- Adinekoen egoitza batek bertako zortzi emakumeren bizitzen istorioak jarri ditu ikusgai tauletan, haien bizi-ahaleginaz kontzientziatzeko.
- «Lehen pertsonan kontatutako kontakizunak dira, beren esperientzien eskutik garaiko laztasuna agertzen dutenak».
IMQ Igurco José M.ª Azkuna adinekoen egoitzak —Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegitura-sareko kide dena eta Amorebieta-Etxanon dagoena—, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, zortzi taulek osaturiko bilduma jarri du ikusgai, testu eta argazkien bidez, bertoko zortzi emakumeren bizitzetako istorioak erakusteko.
Egoitzako gizarte-langile Irene Ruescasek azaldu duenez, «martxoaren 8an gure zentroan aurkezten ditugun bizitza-istorioak ‘Emakumeen ahotsak’ izenburupean bildu ditugu. Lehen pertsonan kontatutako kontakizunak dira, beren esperientzien eskutik garaiko laztasuna agertzen dutenak».
Ekimen horretan emakume hauek parte hartzen dute: Josefa Vicandi, Julia Vizcaíno, Consuelo Sánchez, Puri Ares, Tomasa Galache, Mariví Echevarría, Eusebia Bátiz eta Basi Aguirre.
Martxoaren 8an, egoitzak bertako egongelan erakutsiko ditu kontakizunak. Gainera, lorategian gutxi batzuk elkartu egingo dira —eguraldiak hala uzten badu eta osasun-neurri guztiak betez—, eta Elvira Sastreren ‘Somos mujeres’ olerkia irakurriko da.