutik, besteak beste, biztanleria-piramidearen dinamikagatik eta COVID-19aren pandemiaren zuzeneko eta zeharkako ondorioengatik– erakusten dute, bestetik, gizonek (2.043.900) baino emakume gehiagok (2.540.400) dutela desgaitasuna, eta emakumeen bizi-itxaropena luzeagoa delako gerta daiteke hori.

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren esparruan (Nazio Batuen Batzar Nagusiak sortu zuen eguna, 1992an, eta aurten, abenduaren 3an izango da), NBEk hau gogorarazi du: «desgaitasuna kontuan hartzea funtsezko baldintza da giza eskubideen errespeturako, garapen jasangarrirako, bakerako eta segurtasunerako. Halaber, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren "atzean inor ez uzteko" promesa betetzeko funtsezko kontua da. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespetatzea justizia-kontua ez ezik, guztion etorkizunean inbertitzea ere bada».

Desgaitasuna duten pertsonen barruan, zahartzean berariazko egoerak gertatzen dira. IMQ Igurco Araba egoitzako zuzendari Elena Beristainek adierazi duenez, «duela urte batzuk pentsaezina zen desgaitasuna zuten pertsonek zahartzeari aurre egin behar izatea; izan ere, gehienak ez ziren adindun izatera iristen eta horien bizi-itxaropena oso laburra zen».

Adituak adierazi duen bezala, gaur egun, «jende askok» du desgaitasuna eta jende asko da adindun aldi berean. «Alde batetik, desgaitasun batekin jaio diren pertsonak zahartu egiten dira, eta zainketak eta laguntzak nabarmen hobetu dira; eta, bestetik, pertsona batzuei bizitzan zehar gertatu zaie desgaitasuna, eta hori zahartu ahala areagotu egiten da, eta bizi-itxaropena gero eta luzeagoa da gainera».

Bi egoerek arazo berberak dakartzate. «Lehenik, desgaitasunek pertsonei eragozten diete eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak modu autonomoan egitea. Eta, bigarrenik, desagertuz doaz etxean laguntza ematen duten familia-sareak», azaldu du IMQ Igurco Arabako zuzendariak.

Desgaitasun zahartua duten pertsonentzako baliabide soziosanitarioen egokitasunari dagokionez, IMQ Igurcoko adituak instituzio publikoetan, erakunde pribatuetan eta gizartean sortu den eztabaidaz ari da: «Benetan baliabide berriak sortu behar al ditugu gerora sortutako desgaitasuna duten adindunentzat, edo, besterik gabe, adinekoentzat –gehienei, gerora, zahartzean, desgaitasuna sortu zaie– badauden baliabideak hobetzeko ahalegindu behar al gara?».

«Hainbat estatistikatan bildutako datuen arabera, desgaitasun-kopuruak gora egiten du adinaren arabera. Adibidez, Encuesta de 2008 sobre Discapacidad, Autonomía Personal y Situaciones de Dependencia (EDAD) inkestan (Desgaitasunari, Autonomia Pertsonalari eta Mendekotasun Egoerei buruzko Inkesta), 65 eta 79 urte bitarteko adin-taldean, sei desgaitasun edo gehiago zituzten pertsonen ehunekoa, desgaitasuna zuten pertsona guztien % 40,6 zen. 80 urteko edo hortik gorako adin-taldean, ehuneko hori % 69,8ra arte igotzen zen», adierazi du Beristainek.

Pertsona nola, zahartzaroa hala

Pertsonek bestelako moduetan zahartzen dira, nork berean, nork bere ezaugarrien eta ezaugarri sozialen arabera, eta alde batera utzita pertsona bat 65 urtera iristen den ala ez edo desgaitasun jakin bat izango duen. «Horregatik, pertsona zahartuentzako baliabideen artean bereizi beharrean, hots, desgaitasuna gerora sortu den ala ez kontuan hartuta, arreta-ereduan dago gakoa. Hots, eredua bizi-kalitatearen kontzeptura eta ‘bizi-kalitatea’ konstruktura bideratu behar da, Laguntza Paradigma eta Laguntza Eredura, Pertsonarengan Oinarritutako Plangintzara, eta Jokabide Laguntza Positibora», zerrendatu ditu.

IMQ Igurcoko adituaren aburuz, Laguntza Eredua nahiz Jokabide Laguntza Positiboa «banakako plangintza baten bidez kudeatu behar dira, eta plangintza hori pertsona gai izan beharko da, bere beharren, nahien eta lehentasunen arabera, bere lorpenak eta itxaropenak lortzeko zein laguntza jakin behar dituen ezartzeko; hau da, Pertsonarengan Oinarritutako Plangintzak izan beharko du. Laguntza-eredu horretan, pertsonaren bizi-kalitatea hobetzera bideratu behar da plangintza, hori baita pertsona horrek eskubide batzuk dituela ulertzeko modu bakarra, eta ezarritako laguntzak eskubide horien errespetuarekin bat datozela ulertzeko modu bakarra».

Harremanetan oinarritutako eredu baterantz

Pertsonarengan oinarritutako arreta-ereduranzko garapen eta bilakaerako urteetan, eta behin eta berriz aztertu, hausnartu eta eztabaidatu ondoren, «familiak zainketan gehiago inplikatuko dituen eredu bat garatzeko beharra antzeman da, baita profesionalak emozioen esparruan gehiago inplikatzeko beharra ere, eta, are gehiago, inguruaren eta komunitatearen parte-hartze handiagoa bultzatzeko beharra. Harremanetan oinarritutako eredu berri baterantz eboluzionatzen joan behar dugu, eta hori abian jartzen ari gara gure zentroetan», amaitu du azaltzen IMQ Igurco Arabako zuzendariak.