- Garun-paralisia duen ume etxebarritarra da Aingeru. Tapoi solidario birziklatuen bitartez, umearen bizi-kalitatea hobetuko dituzten premiak betetzen laguntzen da.
IMQ Igurco talde soziosanitarioko asistentzia-zentroek –zazpi egoitza eta hamar eguneko zentro– tapoi erabiliak biltzeko kanpaina egin dute azken asteetan, tapoiak birziklatzearen bitartez, garun-paralisia duen bost urteko etxebarritar Aingeruren bizi-kalitatea hobetzeko. IMQ Igurco-ko profesionalek bildutako ehun kilo tapoi eta ontzi inguru eman dizkiote gaur Aingeruren ama Zuriñe Villaverderi.
Umeari laguntzeko tapoi erabiliak biltzeko ekimenak, Otxarkoagako eguneko zentroko (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituretako sarekoa eta IMQ Igurcok kudeatzen duena) profesional Patriciak umearen familiarekin duen adiskidetasuna izan zuen jatorri. Eta, hortik abiatuta, ekimena euskal talde soziosanitarioko zentro guztietara zabaldu zen, eta horretan egoitzetako adinekoek eta horien senideek esku hartu zuten.
Ekimena sortu eta berehala, pertsona batzuk, hainbat udal, merkatarien elkarte eta auzokoen elkarte, besteak beste, dena ematen ari dira Aingeruri laguntzeko. Orain, umearen familia dirua biltzen ari da txikiari bizi-kalitate hobea emateko.