• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Adinekoen Igurco Zorrozgoiti foru egoitzak lankidetza hitzarmena sinatu du Zorrotzako Merkatarien Elkartearekin

Adinekoen Igurco Zorrozgoiti foru egoitzak lankidetza hitzarmena sinatu du Zorrotzako Merkatarien Elkartearekin

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Lankidetza-hitzarmenaren helburua da egoitzako adinekoak Bilboko auzo horren gizarte-, merkataritza- eta zerbitzu-bizimoduan bertakotzea.
  •  Hitzarmenaren barruan, adinekoei identifikazio-txartel bat ematea kontuan hartu da, auzoko dendetan beherapenak lor ditzaten.
  •  Egoitzaren eta elkartearen akordioari esker, “Amigo de la Residencia/Egoitzaren Lagun” bereizgarria izango duten 30 merkataritza-establezimendu baino gehiagotan izango dituzte beherapenak adinekoek.

Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide dena eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-ek eraiki duena eta egun kudeatzen duena– lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur, zentroan bertan, Zorrotzako Merkatarien Elkartearekin. Hitzarmen horren helburua da Igurco Zorrozgoiti egoitzako egoiliar eta erabiltzaileek auzoan buru-belarri parte har dezaten sustatzea, bertakotzeko aplikazio praktikoaren eredu gisa, Bilboko Zorrotza auzoak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak eskura ditzaten.

Zorrotzako Merkatarien Elkarteko presidente Ana Berta Campok eta Igurco Centros Gerontológicos zentroko zuzendari María José Arenazak sinatu dute hitzarmena.

María José Arenazaren hitzetan, iazko irailean Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroa ireki izanak, Bilboko adinekoen eta horien senide askoren beharrei erantzun die eta horien bizi-kalitatea hobetu du. Lankidetza-hitzarmen horrek ildo horri eutsi dio”.

Ana Berta Campo Zorrotzako Merkatarien Elkarteko presidenteak azaldu duenez, “merkataritzak garrantzi handia du Zorrotzako bizimoduan, herritarrentzat aberastasuna, enpresak eta lana sortzen baititu, herritarrek, adina edozein izanda ere, edonolako produktuak eta zerbitzuak erraz eta zuzenean eskura ditzaten”.

Naiara López de Gereño Zárraga Igurco Zorrozgoitiko gizarte-langile eta ekimen horren sustatzaileak, ideia honen garrantzia azpimarratu du: “adinekoak beren komunitateetan bertakotzea sustatzen dituzten ekimenak garatzea. Adinekoak gure egoitzan bizi dira eta, inguru hurbil batean, kasu honetan, Zorrotza auzoan, beren gizarte-, kultura-, kontsumo- eta aisia-gaitasunak osorik gara ditzatela erraztu behar dugu”.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, pertsona hauek egon dira: Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua; María Eugenia Rodríguez eta José Miguel García.

Halaber, hauek ere izan dira: Santiago Canales, Igurco-ko zuzendari kudeatzailea; Manuel Castro, Igurco-ko Lanen zuzendaria; Xabier de la Torre, zuzendariaren ondokoa; África Ríos, Zorrozgoitiko zuzendaria; Naiara López de Guereño, Zorrozgoitiko gizarte-langilea, eta Cristina Aguirregabiria eta Patricia Sastre, Igurco-ko gizarte-langileak, besteak beste.

Txartelak egoitzako adinekoentzat eta identifikazioa dendentzat

Hitzarmena sinatu ondoren, Igurco Zorrozgotiko bi egoiliar hauei identifikazio-txartela eman zaie: Dori Martínez, emakume autonomo eta Zentroko lehenengo egoiliarra denari, eta Jesús Polo, egoiliarrari, gurpil-aulki elektrikoan ibilbide luzeak egiten dituenari. Txartelak Gizarte Ekintzako diputatuak eta Zorrotzako Merkatarien Elkarteko presidenteak eman dizkiete.

Hitzarmen horren arabera, ekimenari atxikitako dendek (auzoko 30etik gora merkataritza- eta zerbitzu-establezimendu) prezio edo sustapen berezia egingo diete Igurco Zorrozgoiti egoitzakoei, esandako txartela erakustean. Era berean, atxikitako establezimenduek “Amigo de la Residencia/EgoitzarenLagun” bereizgarria erakutsiko dute erakusleihoetan.

Ekimen horretan establezimendu hauek parte hartuko dute: Ferretería Picos, Frutería Rubén, Bar Costa Verde, Peluquería Anyol's, Peluquería Ángel, Bar Compostela, Bar Castilla, TintoreríaCentronet, Mercería El Acerico, Modas Loykar, Don Patuco, Modas Garras, Arreglos Mari Carmen, Bar Iker, Bar Madness, Librería Lápices, Taberna Aitor, Gimnasio Hobeki, Peluquería Araceli, Peluquería Dynayols, Trendy 22, Bar Jotabe, Calzados Omega, BioletaMunduan, Carnicería Manolo, Regalos Omega, Joyería Garaizabal, Bar El 10 de Fray Juan, Frutería Las Valencianas, Farmacia Sustatxa, Estética Erika, Reparación de calzado José eta Seguros Axa.

Igurco Zorrozgoiti egoitzak 100 banako gela eta 20 gela bikoitz dauzka, eta guztiek bainugela geriatriko bana dute. Sei modulutan banatzen dira logelak, eta arreta berezia ematen dute, bertakoen ezaugarrien eta beharren arabera. 9.000 m2 eraiki baino gehiago ditu eraikinak, eta pertsona bakoitzeko bizigarritasun-ratioa 60 m2-tik gorakoa da.