- IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioak azoka bat hartu zuen, bertako produktuekin eta abeletxeko abereekin, hala nola, behi, oilo eta untxiekin.
- Jai horretan musikari gazteen Eley duoak abestu zuen.
Santo Tomas jaiari aurrea hartuz, Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioko adinekoek beren merkatu tradizionala eta jaia ospatu zituzten joan den ostiral arratsaldean. Olentzerok ez zuen huts egin jai horretan, eta egoitzara bertaratu zen, han bizi diren adinekoak bisitatzera.
Azoka horretan, adinekoek saltokiak jarri zituzten inguruko ortuetako barazkiak, ogia, eztia eta gaztak saltzeko. Giroa biribiltzeko, abeletxeko abereak ere egon ziren, hala nola, behiak, oiloak eta untxiak.
Ospakizunaren osagarri moduan, jai alaia ere antolatu zen, bi gazte bilbotarren Eley duoaren –Leire Goti, ahots nagusia, eta Endika Basterretxea, bigarren ahotsa eta gitarra– kontzertuak girotuta.