• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Adineko batzuek eskuz ehuntzen dituzte kotoizko hesgailuak Indiako legenardun pazienteen proiektu solidario baterako

Adineko batzuek eskuz ehuntzen dituzte kotoizko hesgailuak Indiako legenardun pazienteen proiektu solidario baterako

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • ‘Legenarraren kontra ehuntzen’ proiektu solidarioa Getxoko Mesedeetako Ama Birjinaren parrokiak koordinatzen du, eta horretan IMQ Igurco Unbeko egoitza soziosanitarioko ergoterapia taldeak parte hartzen du.
  • Adinekoek ez zuten zalantzarik izan ehuntze-lanari ekiteko, ekintza komunitarioko proiektu horretan eman ahal zuten lanaren berri izan zutenean.

 

IMQ Igurco Unbe euskal egoitza soziosanitarioko ergoterapia taldeko adinekoen ordezkari batzuek, egoitzakoek eskuz ehundutako kotoizko hesgailu ugari entregatu dituzte gaur, Getxoko Mesedeetako Ama Birjinaren parrokian, legenarrak jotako indiarrak sendatzeko nazioarteko lankidetza-proiektu baterako. Ekimen horrek, zentro soziosanitarioaren partaidetzarekin, ekintza komunitarioaren munta hartu du.

Eliza horretara joan diren adinekoen artean, ehun urteak beteta dituzten bi emakume daude: Begoña Otaola, 101 urtekoa, eta Obdulia Arévalo, 100 urtekoa. Eta adintsuak badira ere, beraiek ere ehundu dituzte kotoizko hesgailuak.

Taldeari Mesedeetako Ama Birjinaren parrokiako sakristau Pedro Casadok eta parroko José Manuel Antónek –erretiratua– egin diote harrera, proiektu solidarioko koordinatzaile María Blancorekin batera. Bertan, egoitzako adinekoek elizako kaperak bisitatu dituzte, eta ondoren, mintzaldi bat egon da Indiako proiektu solidarioaren gaineko xehetasun gehiago emateko, eta gizarte- eta osasun-xedeekin ehuntzeko esperientzia partekatu da.

IMQ Igurco Unbe egoitzako psikologo Noelia Fernándezek adierazi duenez, «adinekoak, beren bizitzetan esperientzia ugari izan dutenez, enpatia eta elkar aditze handia duten pertsonak dira askotan. Gai dira bestearen azalean jartzeko eta, hortik abiatuta, behar duten motibazioa lortzeko, ahal duten neurrian, lagun hurkoari laguntzeko».

Azaldu duenez, ehuntzeak hainbat onura dakarzkie adinekoei. «Esaterako, puntuak kontatu behar direnez eta egin beharreko eredua kontuan hartu behar denez, parte-hartzaileek aktiboki estimulatzen dute beren funtzio kognitiboa, eta, aldi berean, arreta behar duen jarduera da. Gainera, askotan mugikortasun murriztua duten pertsona askok egin dezakete, oraindik ere eskuen mugimendua badute. Era berean, ehuntzea lasaigarria, familiarra eta atsegingarria egiten zaie pertsona askori. Horri guztiari gehitzen badiogu talde batean sozializatzen den bitartean egin daitekeen jarduera dela eta legenarra duten pazienteei laguntzea helburu duela, gauza nabaria da egoitzako adinekoentzat argi eta garbi onuragarria den eskuzko jarduera dela».