- El Carmelo Ikastetxeko 320tik gora ikaslek eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzako 40 adinekok parte hartu dute –horietako 30, gurpil-aulkietan, ikasleek lagunduta.
Urtarrilaren 30ero, 1964. urtetik hona, Indarkeriarik ez eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da. Ospakizun horren harira, Amorebieta-Etxanoko El Carmelo Ikastetxeko 320 ikasle inguruk, herriko IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzako (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko zentroa) 40 adinekoekin batera, “bakea” hitza sortzeko mosaikoa egin dute gaur goizean, Zelaieta parkean, duela 72 urte Mahatma Gandhi hil zuten eguna gogorarazteko.
Ikasleak, lehenago, adinekoen egoitzatik igaro dira adinekoak jaso eta horiekin parkera joateko; han, sentsibilizazio-ekintza batzuk egin dituzte, hala nola, bake adierazpen bat, ohore batzuk eta mosaikoa. Halaber, ikastetxe horretako ikasle batzuek “Elkartasuneko kilometroak” lasterketa solidarioa egin dute ikastetxetik Zelaieta plazaraino, Save the Children GKEaren alde.